Atalante ohia: Etxea elkartearen jarrera

Atalante zinema zaharraren eraikinari lotu aktualitatearen ondorioz, Etxea elkarteak gertakari batzuk laburbildu nahi ditu eta bere jarrera adierazi.

Etxeak eraman proiektua (*) ez da sekula baztertua izan 2019 urteaz geroz, horretaz arduratzen zen batzordeak atxiki baitzuen. Garai hartan, batzordeak bigarren proiektu bat ere aztertu zuen bestalde, Catach elkarteak eramaten zuena, baina hura baztertu zuen. Orduan, Herriko Etxeak nahi izan zuen “orain arte hasi lana segitu ahal izatea, Hiriko zerbitzuekin elkarlanean”.

Azken urteetakoaren laburpena

COVID aroak arrasta ukaldi handia eman zion proiektu honen inguruan sortzen ari zen dinamikari, baina gauzatzeko hartu duen berant handia, batez ere, haren birgaitzeko eta normetan ezartzeko behar diren obren kostu estimatuari lotua zaio. Estimazio hori egin ahal izan da Herriko Etxeak lehen estaia erosi ondotik, ordura arte jabe pribatu batena baitzen, eta kostu estimatua ordura arte uste zen baino askoz handiagoa gertatu da.

Orduan, birgaitze-operazio horren finantzatzeari buruzko gogoetak egin ziren.

2023-2024an, COL egiturak ondoko eraikina lehentasunez erosi zuelarik, operazio espekulatibo bat ekidin zen, baita Centre Franco-Espagnol elkartearen kanporatzea ere, eta etxebizitza sozialen sortzea ahalbidetu, lurrik artifizializatu gabe, eta, aldi berean, etxe beherea birgaitu ahal izan zen, elkarte-aktibitatea errezibitzen segitzeko gisan.

Orduan pentsatu zen eskema orokor bera, etxebizitza-multzo berean, Atalante zaharraren eraikinarentzat irtenbide bat izan zitekeela, agian. Orduan, Herriko Etxearen, COLen eta Etxea elkartearen artean solasaldiak eta bilkurak burutu ziren. Horrela, Atalante aitzineko eraikina maila batzuez handitzea pentsatu da, BRS alokairuko etxebizitza sozialen sortzeko, eta operazio orokor horrek aukera eman dezan beheko solairuko elementuen birgaitze orokorra eta haren isolamendu akustikoa egiteko. Horren printzipioa 2024ko urriaren 14an Baionako Herriko Etxean egin zen hiruko bilkura batean onartua izan zen. Ondorioz, COLi mandatua eman zaio bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren ikerketaren gidatzeko. Hori egin du 2025. urtean zehar, eta laster errezibitu behar ditugu ikerketa horren emaitzak, bai eta gertakizun posibleak ere.

Etxea elkartearen oraingo jarrera

Etxeak egoera segitu eta gogoeta ezberdinak sustatu ditu, erregularki, proiektua kolektiboki definitua izan den bezala eta 2019an Herriko Etxean aurkeztu den bezala gauzatzeko aterabideak aurkitzeko.

Etxeak ez du inolako iritzi negatiborik Atalante zaharraren geletan berriki egin den okupazioari buruz. Alderantziz, okupatzaileek egiten duten lana eta antolatzen dituzten animazioak kalitate handikoak iruditzen zaizkigu, eta hein handi batean bat datoz egoitza gure esku izan bagenu garatuko genituen praktika eta animazioekin.

Aldiz, gure aldetik, Etxea elkarteak egoitza horren kudeatzeak, bistan da, haren zaharberritzea eta normetan ezartzea dakar, publikoa errezibitzen duten establezimenduak arautzen dituzten segurtasun arauak errespetatzea ahalbidetzeko.
Bestalde, gure estatutuek eta proiektuak gobernantza irekia finkatzen dute, Etxea elkartean parte hartu nahi duten auzoko, hiriko eta lurraldeko biztanle eta eragileei irekirik. Gobernantza hori ezin zaio lotua izan ezein erakunde politikori eta, are gutxiago, ezin da erakunde politiko batek gidaturik izan, edozein izanik ere erakunde hori.

Zernahi gisaz, 2019az geroztik iragan diren urte kopurua ikusirik, Herriko Etxeak proiektu-deialdi berri bat egitearen alde da Etxea, COLek bere ikerketaren ondorioak eman eta gero, deneri ireki proiektu-deialdia, berriz ere.

Gure aldetik, berriz ere, proiektu mota bera aurkeztuko genuke –eguneratua, bistan dena–, Kafe Antzoki proiektua, herrikoia, sostengagarria eta solidarioa, hirugarren leku bat, auzoko, Baionako eta Euskal Herriko biztanleei eta dinamika herrikoi, kultural eta artistikoei irekia. Atalante zaharraren arima eta estiloa atxikitzea defendatzen segituko genuke. Gure proiektuak barne hartuko du etxebizitza sozialak sortzen segitzeko aukera, beti ere lurrik artifizializatu gabe.

Etxea elkartea, 2025eko irailaren 16an, Baionan

(*) jadanik enblematikoa den leku hori auzoko, Baionako eta Euskal Herriko biztanleei, kultura eta arte mugimenduko elkarte eta aktoreei irekitzea, Herrriko Etxeari aurkeztu txostenak azaltzen zuen bezala.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude