Denetan lotuz

EHLGren auzia, Pauen.
EHLGren auzian, Pauen.


Maritxu Lopepe,
Laborari-ko kazetari ohia, EHLG, pièces à convictions liburuaren idazletakoa

Kirolaria izan balitz decathlonlaria izanen zen menturaz Mixel. Antikitateko soldadogai greziarrek hamar jokotan lantzen zuten beren trebetasuna, gerlarako hoberenak izaiteko. Berrokok ere bazakien borroka baten aintzinarazteko alde batetik pusatzea ez zela aski, inplikatu den arlo guziek bazuten lotura, eraiki nahi zuen puzzla horren piezak denak.

Naturalki, logikoki, laborantxako borroketan arizan da gehienik, laborantxa iraunkorraren beharraz  laborariak  ohartaraziz.  Gero  behar  hori gizarteari sendiaraziz. Behar horren betetzeko, erabaki guneak behar zirela azalduz. Erabakigune horiek, laborantxa baino haratago, beste sektoretan ere eta herri gisa oro har, behar zirela argi ukanez. Bere gain nahi duen herri batek bakean behar duela kondutan  hartuz eta gogoan atxikiz bakerik ez dela preso eta sofrimenduak izanki. Berrokoren inplikazioa ez da arlo batean bakarrik murgildu, ibaia haz-ten duten erreka gehienetan arraun ukaldiak eman ditu.

Hala nola, gaztetik, “Herrian lan eta bizi”lema zuen Euskaldun Gazteria mugimenduan inplikatu zen lehenik. Gero ELB sortu eta urte luzez eraman zutenetan izan zen. Laborari kaseta sortu zutenetan ere, komunikazioa, sentsibilizazioa, inportantak izan baitira beti Mixelendako. Diskurtsoetarik haratago joaitea ere: ELBren ekintzekin edo berantago Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sortzearekin.

Saretzean sinesten zuen, kanpoko harremanean ere, horregatik izan zen Confédération paysanne sindikataren sortzaile eta lehen arduradunetarik bat. Denbora berean, gizarteko beste eragileekin engaiatu da ainitz. Euskal departamendu baten aldeko borrokan, Batera plataforman, instituzio berezi baten eskuratzeko urratsetan. Ahantzi gabe Garapen  Kontseiluan  eman  duen  inplikazioa.

Mixelek zuen gaitasun haundiari esker
eta eramaiten zuen lanagatik,
inplikatu den leku guzietan
presentzia inportanta — edo baitezpadakoa— izan du.

Azken urteetan, euskal gatazkari buruz luzatu du  bere  engaiamendua,  hemen  ere  buru belarri lan egiten zuela. Mixelek zuen gaitasun haundiari esker eta eramaiten zuen lanagatik, inplikatu den leku guzietan  presentzia inportanta — edo baitezpadakoa— izan duela erran daiteke. Leku desberdinetan  bainan  beti  bide  berdinari  segi, aintzina hesien gainetik, pizu haundiko ametsak urrun bota nahiz, iraupen lasterketan ere zalu, kolektiboa zuela ahal bezain gora joaiteko haga…

Decathlonean ez bezala, punduak ez ditu sekula beretako kondatu baizik eta herriarendako bildu.

Egin duzun guziarendako, milesker Mixel.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).