Bizi guzi militante

1972ko udazkenean, Mattin Larzabal gose greban, Beñat Oiharzabal eta Eñaut Haritschelhar-ekin, Baionako Katedralan,  frantses gobernuak, errefuxiatu politikoen kanporatzearen kontra.
1972ko udazkenean, Mattin Larzabal gose greban, Jakes Etcheverry eta Eñaut Haritschelhar-ekin, Baionako Katedralan, frantses gobernuak, errefuxiatu politikoen kanporatzearen kontra.

Ez naiz oroit nola ezagutu nuen Mattin: garai haietan hain abertzale eta euskaltzale guti ginen non denek elgar ezagutzen baigenuen. Denetan beti berak ginen. Gaur, zenbaitek ez dakite nondik heldu giren!

Bainan oroit naiz Uharten nintzelarik, Mende Berri-k muntatu bi ikastalditarat deitu ninduela, irakasle bezala: bat Baionan, geroago hubiletik ezagutu behar ginuen Passemillon karrikan, bestea Behaxkanen antolatu barnetegi batetan.

Aitortu behar dut euskara baldin banekien, ez neukala mintzaira baten irakasteko “pedagogiaz” ideia handirik, geroxago sortuko genuen irrati batetan artzeko, kasetaritzaz baino gehiago. Garai haietan “sur le tas” formatuak ginen, bainan zerbait egiten genuen.

1981an agorrileko 12an izan zuen Mende Berri- k, beste hamabost bat elkartek bezala; euskarazko irrati baten sortzeaz gogoetatzeko gomita. Hamazazpi bildu ginen Bourgneuf karrikako 15an. Mattin hor zen Maddi bere andrearekin : Gure Irratiaren sortzaileetarik dira. Ez uste izan Mattinen bozkario berarekin hartu zutela denek proiektuaren berria : hona ondoko astean Enbata-ren ironiazko titulua “Une radio à 150% basque!”.

Luzien izan zen lehen irratilaria, laguntzale zenbaitek inguratua, eta horietan Mattin. Gero elgarrekin ari izan gara hiruak hamabost bat urtez, musutruk lehenik eta gero langile bezala, SMIGean pagatuak. Erran behar dut diruzain bat bagenuela urrezkoa, Txomin Hegi, dirurik ez, eta hilabete guziez ateratzen baitzuen nonbaitik behar zena. Euskal mundua hasia zen zabaltzen… eta zatikatzen. Gure Irratia ez zen denen gustukoa. Entzule guti omen genuen eta hona non SIADECOk 1990an egin lehen ikerketan 35.200 entzule eman zion Hazparne aldean “irrati ttipia” deitzen zutenari. 24.600 RFPBri. “Zaharren Irratia” ote ginen zenbaitek zioten bezala? Sud Ouest-ek 1991an, terminaletako 1500 gazte galdestatu zituen. %13 entzulerekin lehen atera ginen, Radio France Pays Basquek %10 zeukalarik. Goxatu ginela, ez bagenuen txanpañarik edan ere! Ez genuen dirurik horretarako! EKE-k zioen “profesionalisatu” behar genuela. Giza gaizoak gu, hoinbeste entzule biltzeko gure ahal ttipiekin!

Mattin, apezgai izana zen; Baionako besteak bezala Akizeko seminarioan ikasia zuen filosofia. Bide hori utzi zuelarik ez zuen fedea ere utzi beste zenbaitek bezala, Beti bere sinesteari atxikia egon da eta Santandreko elizan igande oroz emaiten den euskarazko mezari jarraikia zitzaion. Ez bakarrik “kliente” bezala, bainan animatzale bezala. Ez da uste gabetarik eliza hortan emana izan bere ehorzketa meza, zinez berea zeukan elizan.

Hitz batez, bizia bestentzat eman duen militanteetarik izan da, seminarioan sartzea hautatu zuenetik: eta Mende Berri, ikastaldiak, Lauburu, Gure Irratia, Santandreko giristinoak eta bestetan gaindi.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).