Batera berpiztu da

Bateraren mobilizazio bat: Herri Elkargoaren aldarrikatzeko etxearen aitzinean talde argazkiak egin ziren Baionako Bestetan.


Batera plataforma, hainbat aldarrikapenen aitzinean emateko tresna izateaz gain, aktibazio sozialerako motor paregabea izan da. Hainbat urtez pausan egon ondoren, Baterak bere sareak berriz biltzen ditu herri-aldarrikapen berriak aldaketa instituzionalarekin lotzeko xedez.

Batera herri plataforma, euskal departamendua, laborantza ganbara ofiziala, unibertsitate autonomoa eta euskararen koofizialtasuna aldarrikatzen zituen tresna berpizten ari da. Euskal Herriko Laborantza Ganbararen eta bereziki Euskal Elkargoaren sorreran bete zuen rol erabakikorrari esker ezaguna baldin bada, hori baino gehiago izan da. Herri- aldarrikapenak guttiengotik gehiengora pasatzeko metodoa asmatu zuen, lurraldean sekula ikusi gabeko aktibazio sozialerako motorra izanez: 32.000 atxikimendu izenpeduraren bilketa, 10.000 pertsonako manifak, herri kontsulta masiboak, herriz herriko mobilizazioak, bide blokatzeak, autokarabanak… Mota eta aldarrikapen anitzeko mobilizazioetaz gain, sentsibilitate politiko, lurralde eta belaunaldi guzietako aktibazioa metatzea lortu zuen ere.

Etorkizun instituzionalaren itzulera

Baterak aitzinamendu historikoak eta irakaspen asko ekarri dizkio Euskal Herriari. Baina oinarrizko eskakizunak ez dira konpondu. Mehatxu global berriak eta tokiko erronka bereziak metatzen ari dira : klima, etxebizitza, euskara, laborantza, konponbidea, soziala… Euskal Elkargoan herri aldarrikapenen inguruan adostasun politiko zabalak eraikiz, aitzinamendu baikorrak ekarri badira, haren muga estrukturalak gero eta ageriagoak dira. Ez du, ez eskumen, ez baliabide aski lurraldeak dituen desafioei aurre egiteko. Eta bitartean, frantses Estatua, bere krisi sozial, politiko eta instituzionalean lurperatzen ari da…

Erantzunik gabe gelditzen diren eskakizun sektorialek burujabetza politiko gehiago lortzeko deiak entzunarazi dituzte, hemen aterabideak eraikitzeko asmoz: Biziren EH Burujabe ekimena, LABen “Hemen erabaki” proposamena, Euskal Konfederazioaren aldaketa instituzionalaren aldeko azken adierazpena, Lurraman etorkizun instituzionalari buruzko konferentzia korsikarrekin…

Indarrak bateratzeko baldintzak

Mugimendu sozialetaz gain, beste mota bateko eragileak ere gogoetan sartu dira. Auzapezen Biltzarra berpiztu da eta lurraldearen egituraketa instituzionalari buruzko hausnarketa hasi du. Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak “Iparralde 2040” lurralde proiektua pentsatzeko prozesua hasi du. Bat bestearen ondotik, izaera ezberdinetako eragileak gaira hurbiltzen ari dira aldaketa instituzionalaren aldeko indarren konfluentziarako baldintzak sortuz.

Egutegiak berak aukera leiho paregabea zabaltzen du gaia mahai gainean ezartzeko: 2026an herri eta elkargoko hauteskundeak izanen dira; 2027an presidentzialak iraganen dira – Euskal Elkargoak 10 urte ospatuko dituelarik; 2028an berriz departamenduko hauteskundeak antolatuko dira eskualdekoekin batera. Datozen lau urteetan, hitzordu nagusiz jositako bidean aitzinatzeko eta herritarren ahotsa entzunarazteko herri plataforma baten beharra dugu.

Bateraren birfundazioa

Hortarako Batera berpiztu da. Zenbait urteko pausaren ondotik, bere sareak berriz bildu ditu gogoeta horiek partekatzeko eta bere birfundazioaren beharra aktatzeko. Jada indar berriak metatzen hasi dira, herri-aldarrikapen berriak aldaketa instituzionalarekin lotzeko asmoz. Lehen gogoetak hasten dira, Euskal Elkargotik abiatuz, herritarren beharrei erantzungo liekeen etorkizun instituzional funtzionalagoa, emankorragoa, arinagoa, demokratikoagoa, eta eskumen zein baliabide handiagokoa sortzeko.

“Lehen gogoetak hasten dira, Euskal Elkargotik abiatuz,
herritarren beharrei erantzungo liekeen etorkizun instituzional
funtzionalagoa, emankorragoa, arinagoa, demokratikoagoa,
eta eskumen zein baliabide handiagokoa sortzeko.”

Hastapena baizik ez da. Heldu diren hilabeteetan, hainbat momentu antolatuko dira Ipar Euskal Herriko etorkizun instituzionala marrazten arituko den dinamikan bakoitzaren indarra bateratzeko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude