Burujabetza Euskal Herriarentzat

.
Milesker egun, “Burujabetza Euskal Herriarentzat” lelopean Azkainen mobilizatu zareten ezkertiar eta abertzale guziei. Erakutsi dugu hemen herri bat badela, zutik eta bizirik eta bere etorkizuneko erronkei heltzeko gaitasunarekin. #AberriEguna2022 – Klika hemen bideo-bildumaren ikusteko.

Igandean, apirilaren 17an, 1200 ezkertiar eta abertzale mobilizatu dira Azkainen“Burujabetza Euskal Herriarentzat” lelopean. Beste behin erakutsi da hemen herri bat badela, zutik eta bizirik eta bere etorkizuneko erronkei heltzeko gaitasunarekin.

Milesker egun, “Burujabetza Euskal Herriarentzat” lelopean Azkainen mobilizatu zareten ezkertiar eta abertzale guziei! Bi urteren ondotik, elkartzeko momentua genuen aurtengo Aberri Egunean. Iruñean zein Azkainen erakutsi dugu hemen herri bat badela, zutik eta bizirik eta bere etorkizuneko erronkei heltzeko gaitasunarekin.

Covid-19ak eragindako askotariko krisiak egitate argi bat utzi du beste behin ere agerian: erronka sozial, ekonomiko, klimatiko eta kulturalei aurre egiteko, burujabetza behar du Euskal Herriak!

Euskal Herriak erakutsi du indarrak bilduz gauza handiak egiteko gai dela. Azken hilabeteak emankorrak izan dira herri mobilizazioen eta ezberdinen arteko lanaren ikuspegitik:

  • Iaz 10.000 lagun atera ginen karrikara euskararen eta murgiltze ereduaren defentsan. Egun, euskararen hedatzeko erronkak adostasun handia biltzen du Ipar Euskal Herrian eta urrats berriak egiteko baldintzak ditugu.
  • Laborantza lurren espekulazio bidegabea gelditzeko, Arbonan lau hilabetez okupazioa atxiki genuen. Laborantza herrikoiak, gure ekonomiaren zutabeetarik bat, sustengu zabala lortua du.
  • Azaroan, indarrak bildurik, herrian bizitzearen alde, 8.000 lagun mobilizatu ginen Baionan. Geroztik, Euskal Elkargoak etxebizitza turistikoen arautzeari ateak ireki dizkio.
  • Aspaldikoa den AHTaren aurkako borroka ere aipagarria da. Urteetako mobilizazioen logikan, Abiadura Handiko Trenaren aurka bozkatu zuen Euskal Elkargoak.
  • Euskal preso politikoen auzian, blokeoen gainetik, Ipar Euskal Herrian gizarte zibilaren eta hautetsien arteko adostasunak indarrean segitzen du. Ion Parot, Jakes Esnal eta Unai Parot askatzeko desobedientzia fasean parte hartzeko engaiamendua hartu dugu herritar anitzek.

Gertakari hauek erakusten dute herri mobilizazioak eta instituzioak osagarri direla, eta Ipar Euskal Herrian, indar harremanak, gero eta gehiago bertako arazoen eta interesen arabera osatzen direla.

Agerian gelditzen da, haatik, eskumen eta tresna gehiago behar ditugula. Aberri Eguna kari, EH Baik honakoa adierazi nahi du:

  • Duela bost urte Euskal Elkargoaren sorrera babestu genuelarik, ezagupen instituzionalerako lehen urratsa zela azpimarratu genuen.
  • Gaur, eskumen handiagoko instituzio bat behar dugula berresten dugu. Herritarren nahia eta beharrei erantzuteko eta erabakiak bertan hartu ahal izateko.
  • Ipar Euskal Herriak Estatus bereziko Lurralde Kolektibitatea eta botere politiko handiagorat buruz joaiteko erronka du. Hori da herri honetan gehiengoz eraiki den adostasuna.
  • EH Baik borondate osoa adierazten du Ipar Euskal Herriko eragile guziekin batera etapa instituzional berria irekitzeko.
  • Muga guzien gainetik, Euskal Herri osoko eragile, herritar eta instituzioen artean nazio eraikuntza berrindartzeko garaia dela ere azpimarratu nahi dugu.

Kortsikan azken asteetako gertakariek agerian utzi dute gatazka politikoen erroa herrien aitortza politikorik eza dela. Eta beraz gatazken behin betiko konponketa ezagupen politikotik etorriko dela.

