Société Générale banketxea, Alpha Coal proiektutik ateratzen da. Bizi! mugimenduak dio, mobilizazioa emankorra dela eta borroka klimatikoa irabazten ahal dela. Hots bortxa-ezaren ildotik hartu engaiamendu deliberatuak, indartsuenak ere makurtzen ahal dituela.
Joan den ostiralean, abenduaren 5an, arratsaldeko 16:30tan, Société Générale Pays Basque – Sud des Landes-eko zuzendariak Bizi! deitu du segurtatzeko mugimendu altermundialistak untsa lortu zuela Société Générale banketxearen mezu elektronikoa. Mezuel hortan banketxeak adierazten zuen Alpha Coal klima suntsitzailea den proiektutik ateratzen zela.
Hala zen bai, minuta batzu lehenago Bizi!k lortzen zuen mezuel bat, Pariseko Société Générale-eko Garapen Iraunkorraren eta RSE (Enpresaren Ingurumen eta Sozial Ardura) Zuzendaria den Jean-Pierre Mépuis jaunak igorria. Hara mezuel horren eduki osoa:
Agur,
Mezu honen bidez jakinarazi nahi dizuegu Alpha Coal proiektuaren atzerapen testu inguruan, Société Générale-ak, GVK-Hancock-ekin adosturik, bere kargua eten duela. Ondorioz, bankua ez da gehiago inplikatua proiektuan.
Zuen sarean mezu hori zabaltzen ahal duzue.
Adeitasunez
Jean-Michel Mépuis
Société Générale banketxeak, bertan behera uzten ditu, Alpha Coal, australiar karbono ustiatze eta esportatze proiektuaren egingarritasun eta finantzamendu ikerketak. Proiektu horrek Alemania osoak isurtzen dituen berotegi efektuzko gasen isurketaren parekoak ahalbidetuko lituzketen ikatz ustiaketa gauzatzeko xedea zuen. Gelditze horrek, Nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakunde ainitzen aburuz, mundu mailako bonba klimatiko garrantzitsuenetako baten detonagailu gisa kontsideratua zen proiektu baten gelditzea ondoriotzat ukan lezake.
Les Amis de la Terre-France, ATTAC-France eta Bizi!k, duela zonbait aste, Société Générale banketxeko Zuzendari Nagusiari igorri zioten gutun bat. Bertan Lima-ko COP20etik goiti 3 erakundeek Alpha Coal gaiari buruz elgarrekin aintzina eramaiteko presio eta interpelazio kanpaina etengabearen berri emaiten zuten. Astelehen honetan, abenduaren 1an, COP20aren idekitzean, 2 agentzia, Pauekoa eta Parisekoa, okupatuak izan ziren klimaren aldeko baraugile batzutaz.
Larunbata honetan, abenduaren 6an, Frantses Estatuko hainbat hiritan, picketing ekintzak iragan behar ziren, Société Générale banketxearen egoitzen aitzinean. Eta gure 3 mugimenduek behar zuten dei bat luzatu, Pariseko COP21an berean, 2015eko abenduaren 5ean iraganen zen Pariseko Champs-Elysées inguruan Société Générale-ak dituen 21 agentzietarik pasatuko zen Klimaren aldeko martxa haundi baten alde. Hor arte, Estatu Frantsesean zehar ainitz ekintza aintzin ikusiak ziren, ekainean Baionako Société Générale-aren eskualde zuzendaritzako egoitza aintzinean botatuak izan ziren 1,8 tona ikatzek inspiratuak.
Bizi!k garaipen hau nahi du eskaini eta eskerrak nahi ditu luzatu lehenbizik kanpaina honetan (ekintzetan, afitxaketetan, okupazioetan, etab.) parte hartu duten pertsona guzier. Eskertzen ditu ere crowdfunding operazioan parte hartu duten pertsona guziak, horri esker baita finantzatu «Igorleari itzuli» ekintza (1,8 tonaren botatzea banketxearen aintzinean). Ekintza horrek pausu kalitatibo bat markatu du Société Générale-ari buruz eramana izan den presio kanpaina luzean.
Beste behin, garaipen honek erakusten du mobilizazioak fruituak ekartzen dituela, eta, bortxa-ezaren ildotik hartu engaiamendu deliberatuak, indartsuenak ere makurtzen ahal dituela. Bizi!k uste du kaos klimatikoaren saihesteko borroka oraino irabazten ahal dela, egunero kopuru haundiagoan sinesmen horrekin bagira, eta, humanitatearentzat erabakigarria den borroka honen molde laño eta estrategikoan eramaiteko mobilizatuak bagira. Joan den larunbatean, abenduaren 6an, goizeko 11etan, Société Générale banketxearen eskualdeko egoitzaren aitzinean, garaipen kolektibo honen ospakizun batetan eraldatu Bizi!k Frantses Estatutan hainbat elkarterekin finkatua zuen “Picketing” ekintza.