Desobedientziaren eginbidea

gobernamenduaren politika zalantzan emaiten duten mobilizazioak (migranteak sustengatu, COP21-ri begirakoak) debekatuak diren bitartean, eguberriko merkatuak edo kirol ekitaldiak haizu dira
“Gobernamenduaren politika zalantzan emaiten duten mobilizazioak (migranteak sustengatu (argazkian bezala), COP21-ri begirakoak) debekatuak diren bitartean, eguberriko merkatuak edo kirol ekitaldiak haizu dira”

Pariseko atentatuen ondotik hartu salbuespeneko neurriek jendartearen sostengua dutela dirudi. Alta, aterabidea ez da salbuespeneko egoera. Frantziak munduan barna deraman politika gerla eragilea, arma saltzaileen abantailen zaintzea, sortzen ditugun klima aldaketaren ondorio okaztagarriak, horra, besteak beste zuzendu behar liratekeen okerrak.

Azken finean buruzagi politikoen, izan gobernuan ala oposizioan, beharrei erantzuten diete nagusiki salbuespen neurriek : emozioz beteriko egoera batean ttanttoak ez galdu edota irabazteko lehian ari dira, “zerbait” egiten dutelako irudia emanez, gogor jokatzeko gai direla erakutsiz, zundaketei begira egonez, ondoko hauteskundeak gogoan

Urgentziako egoera legez indarrean sartu da hiru hilabetez frantses Estatuan, Pariseko azaroaren 13ko sarraskiaren ondotik. Alferrikako eta lanjerosa da. Seguritateari baino erronka politiko batzuei erantzuten die oroz gainetik. Jendartean beldurra elikatzen du eta azken finean DAESH-en jokoa egiten du.

Alferrikakoa, zeren eta azken hamarkadetan bozkaturiko lege antiterroristak nahikoak baitira behar diren polizia eta justizia jarduerak eramaiteko. Seguritatea bermatzeko aldiz, sekulan
ez da nahikoa izanen, seguritate aditu guztiek baitakite, jomugen aldetik inongo mugarik ez duten eta beren buruaz beste egiteko prest direnen kontra erabateko segurtasuna ezinezkoa dela. Lanjerosa aldiz, zeren eta herritarren libertateak murrizten baititu eta joera horrek gehienetan ez baitu gibelera itzultzerik. Salbuespena luzatzen den ber, norma berria bilakatzen  da.

Nork paria lezake otsail bukaeran DAESH-en atentatuen arriskua desagertuko denik ? Nola justifikatuko da orduan urgentzia egoera altxatzea ? Okerrena ez da beti seguruena baina pentsa daiteke polizia eta seguritate lobby batzuek zernahi presio eginen dituztela luza dadin. Gainera poliziari hainbeste “libertate” utziz, nahitaezkoa da gehiegikeriak gertatzea. Atentatuetatik hamar egun eskas pasaturik, hedabide handiak han hemenka gertaturiko bortizkerien berri kontatzen hasiak dira.

Zundaketei begira

Azken finean buruzagi politikoen, izan gobernuan ala oposizioan, beharrei erantzuten diete nagusiki salbuespen neurriek : emozioz beteriko egoera batean ttanttoak ez galdu edota irabazteko lehian ari dira, “zerbait” egiten dutelako irudia emanez, gogor jokatzeko gai direla erakutsiz, zundaketei begira egonez, ondoko hauteskundeak gogoan… Are gehiago, debekuen aplikapena ikuspegi teknikotik ez da batere logikoa, arrunt arbitrarioa da eta interes politikoak agerian uzten ditu : gobernamenduaren politika zalantzan emaiten duten mobilizazioak (migranteak sustengatu, COP21-ri begirakoak) debekatuak diren bitartean, eguberriko merkatuak edo kirol ekitaldiak haizu dira.

Horrela, ohar gabean DAESH-en estrategia laguntzen da. Estatuaren ibilmoldea baldintzatua da, agenda politikoa errotik aldatua eta jendartearen erantzun gaitasuna mugatua. Hasieratik bertatik egoera horri buru egin behar diogu. Ezin dugu konplizeak izan. Urgentzia egoerari amore emanez, erabateko seguritatea ez dugu lortuko bainan bai giroa prestatuko, bihar beste libertate murrizketak errexteko. Desobedientziaren eginbidea badugu denek. Boikotatu behar ditugu gero eta jende gehiago kontrol sozialaren laguntzaile bilakatzeko kooperazioak, eskoletan, administrazioetan. Samina eta beldurra gainditzeko ez da aski festa egitera ateratzea. Gure ekintza kolektiboak, gure mobilizazioak, gure agenda politikoak ere
atxiki eta defenditu behar ditugu.

Bestelako mundu baten beharra

Orain badakigu, itsuak ez bagara behintzat, gustatu ala ez, atentatu dorpeak gerta daitezkeela, arrazoi desberdinegatik bainan oroz gainetik frantses Estatuak munduan zehar iraganean
eraman eta gaur egun eramaiten duen politikarengatik, Ekialde Hurbilean dituen aliatuengatik edo saltzen dituen armengatik. Kezka hori buruaren xokoan atxikiko dute luzaz, ez soilik seguritate arduradunek eta gobernamenduek baizik eta mobilizazio jendetsuak antolatzen dituztenek ere. Ez da atsegina izanen bainan ez dugu beste alternatibarik. DAESHi erantzuteko molde hoberena izaiteaz gain, bestelako mundua baten aldeko borrokak ezinbestekoak dira djihadisten bokazioak agortzeko.

Ondoko aste eta hilabeteetako mobilizazio guztiak atxiki behar dira printzipioz eta jadanik kolektibo ainitzek bide hori hautatu dute. Afera ez da poliziarekiko enfrentamendua xerkatzea  baizik eta irudimena lagun, debekuak konplikatuak edo aplika ezinak bihurtzea, azaroaren 29ko Pariseko jende kateak bezala. Halaber indartu behar dira abenduaren 11 eta 12an COP 21 presionatzeko Parisen aurreikusitako mobilizazioak, gure munduko egiazko urgentziari, klimatikoa hots, aurre egiteko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).