Euskara geroan elkartea
Hautetsiei gutuna / Elebidun saila berriro mugatua izen emaite prozeduretan
Kezka handi batekin, ohartzen gira berriro sail elebiduna mugatzen dela bigarrenean 2022ko Maiatzeko Affelnet gidan (12° orrialdea).
Elebidun saila ez da opzio bat. Ama eskolatik lizeora segitzen den ibilbide bat da, eta hezkunde nazionalak laguntzen duen EEPk eramandako hizkuntza politikaren oinarrizko proiektu bat.
Horregatik jadanik arazoa aipatu ginuen jaz eta EEPk 2021ko Ekainaren 21an egindako gutun batek ibilbide honen berezitasuna oroitarazten zien kolegio eta lizeoetako zuzendariei (ikus hemen).
Gaur egun hezkunde nazionalak problematika hori ez du kondutan hartzen eta egoera hori gaitzesten dugu. Sail horren tokia Affelnet-en berriz ikertua izan behar da eta indar berezi bat eman behar da ikasleen estudio segida erraztua izaiteko eta elebidun saila balorizatuagoa izaiteko. Kopuruak mugatzen dituen inolako prozedurarik ez dugu onartzen. Ikasleek ez dute selekziorik jasaiterik.
Elebiduna ezin da opzio bat bezala kondatu eta opzioen integratzeko eskubidea dute beste edozein ikasle bezala.
Elebitasuna ez dela “inposatu” behar daiteke Frantziako Hezkuntza Nazionalaren aiztakia. Nire ustez automatikoki elebitasuna erabili beharko litzateke lehen eta bigarren mailako Iparraldeko iksetxe guztietan. Hori egiten ez bada hautzaroaren oroitzapen bat bezala geratuko da euskara. Hizkuntza paisaia gero eta euskaldunago izan beharko da/