Basaizea
strong>Baigorriko kulturaldia ostiralean, maiatzaren 28an hasiko da eta ekainaren 20a arte 6 ekitaldi kultural proposatuko dizkigu. Usaian Kulturaldia apirilan egiten du Basaizea kultur elkarteak baina aurtengo osasun egoera dela eta, azken finean data berri hauetan segurtatuak izanen dira hainbat ekitaldi… zuzenean! Xehetasun guziak jarraian!
Hitzorduak, hitz laburretan:
Ostiralean, maiatzaren 28an, 19:00etan: Koldo Zuazoren “Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara” liburuaren aurkezpena
Igandean, maiatzaren 30ean, 11:00etan: Dominique Campistronen “Bekatorosak” liburuaren
Ostiralean, ekainaren 4an, 19:00etan: Axut-en “Amuak” antzerkia
Igandean, ekainaren 6an, 18:00etan: Ruper Ordorika eta Mugalaris taldearen kontzertua
Ostiralean, ekainaren 11an, 20:00etan: Josu Martinezen “Ama”, “Anti” eta “Subandila” film laburrak
Igandean, ekainaren 20an, 16:00etan: “Izan baita” Arrola dantza taldearen ikusgarria
Hitzorduak, xehetasun guziekin:
“BAIGORRI ETA ORTZAIZE IBARRETAKO EUSKARA” KOLDO ZUAZO – MAIATZAREN 28AN
Maiatzaren 28an, Baigorriko Herrikoetxean, 19:00etan, Koldo Zuazoren”Baigorri eta Ortzaize ibarretakoeuskara” liburuaren aurkezpena
Koldo Zuazo hizkuntzalariak Baxe-Nafarroako hego-mendebaldean egin lana argitaratu du berriki. Katedratiko eibartarra 2018 eta 2020 urteen artean hemen gaindi izan zen hemengo euskara aztertzen eta heldu den maiatzaren 28an etorriko zauku Baigorrira bere lana aurkeztera.
Koldo Karlos Zuazo Zelaieta (Eibar , Gipuzkoa , 1956ko urriaren 20a) hizkuntzalaria da, EHUko irakaslea (Dialektologia eta Euskararen Soziolinguistika arloetan) eta euskaltzain urgazlea. Euskalkiak ikertzen nabarmendu da; lan horren emaitza da gaur egungo euskalkien sailkapena eta mapa (1998koa lehena, geroztik hainbat aldiz berritua), Louis Lucien Bonaparterenaz (1863) geroztik eginiko lehen berrikuspen handia. Euskarabatuaren alde ere lan egin du eta, bereziki,euskalkien altxorra jasoko lukeen euskarabatuaren ereduaren alde. Hartara, euskarabatu estandarraren barruan “tokiko batuak“sortzearen aldekoa da.
“BEKATOROSAK” DOMINIQUE CAMPISTRON – MAIATZAREN 30AN
“Bekatorosak” liburuarenaurkezpena, maiatzaren30ean, Baigorrin,Bixentaenean, 11:00etan. Dom Campistron egilearekin eta Maialen Lujanbio eta Maddi Ane Txoperena bertsolariekin
Zazpi maitasun eta borroka istorioren lekukotza eta aitortza Homofobiaren aurkako aldarria. Dom Campistron, liburu grafiko honen sortzailea, Alduden bizi da (Nafarroa Beherea) eta 26 urte ditu. 2019ko udan Nafarroa Behereko hainbat herri txikitako zazpi lagun elkarrizketatu zituen, zazpi bekatorosa. Eta ondoren, paperera ekarri ditu haien borrokak, bakartasunaren mina eta bizi izan dituzten eraso homofoboak, baita beren maitasun istorioak, elkartasun eta itxaropenak ere. Egileak zazpi lekukoen hitzak berresan ditu jatorrizko testigantzen bat-batekotasunari eta originaltasunari eutsiz.
Dom Campistron Baigorrin bizi den ilustratzailea da. 1994an Euskal Herriansortua da. Ehungintza ikasketak egin ditu Parisen eta ondotik Eskoziara joan da,Glasgow-ko arte eskolan. Bere lanean aldarrikatzen ditu LGTBQIA+ nortasunaketa lantzen ditu irudikapen feministak. 2021eko Apirilean argitaratu du berelehenbiziko liburu ilustratua,”Bekatorosak“.
“AMUA” AXUT!-EN ANTZERKIA- EKAINAREN 4AN
“Amua” antzerkia, ekainaren 4an,19:00etan, Baigorrin,Plaza Xokon
Sinopsia: Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu. Oihan basatia, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu .Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?
