Domaines, prezio espekulatiboak aski!

elb-lurzaindia

Joana Urbistondo, ELBn lurrari buruzko lan saileko kidea eta Maryse Cachenaut, Lurzaindiako kidea

Ezin onartuzko prezioan egiten den laborantxako lur saltze bat salatzen dugu berriz ere ELB eta Lurzaindiak. Gure lan tresnaren zaintzeko borroka beti eta gogorragoa da eta France Domaines*-ek egiten dituen estimazioengatik bide hau oraindik zailagoa dugu. Berriz ere laborantxaren balioaz arrunt deskonektatua den prezioa dugu hemen eta espekulazioaren hazten da.

Kanboko eremu huntan, 2 hektara laborantxako lur saltzera eman dira 88 500 eurotan, hau da 43 500 €/ha !! ELB eta Lurzaindiak Saferari segidan galdegin diote preanpzioz joaitea, ontasunaren estimazioa berri bat eginez. Saferak preanpzioz joaitea onartu du eta estimazio berria 16 000 €/ha izan da : hiru aldiz seurik lur hunen balioa !

2013an ekintza bat eraman ginuen jadanik lur hauen saltzea oztopatzeko (orduan 410 000€ saltzen ziren, etxea barne). Jabeak saltzetik kendu zituen eta erosle gaiari alokatu zituen. Saltzea bururaino eramaitera entseatzen da berriz.

Preanpzioa, prezioaren berrikusteko paradarekin, tresna eraginkorra izan daiteke laborantxako lurretan egiten den espekulazioari buru egiteko. Bainan prezioaren estimazio berriak laborantxako errealitatearekin deus ikusteko ez badu, lurraren zaintzearen kontrako tresna lanjerosa bihurtzen da.

Ez da lehen aldia France Domaines hola jokatzen dela:

  • Bidarrain, 4,5 ha laborantxako lur 45 000€/ha salgai ziren, Saferak 10 000€/ha estimatu ditu eta Domainesk 13 000€/ha zuzendu ;
  • Larresoron, erreka bazterreko 2 ha lur, sasituak eta zuhaitz ttipiz betea, lur berritzekoa, 20 000€/ha estimatu ditu Domaines egiturak;
  • Donamartirin, etxalde bat (etxea eta 14 ha lur), 198 000 eurotan salgai, 135 000 eurotan estimatu du Saferak, Domainesk berriz ere prezioa goratzen ziolarik 167 000 eurotarat.

France Domaines-ko buruzagieri bilkura bat galdegin diegu, lurren estimatzeko erabiltzen duten metodoa jakiteko eta laborantxako balioarekin den desberdintasunaz mintzatzeko. Bilkura hori errefusatu daukute. Safer-ako Komite Teknikoko kide da France Domaines bainan badu urteak ez duela bilkuretan parte hartzen.

Egiturak hunek duen usaiako argudioa da inguruan egiten diren saltzeen bana bestekoan oinarritzen dela. Jakin nahi ginuke zer saltze mota kondutan hartzen duen holako prezio goretarat heltzeko. Gainera, saltzeak beti eta karioago direnez, bana bestekoaren sistimak prezioak beti goiti tiratzen ditu eta Domaines-en estimazioak ere bide berdinetik. Hauek segitzen baititu sistematikoki Saferak, ez da gehiago prezioen gorakadaren zaintzeko tresna, gorakda legitimatzen du aldiz.

Laborariendako, lurra lan tresna da, ez da diru baztertzeko edo xahutzeko bidea : laborantxak sortzen duen balioaren heineko prezioa ukan behar du lurrak.

Konparatzeko, Euskal Herrian laborantxako lurra 110€/ha alokatzen da. Prezio hau legez finkatua da (prefetak hartu neurri baten bidez) eta gehiago galdegina delarik, etxetiarrak auzitegira joan daitezke, irabazteko segurtamenarekin. Horrela, bere lan bizi guzian, (+/-35 urtez) hektara bat alokatzen duen laborariak bataz beste 3850€ pagatuko du. Oinarri horrekin, Kanboko lur haueri doakionez, lau belaunaldi behar litaizke laborantxatik ordaintzeko sal prezioa. Lehen aipatu dugun Larresoroko lur txarretan, kasik 200 urte behar litaizke !

Egoera hau ezin jasana eta ezin onartuzkoa da. Laborantxako lurraren zaintzeko borroka aski gogorra da izaite publikoko egiturek traba gehiago ezarri gabe. Aspaldiko urtez, Euskal Herriko laborantxak indar haundiak egiten ditu kalitatezko bideak jorratzeko, etxaldeak nonbrean atxikitzeko, ingurumenaren zaintzeko. Hau guzia, politika orokorrak kontra izanki gehienetan. Lurra gure laborari ofizioaren oinarria da. Lurraren zaintzeak gure herriarendako beharrezkoa den sektore ekonomiko bat baldintzatzen du, herritarren elikatzeko beharrezkoa den hurbileko eskaintza baldintatzen du ere.

Hitzaldietan bestalde, problematika huntaz jabetu behar dira hautetsiak. Administrazioari presioa egin behar diote ekintza guziek espekulazioaren kontra joan diten zinez. Mahain inguru zabala galdegiten dugu, Euskal Elkargoaren ardura pean, lurraz okupatzen diren eragile guziekin : laborantxako egiturak, Safer, Domaines, elkargo publikoak… Helburua da deneri erranaztea laborantxako lurraren zaintzea beharrezkoa dela, elheak zinez gauzatuz, besteak beste lur saltzeak laborantxako balioan egin diten segurtatuz.

* France Domaines, devenu Direction de l’immobilier de l’État depuis septembre dernier, communément appelé « Les Domaines », est un service de la direction générale des finances publiques, chargé d’évaluer, d’acheter, de vendre, de prendre à bail ou de concéder l’usage des biens immobiliers, appartenant au domaine public ou privé des personnes publiques. Elle réalise notamment des estimations de biens pour la Safer.

** La Safer, société d’aménagement foncier et d’établissement rural, est une société anonyme placée sous contrôle de l’État avec une mission de service public, dont la mission est d’améliorer les structures foncières agricoles, de favoriser l’installation, de lutter contre la spéculation… Elle a un pouvoir de préemption sur les transactions de biens agricoles (foncier et bâtiments)

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).