Elkartasun erauntsia EHZren alde!

Azken egunetako eta asteburuko eguraldi txarraren gatik EHZ Festibalaren 3 egunak ostiraletik goiti bertan behera uztea erabakia izan da. Sostengu mezu eta ekitaldi erauntsiak asteburu osoa markatu du. Antolatzaileek azpimarratu dute EHZ beti izan dela hiru eguneko festibal bat baino gehiago eta argi utzi dute dituen baloreetan oinarrituz, Euskal Herria Zuzenean elkarteak aitzina segitu behar duela, eta segituko duela… “bizirik, bat eginik eta geroari so indarrez beterik”.

EHZ festibala ezin izan baldin bada ospatu 3 egunez Lekornen, asteburu osoan elkartasun ekitaldiak antolatu dira Euskal Herri osoan zehar. Ostiralean Hazparneko Ttattola gaztetxean, larunbatean, Kanboko gaztetxean, igandean, Donostiako Bukowski aretoan musikariek antolatutako bestan, etab.

Zuen elkartasuna diruztatzearen bidez adierazteko, hara molde xinple bat : Creditcoop – Bayonne, IBAN : FR76 4255 9000 4421 0292 5040 639 / BIC : CCOPFRPPXXX

Pena handiarekin jakinarazten dizuegu aurtengo EHZ festibalaren 3 egunak bertan behera uztea erabaki dugula. Erabaki zaila izan da, baina egoerak horretara behartu gaitu.

Muntaketako azken egun hauetan eguraldia ez dugu alde izan eta astebururako are eguraldi txarragoa iragarri dute. Teknikariekin, aseguruarekin eta uxerrarrarekin mintzaturik, ondorio argi batera iritsi gira : laguntzaileen, festibalarien eta artisten segurtasuna ezin dugu bermatu.

« Sorgin zelaian, gurea asma » lemapean, EHZren 22. edizioa iragatekoa zen aurten. Arrosan hasitako ametsari jarraipena eman behar genion, gaurtik, Garroko gazteluan. Baina aurten ez da posible izanen. Urte guzi hauetan auzolanean eraikitako proiektu honek, nehoiz baino beharrezkoagoa du Euskal Herri osoaren elkartasuna. Elkartasun erauntsia behar dugu.
Gure proiektuan sinesten duen oro laguntza ematera deitzen dugu, bakoitza bere moduan: desmuntaketa lanetan laguntzeko esku kolpe bat emanez, bakoitzak bere herrian EHZren aldeko ekitaldi bat antolatuta, edo gure banku kontuan elkartasun ekarpen bat eginez. Antolatu dezagun EHZren aldeko auzolan erraldoi bat.

Hau da gehienek ahotan izanen duzuen galdera : « Eta orain zer ? ». Galdera honi erantzutea denon ardura izanen da hemendik goitik. Euskal Herria Zuzenean elkartearen geroari buruz gogoeta abiatu dugu ikasturte honetan eta horrekin segituko dugu hemendik aitzina ere.

Festibalaren dinamika eta izpiritua bizi-bizirik direnean hartu behar izan dugu aurtengo edizioa bertan behera uzteko erabakia. Ehunka laguntzailek parte hartu dute muntaketan, eta ehunka laguntzaile prest ziren hiru egunetan antolakuntza lanetan aritzeko ; gure ohiko hornitzaile eta partaideak ere gurekin izan ditugu urte guzian zehar , eta crowdfunding kanpainan ere jende andanak babesa eman digu. Bihotz-bihotzetik eskerrak eman nahi dizkizuegu guziei.

EHZa beti izan da hiru eguneko festibal bat baino gehiago. Aurten, hiru egun horiek ospatzea ez da posible izanen. Haatik, gure baloreetan oinarrituz, Euskal Herria Zuzenean elkarteak aitzina segitu behar du, eta segituko du ; bizirik, bat eginik eta geroari so indarrez beterik.

EHZ-ren alde, elkartasun erauntsia !

Gora EHZ

Zuen elkartasuna diruztatzearen bidez adierazteko, hara molde xinple bat : Creditcoop - Bayonne, IBAN : FR76 4255 9000 4421 0292 5040 639 / BIC : CCOPFRPPXXX
Zuen elkartasuna diruztatzearen bidez adierazteko, hara molde xinple bat : Creditcoop – Bayonne, IBAN : FR76 4255 9000 4421 0292 5040 639 / BIC : CCOPFRPPXXX
Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).