BAGIRA
Bagiraren misioa, 2024ko martxoaren 31n, Uztaritzen antolatuko den Aberri Egunean bukatuko da. Bertan, proiektuaren emaitza aurkeztuko du: ondoko hamarkadaren Bide Orri partekatua.
Ibilbide-orri hau martxan jarri ahal izateko, eta prozesuaren amaiera arrakastatsua izan dadin, Bagirak dei egiten die pertsona guztiei, antolakunde militanteei, elkarteei, kolektiboei, lagun taldeei, familiei, enpresei… ahal duten neurrian, finantzaketa parte-hartzaile honetan laguntzeko.
Zuzenki Helloasso-ren bidez: https://www.helloasso.com/associations/bagira/collectes/bagira-prozesua-sustenga-ezazu-soutiens-bagira
Eusko transferentziaren bidez (RIE: 577 929 911)
Ahalik eta jende gehienen parte hartzea ahalbidetzeko, Bagirak antolatzen dituen ekimenak urririk dira, sartzerik galdetu gabe.
Bagira gogoeta prozesu bat den heinean, ez du ez kotizatzailerik, ez diru iturri erregularrik. Euskal Herri burujabe, solidario, jasangarri, justu, feminista eta euskaldun baten alde ari direnen ekarpenei eta prozesuak berak antolatutako autofinantzamendurako ekimenei esker existitzen da.
Ezin gaituzu diruz lagundu ? Finantzamendu parte hartzailerako kanpaina heda ezazu zure inguruan!
Data atxiki!
Hitzordua jartzen dizugu jadanik martxoaren 31n Uztaritzen, geroari so ospatuko dugunn Aberri Egun aldarrikatzaile, alaitsu eta herrikoian parte hartzeko.
Egitarauari buruzko informazio gehiago laster!
Izena eman eta gertakaria partekatu: https://fb.me/e/1G3EAoVZn