Interes kolektiboko ENARGIA kooperatibak %100 berriztagarria den elektrika merkaturatzen du Euskal Hirigune Elkargoko herritarrei. Jada 600 partaide zenbatzen ditu, 550 banakako eta 50 profesional, uztaila hasieran hasi delarik bere eskaintzarekin. Kooperatibak, herritar guziei idekiak diren bilkura publikoak antolatzen ditu Elkargoko hainbat herritan, bere egitura eta proposamenak azaltzeko. Jarraian zuen eskualdean iraganen den hitzorduaren berri ukanen duzue. Ez huts egin! (…)
Gustatu litzaizuke ENARGIAri buruz gure ezagutza egitea, gehiago ikastea eta bezero izatea ? Horra momentua !
Azaroan zehar Enargiak hainbat informazio publiko eginen ditu herritarren galdera guziei erantzuteko!
Hara jarraian Aazkaine, Sara, Baiona, Urruña, Itsasu, Senpere, Ziburu, Donazaharre, Donapaleu eta Baigorrin jada finkatuak diren bilkura horiei buruzko xehetasun guziak: Bilkura publikoen datak
Topaketan bezero izan nahi baduzu, ekarri zure azken elektrizitate faktura, RIBa eta zuhaurrek altxatu gaurko kontsumo agiria.
Ezin izanez geroz data horietan topatu Enargiarekin, jakin ezazue LURRAMAn, azaroaren 8, 9 eta 10ean, Biarritzeko Irati erakustazokan bertan izanen duzuela Enargia kooperatiba.