Bizi !k Lurzaindia sostengatzen du

Apirilaren 6ko biltzar nagusian Bizi !k Lurzaindiaren aldeko bilketan parte hartzea erabaki du. Mugimendu ekologista eta altermondialista laborantza lurretaz jabetzeko sorturiko egiturari elkartzen da, beraz eta, gure bazkide eta sostengatzaile guztiak gure gisara egitea deitzen ditugu.

Egitura berri horren garrantzia kontuan harturik, Bizi !k leku berezi bat atxikiko dio urriaren 6an, Baionan, antolatzen duen Alternatiba izeneko egun herrikoi eta alternatiboan laborarantzari dagokion gunean.

Bizi ! bezalako elkarte batentzat, Lurzaindiaren lurren espekulazioaren aurka eta laborantza herrikoiaren aldeko ekintza sostengatzea zentzuzkoa da. Aldarrikatzen dugun transizio ekologikoa eta soziala ahalbidetzeko beharrezkoa da laborantzarako lurrak eta lurraldean ahal bezain bat laborari mantentzea. « Amalurra zain dezagun », -Lurzaindiaren lema-  kalitatezko eta lekuko ekilagaien ekoizpena bultzatzea erran nahi du, eta, garraioen prezioaren emendatzea kontuan harturik, ezinbestekoa den zerbait da. Laborantzarako lanpostuak mantentzea erran nahi du ere, baserri zonaldeetan gizarte lotura ahalbidetuz. 

Estatu frantsesean, berotegi efekturaren %20a laborantzak eragiten du. Lurzaindiak aldarrikatzen duen laborantza herrikoia, iraunkorra eta lekukoa ziklo naturalak eta baliabide naturalak errespetatzen ditu. Errazago izango zaio desafio klimatikoari aurre egitea laborantza industrialari baino.

Lurzaindiak 350.000 euro bildu nahi ditu 2013an. Enpresa, kolektiboa edo elkartea izan, edonork parte hartu dezake. Bizi !k guztiak gomitatzen ditu Lurzaindiaren ekimena indartzea  lurraren espekulazioaren aurka, lurren menderatze kolektiboa eta laborantza herrikoiaren alde.

Informazio guztiak: www.lurzaindia.eu / [email protected] / 05 59 65 46 02

Bizi !

[email protected]

www.bizimugi.eu

Cordeliers karrikako 20an 64 100 Baiona

Tel : 05 59 25 65 52 / 06 45 16 14 77

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).