Baiona 2026

EHBaik baita frantses ezkerrak ere sekulako emaitza lortu dute azken hauteskunde legegileetan, NFP Euskal Herri formula irabazlea izan daitekeela erakutsiz.

Ekain eta uztaileko hauteskunde legegileetan NFP-ren garaipenarekin, EHBaik baita frantses ezkerrak ere sekulako emaitza lortu dute Ipar Euskal Herrian, argi utziz ezkerrak ezin duela irabazteko esperantzarik izan abertzaleen funtsezko aldarrikapenak kontuan hartu gabe. Jarraian, estrategia irabazle hori 2026ko herriko etxeen hauteskundeetara eramatea aztertua da, Baiona eta Angeluko kasuekin.

2024ko azken hauteskunde legegileetan NFP-k (1) lortutako garaipen hirukoitza mugarri historikoa izan da Ipar Euskal Herriko ezkerrarentzat. Lehen aldiz, EHBaik baita frantses ezkerrak ere sekulako emaitza lortu dute Ipar Euskal Herrian, NFP Euskal Herri formula irabazlea izan daitekeela erakutsiz.

Formula hortan, NFPren programa hexagonalaz gain, hiru hautagaiek lokalki kontsentsua lortzen dituzten beste aldarrikapen batzuk defenditu dituzte. Iparraldeko helburu bereziak integratzean, hala nola euskararen sustapena, AHTren aldeko jarrera itsua baino egungo trenbide-lineak berritzearen lehenestea, eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionalaren aldeko irekidura, NFP hautagaitzek atxikimenduzko bozka ahalbidetu dute frantses ezkerretik haratago.

Orain galdera da ea estrategia irabazle hori 2026ko herriko etxeen hauteskundeetara eraman daitekeen, bereziki Baiona bezalako kostaldeko hiri batean eta zein baldintzetan.

2026ko hauteskundeetan dinamika irabazlea errepikatu

Garaipen horren fruituak tokian toki biltzeko, berriz heldu behar diogu legegileetako hauteskundeetan sortutako bultzadari, bereziki BABko hiri handietan. Balore eta aldarrikapen abertzaleen inguruan biltzen diren ezkerraren batasun zerrendak nabarmentzea gakoa izan liteke herriko etxe estrategikoak irabazteko. Batez ere Baionan, printzipioz aldeko hauteslegoa duen hiria, baina oraindik ezkerreko gehiengorik ikusi ez duena herriko kontseiluan. Ezkerraren madarikazioa hausteko, NFP Euskal Herriak garatutako oinarri programatikoa abiapuntu sendoa litzateke.

Azkenean, Peio Dufauk dioen bezala, NFPk ez du deus asmatu. Ziburu, Itsasu edo Urruñako herriko etxeak horrela lortu ziren 2020an. Militante abertzaleen indarra eta eraginkortasuna mesfidantzarik gabe irekiduraren zerbitzura zabaltzen direlarik, orduan dinamika eutsiezina eraiki daiteke.

Azken hauteskundeetako garaipenak konfirmatu ditu Enbatako orrietan behin baino gehiagotan kontatutako lorpen aitzindariak: Ipar Euskal Herrian, orain argi eta garbi dago ezkerrak ezin duela irabazteko esperantzarik izan abertzaleen babesik gabe. Matematiketan dioten bezala: “Frogatzekoa zena”. Beste gisan erranik eta ikuspuntu elektoralistatik, ezkertiar batzuek abertzaleok hauteskundeetarako egiazko gainbalio bat garela ulertua dute, mugimenduaren funtsezko aldarrikapenak integratzearen baldintzapean.

Eskuin muturraren gorakadaren itzala

Frantses Estatu mailan, RNaren progresioa premiatsuzko erronka da ezkerrarentzat, haren ezabaketa edo sekulako aukerak ekar ditzakeena. Legegileetan ikusitako mobilizazio unitarioa, hein batean, eskuin muturraren mehatxu gero eta handiagoari zor zaio. Baina toki mailan ere, 2026ko herriko hauteskundeek eskuin muturra Iparraldeko eremuetan ezartzeko arriskua ere dakar. Joan den urriaren 12an, departamenduko RN formazioak Miarritzetik iragarri zuen 2026an herriko etxeen konkistatzeko zerrendak sortu nahi zituela, eskualdean modu iraunkorrean presente egoteko anbizioa erakutsiz. Ekain eta uztaileko hauteskundeetan eskuin muturrak lortutako emaitzak hartzen direlarik ulertzen da. Baionan, adibidez, RNaren boz kopuruaren eboluzioa harrigarria da: 3.768 boz aurtengo Europarretan, 5.840 legegileetako lehen itzulian, eta 7.097 bigarren itzulian. Zenbaki horretaz jabetu behar dugu: 7.097 Baionarrek eskuin muturraren alde bozkatu dute.

Orain 10 milioi eurotik gorako finantzaketarekin, RNa gutiestea akats estrategiko larria litzateke. Ezkerrarentzat erabakigarria izanen da aurkari nagusi horretan kontzentratzea: edozein zatiketak ahulduko lituzke ezkerraren garaipen aukerak, eta eskuin muturraren erroztatzea indartu lezake.

Ezkerraren ardura: aliantza

Testuinguru horretan eta kostaldeko hirietan den panorama politikoa ikusita, NFP Euskal Herri bezalako aliantzak beharrezkoak agertzen dira, egiazko politika sozialak eta ekologistak BABen eraman nahi badira herriko etxeetatik.

“Gaur erran daiteke
NFP Euskal Herriko programarekin
bateragarriak ez diren jarrerak zirela
Henri Etchetok ezker batu bat gorpuztea
ezinezko egin zutenak.”

Baionan, azken herriko hauteskundeetan, Henri Etchetoren nortasun zatitzaileak ez zuen ezkerra biltzera utzi. Ez lehen itzulian haren taldetik etorritako ezkerreko hirugarren zerrenda batean zatituz, ezta bigarren itzulian ere abertzaleen sustengua ezinezko egiten zuten jarrerak (berriro) mantenduz. Gaur erran daiteke NFP Euskal Herriko programarekin bateragarriak ez diren jarrerak zirela (besteak beste Elkargoaren sorrera edo AHTri emandako babesa) Henri Etchetok ezker batu hori gorpuztea ezinezko egin zutenak.

Beste hiri batzuetan ere balio luke gogoeta horrek: Angelun adibidez, burugogorkeria jakobinoek kanpaina hasi aitzin ere edozein garaipen gaitzetsiko lukete. Ezkerreko militanteok, erantzukizuna dugu 2026an agertoki hori errepikatuko luketen perfilak baztertzeko. Eskuin muturra serioski presente egon litekeen panorama batean, benetako egoera katastrofikoa litzateke. Baina, alderantziz, abertzaleen printzipioak zalantzarik gabe onartzen dituen ezkerreko zerrenda batek beste maila bateko sorpresa onak ekarriko lituzke 2026an.

(1) Fronte Herritar Berria

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).