Desintoxikatzen

DesintokzikatzenFrantziako agenda politikoak eta hauteskunde eztabaidek kutsatu dute Euskal Herria. Presidentea hautatzeko bozen harira, abertzaleak sutsuki aritu dira eztabaidan, beren artean edo frantsesekin: Mélenchon gora eta Macron behera, Le Penen mamua aireratzen edo abstentzioaren aldeko kanpaina melenchonianoa egiten…

Kasu guztietan, Euskal Herriko eztabaidak, ñabardurak ñabardura, Frantziako edozein lekutan bezalatsukoak ziren. Euskal gaiaren kutsua ageri zen batzuetan… edo ez, baina ez zen erabakigarria eztabaida horietan.

Hauteskundeak estatu-nazio baten trinkotzeko eginak dira, bozemaileak batzeko (bereizketen gainetik) proiektu nazional baten ospakizuna den egun baten inguruan.

Hauteskundeek mahai gainean jartzen dituzten gaiak estatu-nazio horren gaiak dira. Bistan da, herritar bakoitza hunkitzen duten gaiak dira: gizarte segurantza, langabezia eta enplegua, erretreta, hezkuntza, energia… Gutariko bakoitzaren eguneroko bizian eragina duten hauteskundeak direla sinetsarazten digutelako, natura lnaturalki parte hartu dugu hauteskunde horietan eta bere eztabaidetan. Eta horrek Frantziari lotuago egiten gaitu, oharkabean.

Ez da boz anitz altxatu hauteskunde haietan bozkatzearen kontra, ikuspegi abertzale batetik. Macronen eta Le Penen arteko bigarren itzuliaren harira, batzuk abstentzioaren alde mintzatu dira, baina Macronen eredu ekonomikoa ez zutelako onartzen. Ez, ordea, erranez hauteskunde horiek ez direla gure hauteskundeak. Bai, batzuetan agertzen da euskararen eta euskal gatazkaren gaia. François Bayrou Frantziako Justizia ministro izendatu izanak batzuen itxaropena piztu du. Bayrou hain irekia balitz bezala, eta hala balitz ere, nahi lukeen guzia egiteko giltzak balitu bezala… Ez: beti izanen da Espainiako Gobernuaren esku beltza, beti izanen da Valls-en gisako norbait.

Macroni twitter bidez mezuak helarazteko deia egin zuten Herri Urratsen, euskararen eta ikastolen alde zerbait egin zezan eskatuz. Otoitzean, beti Parisi otoitzean eta eskean. Baina Frantziako ordezkariek itzulpen zerbitzua badute euskaratik frantsesera Herri Urratseko ekitaldi instituzionalean; Hego Euskal Herrikoek ez, frantsesetik euskarara. Hori da Frantzia, hori da Frantziako politika eta Frantziako hauteskundeek gorpuzten duten egoera.

Frantzia herrialde demokratiko bat da… Frantziarentzat. Ez Euskal Herriarentzat. Demokrazia hori, frantses demokrazia da, bermatzen ditu frantziar hiritar gisa ditugun eskubideak eta betebeharrak. Euskaldun gisa ez. Horregatik, behar ote dugu parte hartu Frantzia egituratu eta Euskal Herria desegitea helburu duten hauteskundeetan?

Galdera honek ez du balio bakarrik Frantziako presidentea hautatzeko bozentzat. Balio du, baita ere, Frantziako legebiltzarra osatzeko hauteskundeentzat. Hain zuzen, diputatu boz hauek presidente bozen jarraipena baizik ez dira, eta agenda politikoa, berriz ere, Frantziarena da. Abertzaleak aurkezten dira hauteskunde horietan. Baina Euskal Herriak zer du irabazteko hortik? Hauteskundeetako kanpainako presentziak berak ez du bermatzen mezua zinez zabaltzea, are gutiago xehetasunetan sartzea edo jendeak interesa jartzea. Abertzaleen emaitzek eragina izan lezakete bigarren itzuliko hautagai bat kanpo uzteko edo diputatu bihurtzeko. Eta gero zer? Frantziako Gobernua sozialisten esku izan da azken bost urteetan, eta abertzaleen bozei esker diputatu bihurtu ziren bi sozialista zeuden Frantziako legebiltzarrean. Eta? Zer egin ahal izan dute? Pentsa abertzale bat diputatu bihurtzen dela, zer lortuko luke? Frantziak, bai, lortzen du, euskaldunak gehiago integratzea bere sisteman.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

2 thoughts on “Desintoxikatzen

  1. Okasione bakar bat gelditzen zauku podere gutixago uzteko Presidentaren partidu bakarrai: Collette Capdevielle-entzat bozkatzea.
    Bera eta Sylviane Alaux EHko diputatu hoberenak ziren dakidanez.
    Beraz ez dezagun gal okasione hori.

  2. On egiten du honelako artikulu bat irakurtzeak hauteskunde arrotz oro gertatzen den kakanahastean arnastu ahal izateko.
    Hala ere, ideia batekin ez nator bat: “Frantzia herrialde demokratiko bat da… Frantziarentzat”. Ez. Frantsesak, kapitalismoaren eta sistema hori bermatzen duen Estatuaren menpe bizi dira. Nahiz eta kulturalki “haiena” den Estatua izan, burgesiarena (biztanleriaren zati oso txiki batena) da estatua eta ez gehiengoa den langileriarena.
    Hortaz, Euskal Herritarrok inguruko herriek bezalako Estatu (kapitalista) baldin badugu helburu, behin independentzia lortuta ere askatasuna hurrun geldituko zaigu.

Comments are closed.