“Bide berriak ideki unibertsalak izaiteko dugun berezitasuna lantzeko eta plazaratzeko!”

Peio Etcheverry
Peio Etcheverry

Peio Etcheverry (Bigarren mailan Historia eta Geografia erakasle DEA-duna, besten, baztertuen eta XIX. Mendeko historian aditua)

Zer da abertzale izaitea gaur egun ? Noski, zer ez den abertzale izaitea galderari erantzutea nahiago nuen bainan entseatuko naiz hala ere iritzi bat emaitea. Argi dago abertzale izaitea dela naziotasun politikoa aldarrikatzea euskal populu, komunitate, jendarte edo multzo batentzat, bakoitzak nahi duen bezala izendatzen ahal baitu euskal herritar gisa bere burua aurkezten duen jende andana.

Naziotasun politikoa aldarrikatu

Milaka urtez, historiak hainbat sistema politiko plantan ezarri ditu bainan erraten ahal da aro modernoaren geroztik, gizaki multzo batzuek erabaki dute heien boz politiko propioa aldarrikatzea eta asumitzea.

Definizio sinple horrek hainbat galdera edo eztabaida baztertzen ditu segidan ; hala nola, euskaltzale bat abertzalea ote den ? Edo autonomista bat abertzalea ote den ? Nere iduriko ez, ez baita euskal nazio baten edo Euskal Herri (zazpi probintziak noski) osoarentzat egitura politiko bat aldarrikatzen. Aldiz, argi dago euskararen defentsan buru belarri ari direnak edo Euskal Herriaren parte baten ezagutza instituzionala (departamendua, lurralde kolektiboa, Euskal Herriko zati baten autonomia,…) aldarrikatzen dutenak abertzaleen «bide lagunak» bezala ikusten ahal direla eta egungo egoera politikoa kontutan hartuz, hartu behar direla ere lagun politiko gisa.

Ama lurraren errealitateari lotua, kultura eta identitatetik hasiz

Abertzale bat Euskal Herriaren eta orokorrean Ama lurraren errealitateari lotua izan behar da. Lehen errealitatea da Euskal Herriaren eta nunbait euskal kultura edo identitatearen egoera. Asumitu behar da guttituak girela gure herrian, gure kontra diren bi estadoek euskal “galdera, problematika edo gatazka” bera ukatzen baitute ere.

Hortik behar dira postulatu batzu asumitu eta baikorki hartu. Tentazio handia da “gure” Euskal Herri bat asmatzea, euskalduna, hetsia, paradisu-ghetto bat izaitea, bainan abertzale batek begi bixtan dituen eguneroko irudiak ez dira amets (gaixto) hortatik hurbiltzen. Ez da ahantzi behar Euskal Herriak egiten dituen 20.000 kilometro karratu ttipi horietan sartzen direla lau gobernamendu, hiru hizkuntz ofizialak eta beste batzu ez onartuak edo ez kontutan hartuak toki batzutan; baita ere ehunka alderdi, sindikatu, eragile eta nunbait ainitz identitate; horrez gain, abertzale batek asumitu behar du ere euskal herritar izaiteko hamaika molde bizitzen direla.

Eraikuntza nazionaleko praktikak landu

Uste dut abertzale batek baikorki hartu behar dituela eta nazio politiko bat eraikitzeko, heldu diren urteetan edo hamarkadetan obraleku ainitz badirela; hortan dira sartzen eraikuntza nazionaleko praktikak lantzen dituzten egitura guziak. Eta maila horretan, ainitz dira ahalbideak : Euskal Herria zinez ezagutzeko oraindik buruetan ditugun mugak ezabatzeko, udalen arteko trukaketak, zazpi probintzietako sormarkak bildu laborantxan, eskulangintzan edo informatikan, eta abar… Politika mailan ere, lan handi bat izaiten ahal da Euskal Herriko eskualdeen errealitateak kontutan hartzea, ez baitezpada inposatua zaukun bereizte administratiboa (eragin handia baldin badu ere) bainan zazpi probintzietan ezagutzen ditugun abertzaletasun tasaren araberan, politika pentsatzeko eta egiteko moldeak moldatu. Iparraldeko toki batzu parekatzen ahal dira adibidez Arabako edo Nafarroko eskualde batzuekin. Abertzaleek beren heinean dinamikak martxan ezarri behar dituzte, Udalbiltza bezalako tresnak inportanteak dira kasu hortan.

Abertzaleak, munduaren aniztasuna helburu

Azkenik, abertzale batek behar ditu etorkizunean presentatuko diren trebesak eta desafioak aitzinetik ikusi edo prestatu. Lehentasuna izan behar da Ama lurrak ezagutzen duen erronka nagusia XXI. mendean, ingurumenaren aldeko borrokak hasi dira duela aspaldi Euskal Herrian. Kasu batzutan, Euskal Herria izan da laboratorio bat herri mugimenduak pizteko eta maila horretan garaipen handiak irabazi dira ere. Gaur egun pausatuak diren problematikak unibertsalak dira eta abertzale bati dagokio eremu anitzetan aritzea erakusteko Euskal Herria Ama Lurraren zati bat baizik ez dela. Munduak ezagutzen duen aniztasuna izan behar da abertzale batentzat helburu garrantzisu bat; partikulazki hizkuntza guttituen aldeko borrokan euskarari mendez mende erakutsi dugun atxikimenduan (hizkuntza gabe ez baita herririk) dimentsio unibertsala ateratzen zaio abertzaletasunari.

Beste erronka batzu lotuak dira arlo sozialari;  nere iduriko, aipatzen ez den desafio bat kezkagarriena da, zazpi probintzien biztanleen zahartzea, duela urte batzu Euskal Herria datuen taialatik publikaziok Euskal Herriaren zahartze indizea ikertu zuen 2001eko estatistiketan oinarrituz, eta frogatu zuen Europako zahartze indize handiena duen herrialdea dela Euskal Herria. Abertzale batek behar ditu ere holako gaiak kontutan hartu, zahartze horrek ondorio latzak ukanen baititu heldu diren denboretan.

Independentzia, ez da helburu bat, tresna bat baizik

Bukatzeko eta hastapeneko definiziora berriz heltzeko, gure aldarrikapen nagusia zalantzan ezartzeko edo berriz galdetzeko prest izan behar gira. Politikoki, egoera blokeatua da Euskal Herrian, abertzaletasunak emaitza politiko positiboak ateratzen baititu ere etorkizunean, errealitateak sendiarazten digu jadanik “Ulster” batzu piztuko direla Euskal Herrian gehiengo bat baldin bada ere independentzi baten alde edo autonomi orokor baten alde. Independentzia Biblian den “urrezko aratxe” bezala ikusia da abertzaleen artean, alta buruan atxiki behar da ez dela helburu bat bainan tresna bat baizik. Garaia da beste aterabide batzu atzemateko eta gizarteari proposatzeko. Mundializazio eta europar eraikuntza baten testuinguruan, asumitzen ahal dugu gure lurraldeak hiritartasun aniztasun bat ezagutzen ahal lukeela. Zendako ez asmatu eta aldarrikatu hiri eraikin edo etxe batean elkar bizitzen ahal direla frantses, espainol edo euskal hiritartasuna libreki hautatu duten jende desberdinak ? Entzuten da garai edo ziklo berri bat abiatzen dela Euskal Herrian, gure proiektua gauzatzeko eta zazpi probintzietan gizartearekin lotzeko, abertzalea izaitea da bide berriak idekitzea unibertsalak izaiteko dugun berezitasuna lantzeko eta plazaratzeko.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).