Batasunaren ahuleziak

BatasunarenahuleziaLurralde Kolektibitatearen aldarrikapenari ukaldi latza eman dio Prefetak, eta bete-betean jakin du nola jo proiektu horren aldeko gehiengo zabala: bere proposamenekin eta epe laburrekin, bazekien eztabaidak eta desadostasunak sortuko zirela. Eta hala gertatu da.

Harrigarriena da prefetaren epeei men egitea onartu dutenen artean abertzaleak izatea, eta gainera, orain arte intransigenteenak ziren abertzaleak. Bat-batean horiek dira pragmatismoaren bandera atera dutenak!

Hiri erkidego bakarra onartzearen alde ematen dituzten argudioen artean bat da deus gabe geldi gaitezkeela, ez badugu prefetaren proposamen hori onartzen. Badira urteak entzuten dela argudio hau erregularki: hilabete hauek erabakigarriak dira, orain
baliatu behar da aukera, bestela beste hamarkada batzuetan ez dugu besterik ukanen.

Larria da prefetak ahoa ireki orduko onartzea haren proposamen eta epe mugatu bezain maltzurrak. Bai, lurralde kolektibitatearen aldekoek gehiago insistitu zezaketen; azken hitza ez zuen prefetak. Abertzaleek, bederen, indar bat egin behar zuten horri begira, lurralde kolektibitatearen aldeko kohesioa atxikitzeko ahaleginean.

Sinestezina dena da kohesio hori hautsi duten lehenetarikoak abertzale batzuk izatea.

Iraganak erakutsi du ez dela egia hilabete hauek direla erabakigarriak eta gero ez dela beste aterik irekiko. Badira urteak horrela dabilela Frantzia. Gutxienez Raffarinen dezentralizazio erreformetatik hona, Frantziako Gobernuak erregularki ekartzen du lurralde erreforma bat mahai gainera. Aitzina ateratzen da… edo ez. Oraingoak ere zer etorkizun izanen du, Frantziako Senatuan izan diren aldaketen ondotik? Oraino urteak iraganen ditu Frantziak bere baitako aldaketen egiten.

Kezkagarriena da abertzale batzuek iradokitzea Batera-k ez zuela aski indar aldarrikapen horren inguruan, ez zuela herritarren babesik. Milaka laguneko manifestazioa ezin da horrela gutxietsi, ez eta ere urteetan zehar garatu diren hainbat mugimendu. Eta, kasu guztietan, kolore politiko guztietako arduradunen eta sektore sozioekonomiko guztietako jendearen babes hain zabala bera ere indar handiaren seinale da. Nork erran dezake aldarrikapen horrek ez zuela behar bezainbat indar? Ipar Euskal Herriko historian ez da izan beste aldarrikapenik hainbesteko atxikimenduarekin.

Bistan dena, galdera batzuei erantzun behar zaie, lurralde kolektibitatearen aldarrikapena hor egon ala ez. Herri elkargoen geroaz erabaki bat hartu behar da, legeak hala eskatzen duelako. Baina gauzak ez dira nahasi behar, batzuek egin duten bezala. Hiri erkidego bakarrari baiezko erantzuna ematea (hor ere eztabaida dago) ezin da izan onartzea lurralde kolektibotatearen ordezko tresna dela.

Egia da Lurralde Kolektibitatearen aldeko mugimenduak estrategia aldatu beharko duela, Laborantza Ganberaren aldekoak egin zuen bezala. Aldarrikapen sozial batek indarra eduki dezake memento bat arte, baina behin eta berriz ezezkoa ukan ondoan, gibelera egiten du.

Beraz, beste bide batetik hauspotu behar da. Egia da ere politika, etorkizunera begirakoa bereziki, ez dela zientzia zehatz bat: kalkuluak egiten dira, baina nehork ezin du segurtatu zuzen dabilela. Eztabaida sanoa da, berez, eta beharrezkoa da. Baina, alderdi abertzaleen arteko koalizioa, ustez, sendoa den garaian, alderdi politiko bateko ordezkariek publikoki hain garbi egiten dutenean hautu baten alde, zein da Euskal Herria Bai-ren funtzioa?

