Alternatibak, Baionatik Bilbora… Garazin gaindi

DSC05415

Joan den asteburuan, 3 500 pertsona Alternatiba-Garazin.  Lekukoa pasatua izan da Urriaren 24an iraganen den Alternatiba Bilbori

Bizi! Barnekaldek(1) antolatu duen Alternatiba Garazi-k 3500 inguru pertsona bildu ditu asteburuan Donibane Garaziko Herrian.

Larunbata goizetik beretik, numbrean jin den publikoak, – 400 pertsona ezberdin egun osoan zehar – parte hartu du hitzaldi ezberdinetan. Hitzaldietan, edo herriko etxeko mailan diren alternatibak aurkezten ziren, trantsizio energetikoaren arloan, edo larrialdi klimatikoa eta ondorioz plantan eman behar diren sistemaren aldaketa.

DSC046893 000 pertsonatik goitik parte hartu dute igandean, urriaren 11n, Alternatiba Garazi-ren karietarat proposatuak ziren aktibitate ezberdinetan. Azpimarratzekoa da aldaketa klimatikoaren kausei alternatibak eskaintzen dituen herrixkak, 200 laguntzaile mobilizatu dituela, eta Herriko Etxe aintzinetik Merkatu estalia arte den eremua erabili duela.

DSC05135Herrikoia den eta besta giroko Herrixka

90 erakus mahainek 11 eremu tematikotan banatuak (2), 500 bazkarik, taloek,(ez ziren gelditzen aski eguna bukatzeko), hitzaldi ezberdinetan parte hartu duten 800 pertsonek, kontzertuek, dantzek, txirrindula tailerrak, eko-apartamendu arduratsuak “Nork nahi ditu graduak irabazi ?” jokoak eta etengabeko jende andanak joan etorriak egiten zituztenak belaunaldi guziak gurutzatuz, Alternatiba Garazi eraldatu dute herrixka lagun giroko batean, pedagogikoan, eta mobilizazio denbora eta besta herrikoi batean.

DSC05427Urriaren 24an iraganen den Alternatiba Bilborako deia

Alternatiba Garaziko azken hitzaldia parada izan da jadanik martxan diren klimari buruzko mobilizazioen indartzeko: Bizi!ren tokiko ekintza, energia fosiletarik inbertsioen kentzeko nazioarte kanpaina 350.org-ek eramaiten duena, ANV-COP21a, klimaren aldeko bortxa gabeko ekintza determinatuak eta Coalition Climat 21k proposatzen dituen hitzordu ezberdinak, azaroaren 28an eta abenduaren 12an (martxak, herritar gailurrak, Alternatiben Herrixka Mundialak, eta abenduaren 12ko 12:12ko ekintza masiboak). Autobusak antlatuak dira abenduaren 12ko hitzordu hortara joaiteko eta Alternatiba-ren Auzo Nagusiak Parisen errezebituko ditu COP21 osoan mobilizatu nahi duten militanteak.

Parada ere izan Urriaren 24an iraganen den Alternatiba Bilbori lekukoa pasatzeko. Alternatiben Herri hori Karta Soziala Plataformak antolatzen du, bertan Hego Euskal Herriko sindikatuak, mugimendu sozialak eta ekologistak biltzen dira.

(1) Bizi Barnekalde Bizi!ren Baxe Nafarroko tokiko taldea da.

(2) Energia, eko-eraikuntza, garraioa, turismoa, amatasuna, haurren eta hezkuntza gunea, elkartasuna eta partekatzea, kontsumo arduratsua eta hondakinak, ondasun orokorrak eta kultura, finantza solidarioa, laborantza eta elikagaiak.

DSC05307

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).