Biziaren zikloa, errota baten gisa sekulan gelditzen ez den zikloa da. Arraberrituz bezala beti aitzina, iraganean errotuz doan zikloa da.
Egun hauetan entzuten dugunak dudarik gabe egiaztatzen du fenomeno hori:
– gazte mogimendu berri bat abiatzen da, gogoeta fase baten ondotik sortu den mogimendua… azken urteetan izan diren gertakarien ondotik bere ildoa ideki nahi duena…
– kazeta berri bat, gazteeri idekia, tendentzia ezberdinei tokia utziko diena…
Zer larrazken aberatsa!
Bizi den herri baten lekuko eta zinez itxaropen sortzaile dena! Belaunaldi bakotxak bere eginmoldeak, bere ideiak, bere entseguak. Zer galda daiteke gehiago? Edozoin egoeretan ihardokitzeko molde desberdinak badira: etsipena edo jo aitzina, hortzez eta haginez lotu eta joaitea. Egia da gaztetasunak bigarren egin moldea laguntzen duela.
Haatik, partido, mogimendu edo talde berri bakotxak gogoan eta funtsean atxik dezala, gure hizkuntzaren erabilpen eta garapenaren arrengura. Alabainan kantuak dion bezala: «Ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena, zer Euskal Herri litzake bere hizkuntza galtzen duena?»
Gure hizkuntzaren lekua egunerokoan asko aipatzen da azken denbora hauetan… sekulan ez da hainbeste erakatsia izan eta bizkitartean sekulan ez hain gutti mintzatua.
Euskaraz mintzatzearena denek egin dezakeguna da, hori ez da adin kontua, Euskal Herriaren bizi zikloaren barne izan nahi badugu egin behar duguna da.