LAN TALDEA
Zuzendaritza: Ximun Fuchs
Koreografia: Philippe Ducou
Idazkera: Arantxa Hirigoyen, Maite Larburu,Manex eta Ximun Fuchs
Aktoreak: Maite Larburu, Manex Fuchs, XimunFuchs
Musika: Maite Larburu
Eszenografia eta jantziak: Fran Dussourd
Argiztapen diseinua eta teknika: Aitz Amilibia
Soinu diseinua: Philippe Barandiaran
Bideo sorkuntza: Eñaut Castagnet
Argazkiak: Ainhoa Resano
Diseinu grafikoa: Roberto Quintana
Ekoizpena: Iasone Parada, Argi Perurena,Mikel Unamunzaga
Banaketa: Irantzu Azpeitia
Mediazioa: Arantxa Hirigoyen
RUPER ORDORIKA ETA MUGALARIS KONTZERTUA – EKAINAREN 6AN
Ruper Ordorika eta Mugalaris-en kontzertua, Baigorrin, PlazaXokon, ekainaren 6an, 18:00etan
Ruper Ordorika ahots bereziko kantaria dugu, bere ezaugarrien artean: testu bikainak eta musikaltasun oparoa. Disko ezagun haundiak osatu ditu bere kantuekin, eta beste hiru, kantu zaharrekin, “Hiru Truku” taldean. Ruper Ordorika maila gorenean dabil euskal musikan, dela berak idatzitako kantuekin, dela Bernardo Atxaga edo Joseba Sarrionandia bezalako idazleen testuekin. Oihartzun sakoneko abesti-egilea dugu. Oraingoan Ruper Ordorika bere Mugalaris-ekin arituko da: Arkaitz Miner, Lutxo Neira, Hasier Oleaga.
“AMA”, “ANTI” ETA “SUBANDILA” JOSU MARTINEZ-EN FILM LABURRAK
Ekainaren 11an, 20:00etan, BaigorrikoBiletxean, “Ama”, “Anti” eta “Subandila”filmak
Obra bakarreko hiru pieza proposatzen dizkigu, Josu Martinezek, Baigorri herrian filmaturikohiru film-labur: Ama (2018), Anti (2019) eta joan den udan filmatu zuen Subandila (2021). XX. mendeko garai ezberdinetan, Bizkarsoro izeneko fikziozko herri baten gertakariak kontatzen dizkigute, Euskal-Herriko herri ttipi batek XX. mendean ezagututako aldaketa soziolinguistikoak aipatzeko. AMAk I. Mundu Gerrako urteak kontatzen ditu,Ipar Euskal Herriko ama baten begietatik. ANTIk ,1920ko hamarkadan frantsesa nola sartu zenindarrez eskolako zigorren bidez agerian uztendigu. SUBANDILAk berriz 1940ko alemanen okupazioa eta Hegoaldeko errefuxiatu abertzaleen ezagutza ditu ardatz.
Josu Martinez Barakaldo, 1986. EuskalHerriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko komunikazio saileko ikertzaile eta irakaslea da. Zinemagintzan, zortzi dokumental luze zuzendu ditu, besteak beste, eta Ipar Euskal Herrian kokatutako Gastibeltza Filmak ekoiztetxearen sortzailea ere bada. Literatura mailan, hiru saiakera liburu publikatu ditu. Subandila filmarekin, hirugarren fikzio luzea burutzen du orain bizi den herrian ,Baigorrin. Laugarrena filmatzekoa du heldu den larrazkenean. Gurekin izanen dugu, orain arteko eta geroko filmen aipatzeko.
“IZAN BAITA” ARROLA DANTZA TALDEAREN IKUSGARRIA
Ekainaren 20an, 16:00etan, Baigorriko Ezker Paretan, “Izan baita”
Arrola dantza taldearen ikusgarri berria Nafarroako bandera urratu zutelarik…
Arrola dantza taldeak eta Garaztarrak taldearekin batera, indar, kemen eta dinamika berri bateman nahi izan dugu “Izan baita” ikusgarria sortuz. XV. eta XVI. mendeetan gaude.
Nafarroako historiaren aipamenaren zati bat aurkeztua zaizue, dantzaren bidez. Dantza, musika eta antzerkia uztartuz, gertakizun desberdinak argitaratuak izanen dira ; besta, militarismoa, errepresioa, gatazka eta aliantzaren inguruan. *
Mendez mende, Nafartarren geroa nola erabaki den taularatuko da. Ahantz ezina den historioa…
Izan bait ! Xehetasun gehiago laster.
www.basaizea.com
facebook.com/basaizea.kulturbatasuna
twitter.com/basaizea