Arma-lurra

PrintFriendly and PDF

GerlaHotzaGerla Hotza noizpait gelditu al zen? Usteak erdi ustel! Bai, bai, justu “erdi” ustel. Orain Errusia Frantziarekin adixkide da! Putin! (frantses eskla-mazioa). Baita Amerikako Estatu Batuekin ere mintzo da Putin! (errusiar eskla-bista). Gerla Hotza, nahi den lekuan epeltzen eta behar den lekuan ormatzen.  Agintariek maska berriak janzten dituzte: ongi etorri Obamazke! Oe Oe… Barka… Ta hori guzia maskatasunaren izenean.

Alta, bada arazo bat. Estatu Islamikoak erabiltzen dituen armak errusiarrak, estatubatuarrak eta europearrak dira, hauek, etsai gobernamentaler ebatsiak. Bestalde, Frantzia arma ekonomiaren bigarren lekuan dugu : Golfeko Kooperazio Kontseiluarekin 16 miliar euroko salmenta burutu zuen apirilean. Bainan, nor dago Golfeko Kooperazo Kontseiluan? Estatu Islamikoak ebasten dituen estatuak! Hara hara! Maita zak belea, aterako daik begia! Hala ere, bere merkatu-sarearen egiten ari da frantses army-arma! Hori al da bestalde pairatzen ari den armen mina, edo hobeki erran, armina : iz. urduri edo gaixo denaz esaten da (Elhuyar Hiztegia). Armamentismoa arraro… ekonomian armasei miliar euro…Liberté, Egalité, Fraternité ar-Marianne deno…armistizioa urrun ono!

Beraz, aliantza martxan da! Sekuritate batuaren aldeko urratsak gero eta azkarragoak ditugu orain. Propaganda ez da aipatu behar ere! Azken James Bond-a ikusterat abian bazizte, inkesta elgarrekin eremaiten ikusiko dituzue 007, Maigret, Derrick eta Columbo.

Columbo eta Maigret ikamikan jakiteko ze erre behar den : zigarroa ala pipa?. Columbo James Bond-etaz jelos, trumilka emazte “xopatzen” dituelako eta bere emaztea ez delako agertzen.  Maigret-ek Derrick-en Mercedes-a ez erabili nahi, berak Renault edo Peugeot baizik ez dituelako gidatzen, hots, frantses erosten baitu.

Ze aliantza! Ez gira heldiak!… Ezta helduak! Gerla Hotza, nahi den lekuan epeltzen eta behar den lekuan armatzen! Denak haien erligioaren xededun, bainan armetan fededun.

Armen!

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak