Eskola

GeneroBerdintasunaUmea heldu bihurtzen da. Ikusiz, entzunez, galdetuz, erantzunez, imitatuz… heldu bihurtzen da umea. Helduen eleak, irriak, garrasiak, jestuak izaten ditu bide seinale.  Bi urterekin eskolara sartu eta hortik aterako dira 25 urtetan. Salbuespenak salbuespen, – salbuespenak gutxietsi gabe – . Anitz da. Leku inportantea da . Umea eskolako korralean uztean ez dugu pentsatzen zer garrantzia duen leku horrek haurraren handitze prozesuan. Jendarte hobe bat sortzeko zer toki eraginkorra izan litekeen ere ez dugu aski erraiten.

Batzuek badakite ordea. Azken egun horietan argira ekarri bi elementuk naute horretaz gogoetatzen jarri. Batetik, Guardia Zibilak Nafarroako D ereduaren inguruan egin txostena. Hezkuntzako hizkuntza nagusi moduan euskara erabiltzen dute D ereduan, espainola ikasgai bat dela. D ereduko irakasleen % 5 ETArekin lotuta dira eta % 25 ezker abertzalearen inguruan dira. Zer ez den entzun behar espainolen ahotarik! «ETA eta bere tentakuluak» ikasgeletan barneratzea saihesteko neurriak aztertuko ditu  Espainiako Gobernuak. Hara! “Dena da ETA” eta euskarazko irakaskuntza ETA da. Euskarazko irakaskuntza desagerrarazi nahi lukete. Euskarak euskaldun egiten gaituelako eta euskaldunik ez dutelako nahi. Nafarroa deitzen zaion lur eremu hori ez delako Euskal Herria eta funtsean Euskal Herria deitzen zaion lur eremu hori Espainia delako. Haien ustetan. Horiek argi dute  tresna eraginkor bat dela eskola, – onerako ala txarrerako -.

Bigarren elementua, Frantziara begira jarriz kausitu dut. Estereotipoen ahultzeko (ez desagerrarazteko, hor ez da deus iraultzailerik!) Frantziako gobernuak eskoletan jarriko ditu hainbat  neurri. Bortizki, horien zangopilatzen ari dira tradizionalistak. Atzo gay eta lesbianen ezkontza eta adopzio eskubidearen kontra aritutakoak orain generoa eraikuntza sozial bat dela gezurtatzen dabiltza. Mundura sortzen den izaki berria ez da huts-hutsik munduratzen ; sexu bat emana zaio. Momentu horretatik tratu desberdina ukanen du, zein sexutakoa izan, halakoa. Mutila edo neska, ezberdina. Segur da, izutzekoa dute tradizionalistek: Genero identitatea ez, baina bai pertsona identitatea eraikitzeko gunea bada eskola eta maskulinitate-feminitate binomiotik libre den hezkuntza bat proposatzeko tokia bihurtzen bada, argi da, biharko jendartea gaurkoaz ezberdina izanen da.

Euskalduna eta sexu-genero-sexualitate lotura hertsagarritik askatua liratekeen Euskal Herri bat amesten dut. Eta espainolista eta tradizionalista horiek bezain bat dakit eskolaren garrantziaz!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).