Krisi ekonomikoa prekarietatearen hedapenarekin batera etorri zen; enplegua izateak pobreziatik ateratzearen sinonimo izateari utzi zion, eta gehien irabazten zutenen eta gutxien jasotzen zutenen desberdintasunak areagotu egin ziren, zorpetzearen hazkunde handia ere eman zen. Kapitalak krisia aprobetxatu du langile klasearen erasoan sakontzeko eta eraso hori bortitzagoa egiteko, lan baldintzen eta eskubideen galeraren lepotik are gehiago aberastuz.
Honela, 2019ko egoera duela hamarraldi batekoa baino okerragoa da; badira zenbait ekonomilari krisi berria datorrela iragartzen dutenak. Hortaz, erabat kezkagarria da langile klasearen errealitate politiko soziala. Batez ere txosten honetan aipatuko ditugun kolektibo ahulenentzako, zeintzuek prekarietate sakonena pairatzen duten.
Aurkibidea
1. Zifren hobekuntza geldotzen hasi da
2. Langabezia: Nafarroan gora, EAEn behera
3. Behera doa okupazioa Industrian eta gora eraikuntzan eta zerbitzuetan
4. Prekarietatea
5. Gazteen egoera prekarioa
6. Emakumeak diskriminazio egoeran
7. Europaren atzean jarraitzen dugu
8. BPG-ren hazkundea geldotzen hasi da
9. KPI
HILAREN PUNTAKO GAIA: HEHko gizarte babesaren ehunekoa EBren oso azpitik