GARAren 25. urteurrenaren karietara, 2024 urte osoan, Etorkizuneko ARTEFAKTUA martxan ezarri da. 1977an Egin sortu zenetik gaur arte, pertsona eta herri gisa hunkitu gaituzten gertaerak gogoratzeko dinamika.
Bideo honetan Artefaktua (https://artefaktua.naiz.eus) nola erabili azalpen batzuk topatuko dituzu.
📙 ‘Etorkizuneko Artefaktua’, orain liburu formatuan.
🗓️ Mende erdiko kazetaritza geroa erdiesteko. Egin-Euskadi Información-GARA, 1977-2024. 488 orrialde, oparo irudiztatuta.
Gogoratzeko, aurkitzeko, kontsultatzeko…
Azken mende erdiari buruzko kazetaritza-memoria ariketa sakona, “Egin” eta “Euskadi Informacion”-etik GARAra. Kronikak urtez urte, ehunka irudi eta azal, testigantzak, bitxikeriak, elkarrizketak, artikuluak…