Autodeterminazioaren alde demokraten metaketa erraldoia

gizakatea1Gure Esku Dago dinamika herrikoi bat da. Haren helbura da autodeterminazioaren aldeko jende kate erraldoi baten gauzatzerat, ekainaren 8an, igandearekin, Iruñatik Durangora 123 kilometroak osatuz. Duela hainbat hilabete, herri ezberdinetan bururatzen diren ekintzek biltzen dituzte ainitz herritar ezberdin, ez dituztenak ikuspuntu berdinak partekatzen, baina denak ados direnak ondoko diagnostikoarekin : “Herrian elgarrekin bizi girenez, herriaren geroaz elgarrekin erabakitzeko eskubidea dugu!” … Parisetik edo Madrid-etik pasatzeko beharra ukan gabe.  Enbata.info harremanetan sartu da Gure Esku Dago-ren bultzatzaileekin hobeki ulertzeko arrakasta gero eta haundiagoa biltzen duen ekintza hori. Iparraldetik ere autobus bat joanen da 50 000 pertsonek osatuko duten jende katearen indartzerat.

Zer da Gure Esku Dago?

Uste dugu gure erabakitzeko eskubidea egikaritzea uzten ez digunari begira geratzeko garaiak pasa direla, inork ez digula gurea dena, gure erabakia, emango… eta beraz, guk behar dugula erabaki hori gauzatzeko nahikoa adostasun eta konfiantza sortu herritarron artean eta urrats hori eman esateko «herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarron garaia da!». Jarrera hori herriz herri Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzeko sortu genuen Gure Esku Dago. Izan ere, azken aldian nabarmendu nahiean gabiltza Gure Esku Dago ez dela eragile sozial bat, lelo bat… edo dinamika bat. Gure Esku Dago jarrera bat da, batez ere.

Nola eta noiz sortu da eta nor dira bultzatzaileak?

Egia da, hala ere, azken urteetan izan den dinamika zehatz batek garrantzia berezia izan duela Gure Esku Dago dinamikaren sorreran. Gipuzkoako Goierriko Idiazabalen Nazioen Mundua izeneko dinamika abiatu zuten bertako ideologia ezberdineko herritarrek. ‘Gazta Zati Bat’ filman jaso da istorio hori. Herri ttiki bateko herritarrak elkartu, lanean hasi, Eskoziara joan, Kataluniara, handik jaso, hemengoak eraman, konfiantzak eraiki, herritik eskualdera pasa hori, ikono ezagunen babesa lortu eta azkenean; filman erakusten den moduan, mundua gazta bat baldin bada Euskal Herriak ere bere zatitxoa nahi duela esan. Goierritar horien artean sortu zen galdera da «guk gure txikitasunean hau egin badugu, zer egitera iritsi gintezke hau txoko guztietara zabalduko balitz?»; ta noski, zabaldua zegoen, jada. Filmaren aitzakian kasu batzuetan, euren kasa besteetan, herritarrak protagonista zituen ekimen ugari abiatuak ziren herri ezberdinetan. Beraz, Gure Esku Dago guzti horiek elkartu eta zazpi euskal herrialdeetara determinazio herritar hori bera hedatu nahi duen dinamika da, jarrera hori hartzea nahi dugu herritar denek, guk geuk egin dezagun gure bidea.

Zein izan dira orain arte eramanak izan diren lan molde ezberdinak?

2013ko ekainaren 8ko Irungo aurkezpenaren ostean deialdia egin genuen herri guztietara dinamika aurkezten hasteko. Lehen asteetan herriz herri ibili ginen ia ia apostulu moduan bideoklipa hartu, 2014eko ekainaren 8rako giza katearen proposamena bota eta ilusio hori zabaldu asmoz. Izugarria izan dena da ilusio hori bertan zegoela, eta bapatean batean eta bestean herri batzorde andana sortu dela. Lehen ia elkarri begiratzen ez zion jendea elkarlanean hasi dela (adibide bat, jakingo duzue agian Gipuzkoan zaborren kudeaketaren kontuarekin ze ika-mika dagoen… ba hor elkarri mokoka dabiltzanak eskutik helduta ari dira erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikan).

Aurkezpen horien bueltan sortu den dena laburbiltzea ezinezkoa da, egia esan. Gure webgunean saiatu gara biltzen egin den dena baina ezin da, izugarria da herriz herri egiten ari den konfiantza lan hori, bideoklipak grabatu ditugu, giza gazteluak egin, mendi martxak, egun osoko festak, giza kateak… gauza asko eta ederrak.

GEDOiartzun
Argazki historikoa : Oiartzunen, 1975etik gaurdaino udalean egon diren 50 hautetsik erabakitze eskubideari zein Gure Esku Dago ekimenari beren sostengua adierazi diote. Urte luze hauetan zehar Udalean izan diren alderdi zein koalizio guztien ordezkariak egon ziren bertan: Ezker Abertzalea, EAJ, Hamaikabat, EA, Aralar, Ezker Anitza, PSOE eta EH Bildu.

Oiartzunen, 1975etik gaurdaino udalean egon diren 50 hautetsik erabakitze eskubideari zein Gure Esku Dago ekimenari beren sostengua adierazi diote. Urte luze hauetan zehar Udalean izan diren alderdi zein koalizio guztien ordezkariak egon ziren bertan: Ezker Abertzalea, EAJ, Hamaikabat, EA, Aralar, Ezker Anitza, PSOE eta EH Bildu. Zer egiteko moldek ditu ekarri Oiartzunen bezalako egun eta babes historikoak ? 

Oiartzungo adibideak erakusten du oso ongi erabakitzeko eskubidearen inguruan herritar denak elkartu ahal garela. Hor dago koxka, elkarri aitortzea munduaren ikuskera bat, baina elkarri aitortzea elkarrekin bizi garenez elkarrekin behar dugula erabaki gure etorkizuna. Ariketa demokratiko hutsa da, denok bat egin ahal duguna eta inork ukatu ezin duena. Eta gainera, herri honetan izan diren eztabaida historiko nagusiei irtenbidea emateko errezeta dakarrena berarekin.

Beraz, zein da moldea hori lortzeko? Herritarrok. Erabakitzeko eskubidea gai garrantzitsuegia da politikoen eskutan bakarrik uzteko. Guk egin behar dugu gure, herritarrok, askoz ere errazagoa delako herritarrok bat egitea eta hori delako benetan garrantzia duena, nahikoa adostasun herritar lortzen badugu ez dago tren hori etengo duenik. (…) Jarrapeina datorren astean hemen : www.enbata.info/articles/un-bus-pour-la-chaine-humaine-en-faveur-de-lautodetermiation

 

Iparraldeko autobusari buruzko xehetasunak hemen:

www.enbata.info/articles/un-bus-pour-la-chaine-humaine-gure-esku-dago

Kasu, autobusa erreserbatu aintzin, zure izena eman behar duzu zuzenean  http://gureeskudago.net/eu web gunean (5€-tan)

GED-ren-afitxa-640

Autobusa-GED

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).