Bide batez, gure babesa helarazi nahi diegu Frantses Estatuak zapalduriko herriei, Korsika, Bretainia, Kanakia… zuekin gara! Hamaika herri, borroka bakarra!

Testuinguru honetan, kezkaz so egiten diogu Frantses Estatuko egoerari eta presidentetzarako hauteskundeen emaitzei. Politika neoliberalak, eskuin-muturraren gorakada eta ideologia atzerakoien aitzinean gira.

Ezkertiar eta abertzaleak antifaxistak izan gara beti eta aldi honetan ere, ozen diogu: bozka bakar bat ere ez eskuin muturrarentzat!

Ezkertiar eta abertzaleok badugu bestelako proiektu bat gure herriarentzat: eskubideetan oinarritua, herritarra, berdinzalea eta inklusiboa; eraldaketa soziala eta askatasuna biltzen dituena.

Eta Apirilaren 24ko hauteskundeetatik aterako den Frantses Estatuko presidenteari Euskal Herriaren gehiengoaren hitza errespeta dezala exijitzen dio EH Baik. Eta zehazki, euskal presoen egoerari konponbide politikoa emateko lehenbailehen elkarrizketak berrabia ditzala. Euskal preso eta iheslariak etxera!

Ekaineko hauteskunde legegileetara aurkeztuko gira. Herriaren hitza Parisera eramateko eta Euskal Herriaren interesak defendatzeko. Deia luzatzen dizuegu ahalik eta jende gehienen bozka biltzera. Euskal Herriaren ahotsa ozen entzunarazi behar dugu Parisen!

Mugimendu abertzalea hazten ari da, lurralde osoan, sektorez sektore. Mobilizazioetan eta hauteskundeetan gero eta gehiago gira. Baina gehiago izan behar dugu, instituzioetan eta karrikan. Gure herria burujabetzarantz eramateko indarra gira!

AE1

 

Gora Euskal Herria askatuta!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

4 thoughts on “Burujabetza Euskal Herriarentzat

  1. Datorren igandean lehiaketa Le Pen eta Macron artean izango da. Baina nire ustez Lepen da Macron baino okerrago; orduan Macron en alde boza ematea hobe horrela behintzat azken 2002 tik egindako emaitza errepikatuko da: bigarren itzulian RN edo FN bazterrrera joatea. Hain zuzen ere, frantses nazionalista, esannahi ezezkorrean eta eskuindarra izanik, Lepenen alderdiak Macronek egin duen baino okerrago eginen luke Euskal Herri eta Frantziar esatuko beste nazionalitateentzat.

  2. Arrazoin duzu Jakes.
    Argiago izateko, abertzale mugimenduen parte batek ez du Macronen alde bozkatzerat deitu. Erran nahi du Ultra-Eskuin uholdearen bidea ematen dutela. Besterik ez.

    1. Nork bozkatzen du Alemaniako Kantzilerra hautatzeko? Alemanek. Nork EBko presidentea hautatzeko? Estatu Batuarrek. Nork Frantziako presidentea hautatzeko? Frantsesek. Ba, ni ez naiz frantsesa, beraz ez dira nire hauteskundeak. Hor konpon frantsesak! Guretzat ere kalte izan daitekeela? Segur aski. Bide batez, ez ahantz frantses sozialistek zer egin diguten! Frantzia eta Espainiaren menpe izanen gareno, Damoklesen ezpata beti izanen dugu buru gainean, izan Kolektibitate Berezia, izan autonomia eta bestelako estatu arrotzen egiturekin. Beraz, bozkatu baino, nahiago dut INDEPENDENTZIA aldarrikatu, hori baita gure bermerik onena! Eta bide batez INDEPENDENTZIA ideologikoa ere bai!

  3. Nere burua frantses biztanletzat ez badut ere, eta independentista izanik ere, Frantziako hauteskundeetan nere bozka emateko parada ez dut ukatzen, argi ta garbi Euskal Herriarentzat ez baita batere gauza bera Frantziaren buruan Macron edo Le Pen izatea. Bigarrenarekin askoz okerrago hizkuntza gutituentzat, militante ezkertiarrentzat, feministentzat (emazteentzat orokorrean), errefuxiatuentzat, Ipar-Hego EH harremanentzat, etab. Gure borroken lehen emaitzak galtzea eta dena zerotik berriz hastea baldintza gogorragoetan, arrisku honen aurka bozkatuko dut.
    Ez gaitezen idealismo itsu eta ahulean lerratu. Hauteskundeak boikotatzeak ez du eraginik izanen, aldiz Le Pen irabaz ez dezan bozkatzeak eragina izanen du.

Comments are closed.