Etorri-berriak eta bozka abertzalea

Iparraldera etorri-berrien gaia aipatzen duen Enbataren ale bat.

Enbatako azken edizio koloretsuek, dosier berezia eskaini zioten etorriberrien fenomenoari. Bagira prozesuaren bide orrian ere, erronka nagusi gisa identifikatutako gaia da. Kronika honen bidez etorri-berriak eta ondorio elektoralak argituko dira 2017ko eta 2022ko legebiltzarreko hauteskundeen datuetan oinarrituz.

Azken urteetan, han eta hemen asko entzun edo irakurri dugu hazkunde demografikoarekiko beldurra. “Etorri-berrien” izenaren atzean, Frantziatik etorritako erretretadun, zahar, eskuindar, burges eta frantsesdun elebakarrak irudikatzen direlako gehienetan, haien etorrera Mugimendu Abertzalearentzat ondorio kaltegarriak sortzen dituela pentsatzen da. Arazoa da intuizio horren baieztatzeko edo ezeztatzeko datu objektiboak eskas direla. Denis Caniaux-ren elkarrizketak informazio asko ekarri zituen. “Etorri-berrien” atzean profil ezberdin asko atzematen direla agerian ezarri zuen. Haatik, fenomeno horren ondorio elektoralak ez zituen argitzen. Kronika honek gaiari ekarpen xume bat egin nahi lioke. 2017ko eta 2022ko legebiltzarreko hauteskundeen datuetan oinarritzen da, 2024koen lehen itzulia aitzin idatzia izanik.

Etorri-berriek ez dute asko bozkatzen

Lehen irakaspena da etorri-berriek aski guti bozkatzen dutela. 2014tik 2020ra etorri-berrien saldoaren hazkundea +22.194koa izan zen (banabeste +3.699 urtean). 2017tik 2022rako tartean, legebiltzarretan bozkatzeko izena eman zuen kopurua 15.211 pertsonaz emendatu zen (+% 6,62), baina 1.991 bozkatzaile gehiago izan ziren bakarrik (+% 1,61).

Ez dute ezkerreko abertzaleen gorakada kaltetzen

Etorri-berrien kopurua emendatzen den bitartean, EHBairen aldeko bozak gora doaz. 2017tik 2022ra, EHBaik 3.376 bozka irabazi zituen legebiltzarren lehen itzulian. Beste hauteskundeetan ere, ikusten dugun tendentzia orokorra da. Sekula lortu ez dituen emaitzak biltzen ditu EHBaik, etorri-berrien kopuruek sekula ikusi gabeko emendatzea bizitzen dutelarik ere.

“Sekula lortu ez dituen emaitzak biltzen ditu EHBaik, etorri-berrien kopuruek sekula ikusi gabeko emendatzea bizitzen dutelarik ere.”

Baina hori baino gehiago erran daiteke. Kopuru handienetan instalatzen diren herrietan, EHBairen boto hazkunde kopuru handiena atzematen da ere. Etorri-berrien hazkundea eta EHBairen botoena azkartuz doaz Lapurdiko itsasbazterrean eta iparreko herri guzietan (Ziburu salbuespena izanki etorri-berrien hazkunde negatiboa eta EHBai boto positibo azkarra baitu), baita Maulen, Donapaleun edo Donibane Garazin ere. Etorri-berrien instalazioak ez du beraz ondorio kaltegarririk ekartzen EHBairen bozetan eta nolabait, alderantzizkoa lirudike.

Etorri-berrien eta EHBairen botoen hazkundeek ez dute loturarik

Datuak, herriz herri hurbilagotik begiratzean, etorri-berrien eta EHBairen botoen hazkundeek, batera doazen bi fenomeno baldin badira ere, ez dute korrelazio estatistiko adierazgarririk. Bi fenomenoen arteko hazkundeak ez dira proportzionalak. Beste indar politikoekin konparatzen delarik ere, ez da lotura estatistiko adierazgarririk atzematen. Etorri-berrien botoek edo instalazioak ez dute baldintzatzen EHBairen aldeko edo kontrako botoa.

Hauteskundeak baldintzatzen dituzten parametroak beste batzuk dira

Funtsean, etorri-berrien hazkundeak ez dio onurarik edo kalterik ekartzen ezkerreko abertzaleen bozkari hiru arrazoi nagusirengatik:

1. Lehen erran bezala, guti bozkatzen dutelako.

2. Bozkatzen dutenen artean, profil biziki ezberdinak direlako: EHBairen aldekoak (itzultzen diren ikasleak, sentsibilitate progresista dutenak, Hego Euskal Herritik etorritako ezkerreko abertzaleak, etab.) edo gainerateko indarren aldeko botoa ematen dutenak.

3. Oroz gainetik, hauteskundeetan azkarki eragiten duten faktoreak beste batzuk direlako: momentuko giro politikoa (gobernatzen duen alderdiarekiko nazka maila, gauzak aldatzeko aukera, mediatizazioa, sondeoen eragina…) eta eskaintza politikoa (hautagaiek edo alderdiek duten babes soziala eta ordezkagarritasuna, hautagaitzen aliantza konfigurazioa, etab.).

Halere, gaurko egunean eraginik ez badu, COVID garaitik goiti, etorri-berrien hazkundeak sekulako azkartzea bizitu du. Ondoko urteetan efektu bat izan dezake baina hemen sortu eta sekula mugitu ez direnen multzoari konparatzen delarik, etorri-berriek hauteslegoan duten pisua aski mugatua dela gogoan atxiki behar da.

Datu horiek, etorri-berriak ezkerreko abertzaleen kalte elektoralen iturrian liratekeen intuizioa ezeztatzen dute eta errealitate gordina agerian uzten: ezkerreko abertzaleen alde bozkatzen ez duten, eta azken urteetan azkarki eskuin muturrera lerratzen ari diren bozkatzaileak, ez dira etorri-berrien fenomenoari lotuak. Kalte elektorala, gure herriaren barnetik heldu zaigu nagusiki, kanpo-faktoreen eraginez seguruenik, baina ez kanpotik etorritako jendearengatik.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

3 thoughts on “Etorri-berriak eta bozka abertzalea

  1. Nahasi zira zure kalkuloetan . Eta ez duzu erraiten ahal etorri-berriek aski guti bozkatzen dutela .
    Etorri-berriak bertzeak bezala joaiten dira bozkatzerat , ez gehiago eta ez guttiago .
    Zuk hartu dituzu 2017-2022 legebiltzarreko erroldak (inscrits) . Gero kondatu duzu parte-hartzea ( participation ) .
    – 2017 legebiltzar emaitzak :
    4garen circo – 80185 errolda – 46935 – 58.53% parte hartzeak ( bearno-rekin ) .
    5garen circo – 90982 – 48151 – 52.92% .
    6garen circo – 99403 – 52671 – 52 99 %
    – 2022 legebiltzar emaitzak :
    4garen circo – 80842 errolda – 44504 – 55.05% parte hartzeak ( bearno-rekin ) .
    5garen circo – 99404 – 50150 – 50.45% .
    6garen circo – 105501 – 53722 – 50.92% .
    Eta zuk parte-hartze hortan , 1991 bozkatzaile gehiago ( bearno gabe ) kondatu dituzu . Bainan parte-hartze hortan eta 1991 bozkatzale horietan denetarik badira , bai euskaldun fededunak , bai etorri-berriak , bai gaskoinak , bai frantsesak 40 urte huntan hemen bizi direnak .
    Jakin nahi baduzu zonbait bozkatzen duten etorri-berriak , behar dituzu 2017 , ta 2022 bozkatzaleen zerrenda ( liste d émargement ) harrapatu herriko etxetan . Hor ikusiko dituzu , bozkatzale berriak eta jin ote diren bozkatzerat .

    Bertze gauza bat . 2017 legebiltzar hortan EHBai ( 12778 boz ) eta EAJ ( 2206 boz ) presentatu ziren ( bloc abertzale 14984 boz Bearno barne ) . 2022 legebiltzarrekotan EAJ ez zen hor . Eta EHBai (16386 boz ) bildu zituen bere bozkatzale gehienak . Abertzale batek abertzale bozkatzen du . Bainan bai , EHBai-rek 1400 – 1800 boz berri bildu zuen ( edo ez galdu ) .

  2. Etxarrin, tokiko bistanleen ordezkatzea bidean dute.

Comments are closed.