Ez ote zuten lehenik adostu behar, gai horri buruz hartu beharreko jarreraz? Alderdi batek erabakitzen badu prefetari gisa batez erantzun behar zaiola, ez ditu kontuan hartzen bere koaliziokideak eta haien iritzia; ororen buru, itsasontzitik jaitsi baldin bada, lurralde kolektibitatearen aldeko mugimendua azkarki desegin duelako.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

3 thoughts on “Batasunaren ahuleziak

  1. « Sinestezina », « larria », « harrigarriena », « kezkagarriena »… E be ! Falta da azken hitz bat zure logika bururaino eremaiteko : trahizioa !
    Eneko, ene gustuko, biziki gaiziki planteatzen duzu eztabada hori… Ez da AB-Sortu historioaren azken gorabehera bat ! Ez eta ere xuri eta beltz : alde batetik abertzale garbiak, Lurralde Elkargo sakratua defendiatzen dutenak, eta bertze aldetik, abertzale ahulak, prefetaren aintzinean berehala makurtu direnak… Hori ere da aspaldiko leloa da ! Garaian, departamendua defendiatzen ginuelarik, batzuek leporatzen zaukuten trahidoreak izaitea, ez baitginen autonomia edo independentziaren alde, eta Prefeta bat ezarri nahi baitginuen Euskal herrian… garaian ere jadanik, “makurtzen ginen” eta Errepublikaren jokoan sartzen ginen !
    Eztabada ez da horrela pausatzen, ez da hain xinple ! Lurralde Elkargoaren aldarrikapen azkarrak du gorbernua mugiarazi proposamen hori emaiteko mahain gainean ! Gure mobilizazioaren ondorio bat da Hiri Elkargo bakar baten proposamena Ipar EH osoarentzat ! Ez ahantz bi mendez Euskaldunek defendiatu dugula departamendua, erran nahi baitu Errepublikako zati instituzional klasiko bat… Lurralde Elkargoaren eskakizunak 5 urte ditu historio luze horretan.
    Kasu eman behar duzu, baliatzen dituzun hitzek kolpatzen ahal dute. Azkarregi dira. Bateraren sortze egunean nintzan, manifa guziak egin ditut, izenpetze bilketa ere bai, bozka antolatu dut ene kantonamenduan eta ene herrian, herriko etxearen aintzinean, eta ez da errexa izan (eta emaitza ederra lortu ginuen), bideak blokatu ditut, bilkura askotan parte hartu dut (nahizta ez nizan guzietan izan) eta Baterak eremaiten duen Instituzio eskaeraren alde niz beti, Lurralde Kolektibitate baten alde, instituzio baten alde, eta hori dena, zu bezala ! Eta instituzioa lortu arte Ipar EH-rentzat segituko dut borroka hori. Bainan funtsean pentsatzen dutana da Hiri Elkargo bat dela urrats handi bat Euskal Herriaren egituratzeko. Eta antolatze eta egituratze lan konkretu horretan sartu nahi nuke, bai, egia da ! Batzu ez dira ados ikusmolde horrekin, eta ulertzen ahal ditut. Bainan eztabada, estrategia mailan eman behar dugu eta ez egiten duzun bezala : abertzale zintzoak, batasun babesleak eta abertzale “kapitulatzaileak” batasun hausleen artean. Bestenaz, eztabada giroa hausten da, batzu auziperatuak baitira… eta alderdi politiko berri baten eraikitzeko mementoan, ez dugu holakorik behar !!

  2. Antton, milesker zure erantzunagatik. Ez, ez noa “traizioa” hitza aipatzeraino. Ulertzen dut taktika ezberdinak badirela, eta ez nuke pretenditu nahi nik dudala arrazoia eta besteek ez. Ene artikuluko kalifikazioek min egin badizute, barkatu; esplikatuko dut hobeki zergatik iruditzen zaizkidan egokiak. Bistan da, kalifikazio guziak bat bestearen segidan jartzen badira, gaizki uler daiteke zein zen ene asmoa, eta “traizioa” hitza etor daiteke burura. Kalifikazio bakoitza gauza konkretu bati buruz zen. Horra azalpena:

    – “Sinestezina”: kohesioa hautsi duten lehenak abertzaleak izatea. Badakit abertzale guzien artean ez dagoela iritzi bera, eta eman den itxura da, elkarren artean adostu baino lehen batzuek publikoki (Sortuk zehazki) postura bat hartu dutela. Uste dut egokia izanen zela barne eztabaida baten ondotik elkarrekin adostea. Baina Sortuk publikoki erraten duen puntutik zein den bere postura, eta horren alde egiten duen puntutik, barne eztabaida bukatzen da. Zertarako hainbeste batasun itxura, EH Bai eta abar, gero, horrelako eztabaida estrategiko inportante batean horrela portatzeko? Zer balio ematen zaio EH Bai-ri? Bai, sinestezina iruditzen zait. Uste nuen mugimendu abertzalea pixka bat kohesionatuagoa zela.

    – “larria”: beharbada ez da larria? Ene iritzia da baietz, goizegi erran zaiola “ados”. Ez dut erraten azkenean ez litzatekeela baietz erran beharko. Bainan soka gehiago tiratzen ahal zen. Kalifikazioa gogorregia da? Ados, eztabaida daiteke hitzaren inguruan.

    – “harrigarriena”: Eta bai, nik pixka bat irri egiten dut 90eko hamarkadan autonomia aldarrikatzen zutenak epelegitzat eta berdin traidoretzat jotzen zituzten horiek (orduan independentzia galdegiten zen), edo 2005ean departamendua begi txarrez ikusi eta autonomiarekin jin ziren horiek berek, orai pragmatismoaren hautua egitea. Bai, harrigarria da. Ez dut erraten zu haien artekoa zarela.

    – “kezkagarriena”: Barkatu, baina bai, badira abertzaleak Lurralde Kolektibitatearen aldeko indarra gutxietsi dutenak, Batera-ren gaitasuna gutxietsi dutenak. Eta hor ere, ez naiz zutaz edo zure iritzietakoaz ari.

    Horra ene ikusmoldea. Ulertzen dut gai honi buruz iritzi ezberdinak izatea, eta hiri elkargo bakarraren aldekoen argumentuak ere ulertzen ditut. Ez naiz ados, bereziki denboraren eta negoziazioen kudeaketarekin. Bereziki ez naiz ados batzuek zein fite gutxietsi duten lurralde kolektibitatearen aldeko indarra (ez denek, bistan da), eta ez zait ongi iruditu hastapenetik agertu den adoste falta (adostasunik ez izatea normal da, baina zerbait adostea izanen zen normalena). Ene hitzek mindu bazaituzte, barkatu; ez ziren zuretzat.

    Diozu: “eztabada, estrategia mailan eman behar dugu eta ez egiten duzun bezala : abertzale zintzoak, batasun babesleak eta abertzale “kapitulatzaileak” batasun hausleen artean”. Hori da problema, estrategiari buruzko eztabaida hasi baino lehen eta adostu baino lehen, batzuek erabaki dutela nondik joan. Eta ez ditut aipatzen “zintzoak”, “kapitulatzaileak” eta abar. Bereizte sinplista hori ez dut egiten, are gutiago horrelako hitzekin.

    Milesker eztabaida elikatzeagatik. Badugu eztabaidarako beharra.

  3. Simplifikatzen ote dut erraiten badut Sortuk hartu duen postura berria, ahuldua den AB-ri lehen leporatzen ziona dela?

Comments are closed.