Bozka ezkertiar eta abertzale

BozkaEzkertiartaAbertzaleHerriko Etxetako hauteskundeak izaten dira abertzaleek lehenesten dituzten bozkak. Beren proposamenen oihartzuna neurtzeko, baita ere kolektibitateen kudeantzarako duten gaitasuna frogatzeko. Hona Xabi Larraldentzat zer den jokoan 23 eta 30-ko hauteskundeetan.

Heldu diren herriko bozkek momentu politiko nagusi bat ordezkatuko dute Iparraldearentzat. Izaitez hauteskunde horiek hitzordu inportante bat markatzen dute, arlo politikoan herritarrengandik hurbilena den podere-gunea ordezkatzen duelako herriko etxeak.

Maila hortan, herritarren egunoroko biziari begira biziki garrantzia duten eremu batzuk kudeatzen dituzte herriko etxeek; horien artean, hirigintza bistan denez, bainan ere lurra eta etxebizitza eremuak. Aldi honetan gainera, bozka-araua aldatua zaigu, 1.000 biztanle baino gehiago dituzten herrietan zerrenda propioak aurkezten ahal baitira (orain arte, 3.500 biztanle baino gehiagokoetan).

Proiektu ezkertiar eta abertzaleak

Zuzenagoa den joko-zelai honetan, iniziatibaz kokatzen ari den indarra proiektu ezkertiar eta abertzalea da. Alabaina, arau aldaketa honek hunkitzen dituen herri gehienetan zerrenda abertzaleak aurkezten dira, kasu askotan ezkerreko ikuspegi batetik beste sentsibilitateetako jendei idekiak diren hautagaitza batzuen bitartez. Hortik proiektu abertzale eta ezkertiarra indarturik aterako da. Bainan haratago, demokrazia bera eta eztabaida politikoa azkarki sendotuko dira. Izan ere, hainbat herrietan, jauntto batzuk parean oposiziorik gabe herriko etxea kudeatzeko ohitura hartua dute aspalditik.

Orain, sistema berriarekin, hauteskunde hitzordu batzuetatik haratago, oposizioa, eta bereziki abertzaleak, herriko etxean ordezkatuak izanen dira, eztabaidetan kontradikzioa ekarriz etengabe. Horri guziari, herriko bozken emaitzek gaur Iparraldean bizi dugun egoera politikoaren testuinguruan hartuko duten zentzu berezia gehitu behar zaio.

Hiru gai ditugu bereziki inportanteak momentuan. Alde batetik, konponbide prozesua. Aieteren konferentziarekin, eta ETAren behin betiko suetenarekin egoera berri bat sortu da Euskal Herri osoan. Bestaldetik, azken hilabeteetan Lurralde Kolektibitatearen inguruan finkatu den adostasunak eta garatu den dinamikak eztabaida instituzionalaren konfigurazioa arrunt aldatu dute. Azkenik, Suprefeturaren eskutik Seaskak pairatu behar izan duen ofentsibak herriko etxeek bere garapenari ekartzen ahal dioten laguntza izorratzeko helburu argia du.

EH Bai egonkortu

Hiru gai horien inguruan, Pariseren jarrera argia izan da azken garaietan: ezezkoa, blokeoa, erasoa. Giro eta egoera honetan, proiektu abertzale eta ezkertiarrak bere erroak eta Iparraldeko gizartean duen eragina sendotzeko eta azkartzeko gaitasuna duela frogatzea funtsezkoa da.

Gure indarrak bilduz, proiektu abertzale eta ezkertiarrak Ipar Euskal Herrian hirugarren indarra ordezkatzen duela adierazten dugu azken urteetan. Hau da momentua baieztapen hori errealitate saihestezina badela frogatzeko! Eta hauteskunde horien biharamunetik, proiektu ezkertiar eta abertzalearen potentziala ordezkatzen duen mugimendu politiko orokorra –EH Bai– egonkortzeko eta egituratzeko hitzordua finkatua dugu.

Erronka sinplea da: gure zatiketak gainditu behin betiko, eta herrietan lanean ari diren militante abertzale eta ezkertiarrekin beren militantzia politikoa eramateko kuadro amankomun orokor bat eraiki, sinesgarritasun eta indar handiko mugimendu politikoa altxatuz Iparraldean.

Hortara, herriko bozken biharamunean, EH Bairen ibilmolde eta antolaketa berria zehazteko prozesua martxan jarriko da. Horri begira militante guzien parte-hartzea ezinbestekoa izanen da. Beraz, ondoko aste eta hilabeteetan lana ez zaigu eskastuko… Bainan duda izpirik gabe, Iparraldean mugimendu abertzaleak, bere ibilbide luzeari begirako perspektibatik, aitzin-pausu izigarriak emanen ditu ondoko aste eta hilabeteetan.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).