Batera etorkizunari so, bilakaera instituzionalari buruzko eztabaida galdeginez

Batera plataformak bere hurrengo biltzarra antolatuko du maiatzaren 9an, larunbatarekin, Itsasuko Sanoki gelan. Bertara gomitatuak dira hautetsiak, erakundeak, elkarteak eta herritarrak.

Apirilaren 8 honetan, asteazkenarekin, Batera herritar plataformak hitza hartu du Euskal Hirigune Elkargoaren egoitzaren aitzinean, kontseilu berria karguan ezarri aitzin. Aukera izan da azken herriko bozetako hautagaiekin eraman den interpelazio berri baten emaitzak ezagutarazteko, eta hautatu berri diren hautetsiei dei zuzena egiteko: agintaldi honetatik bertatik, Estatus Bereziko Lurralde Kolektibitatearen dosierraz jabetzeko garaia da.

Lehen aldiz, Baterak Ipar Euskal Herriko herriko bozetako eta Elkargoko hautagaiengana zuzenean jotzea erabaki zuen. Lau bilkura publiko antolatu ziren eta galdetegia nasaiki banatu zen, bilakaera instituzionalari buruz hautagaiek duten iritzia ezagutzeko.

Bere kabuz mintzo den interpelazioa

Zifrak aski argiak dira: 247 hautagaik erantzun dute, horien artean 39 zerrendaburuk, 43 herritako 54 zerrenda ezberdin ordezkatuz. Horien artean, 175 Elkargoa estatus bereziko kolektibitate batera bilakatzearen alde agertu dira osoki, 44 alde dira, eta 28k ez dute iritzirik eman. Nehor ez da kontra agertu.

«Emaitza hauek joan den udan IFOP-RPS institutuak egin sondeoaren emaitzak berresten dituzte; hots, euskal herritarren %62 bilakaera instituzionalaren alde direla. Herritarren atxikimendu hori da gure oinarria», azpimarratu du Peio Jorajuriak, Bateraren izenean.

Dei zuzena Elkargo berriari

Ohar horretatik abiatuz, Batera gaur egungo kontseilu berrian bilduko diren hautetsiei zuzentzen zaie. 2017an Euskal Hirigune Elkargoa sortu izana lurraldearen ezagutzarako urrats historikoa izan bazen ere, plataformaren ustez, gaur egungo estatutua ez da aski gaurko erronkei buru egiteko.

«Euskal Elkargoak agintaldi honetatik bertatik hartu behar du bere gain estatus bereziko lurralde kolektibitaterako bilakaeraren gaia», gaineratu du Juliette Bergouignanek, plataformaren izenean.

Horretarako, Baterak proposamen zehatzak luzatu ditu: gaiaz arduratuko den hautetsi bat ofizialki izendatzea, lantalde bat sortzea, baliabide gizatiar eta finantzarioak esleitzea, eta alde juridikoa zein teknikoa lantzeko “azterketa kabinete” bat misionatzea.

Gaurdanik baliatu beharreko testuinguru nazionala

Plataformak gogorarazi du mementoa bereziki egokia dela hexagono mailan. Frantzian deszentralizazioaren lanak berriz abiatu dira, eta Alsaziako adibideak —atzo eta gaur Asanblada Nazionalean eztabaidatua izan den Alsaziako Europar Kolektibitatearen estatus aldaketa— erakusten du bilakaera instituzional anbiziotsuak posible direla lurralde batek ahots bakarrez hitz egiten duenean.

«Bertze lurralde batzuk aitzina doaz. Eztabaidak zabaltzen ari dira bazterretan. Orain, agintaldi honetan, mugitzen ez bagara, aukera historikoa galtzeko arriskua dugu. Erantzukizun handia litzateke karguan sartzen diren hautetsientzat».

Batera etorkizunera begira

Erakundeetaz haratago, Baterak fase berri bat iragarri du: jendarte zibil osoa mobilizatzea (ekonomia, elkarte, sindikatu eta kultur eragileak) Estatus Bereziko Lurralde Kolektibitatearen aldarrikapenaren inguruan.

Dinamika hori indartzeko, Batera plataformak bere hurrengo biltzarra antolatuko du maiatzaren 9an, larunbatarekin, Itsasuko Sanoki gelan. Bertara gomitatuak dira hautetsiak, erakundeak, elkarteak eta herritarrak.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude