Abdelkader eta gu

ABdelKader

2020ko pastorala Arrast / Ürrüstoi herrian emanen dute Zuberoa Pettarreko lau udalerritako biztanleek : hots Ainharbeko, Ezpeize-Ündüreineko, Sarrikotapeko eta Ürrüstoi-Larrabileko herritarrek. Haatik Abdelkaderrek zer du gurekin ikustekorik ? Hori da pastoralkariari berehala datorkion galdea.

Lehenik eta orokorki, ez da harreman beharrik pastoraleko heroiaren eta Zuberoaren artean, ez eta Euskal Herriko beste lurralde batekin. 1750ean Eskiulak eman zuen Sainte Elisabeth de Portugal trajeriatik 1951ean Garindainen agertu zen Robert le diable delakora, Xiberoa eta beste sei euskal “probintziak” pastoraletik bazter utzirik egon dira. Euskaldun handiak pastoral berrian sartzen hasi zaizkigu 1953an Barkoxen, Pierra Bordaçarre / Etxahun Irurikoaren lumatik, Etxahun Koblakari antzerkiarekin. Idazle horrek orotara zortzi euskaldun ohoratu dizkigu, horietan lau zuberotar, baita arrotz bat ere, Ximena Castilla / Gaztelakoa.

Bigarrenik, euskaldunen historia Euskal Herrikoa baino anitzez zabalagoa da, parte handi bat gure aberri edo amerritik urrun egin da, euskaldunak ibili diren leku ezberdinetan. Bereziki munduko itsaso guztietan alimaleko historia idatzi dute, euskal eskribu gutirekin maluruski, gure mariñel eta itsasturiek; halaber lurralde urrunetan hemendik joaniko hainbeste esploratzaile, misiolari, soldadu, artzain, emigrantek: zonbat argentinar eta Ipar amerikar hemenko hume edo arrahume, Saint Pierre eta Mikelon uharteetako frantziarrak ahantzi gabe: nolaz bazter utz genitiro? Ezin da.

Euskaldunen historia
Euskal Herrikoa baino zabalagoa da,
parte handi bat egin da
urruneko itsaso eta lurretan

Arrazoi xeheago bat, baina bere balioa baduena: Abdelkader, hamabost urtez Aljeriaren libertatea zaindurik, azkenean bere gudariez gabeturik, 1948an askazi eta lagun andana batekin sei hilabetez presoner egon zen Paueko erret jauregian. Paue, denbora batez Nafarroako azken erregeen hiriburua, berantean Bearnoko jaun subirano bat ezkontzaz tronu horretara igan ondoren, hain hurbil dugu gisa oroz; bere hiritarren artean hainbeste euskaldun badu ere, bereziki Xiberotik joanik.

Hirugarrenik, Abdelkaderrek gure historiarekin ikustekorik badu orokorkiago: frantziar konkistaren aurka egin zuen gerla, partida luze bateko lehen denbora erdia izan zen. Bigarren denbora erdian parte hartu dugu ene adineko gizon orduan gazte anitzek, eta han hogeita zazpi hilabeteko egonaldi militar bat egin dut nik ere. Aljeriak beregain jartzea lazgarri kario pagatu zuen. Frantziak bere aldetik hogeita hamar bat mila gizon gazte galdu, Euskal Herriak ehuneta hiru, horietan hogeita bi xiberotar. Gerla zikin eta azkenean behar gabeko horrek beste gizon asko markaturik utzi du bizi osoko. Nolaz erran daiteke historia hori ez dela gurea? Gure gazte denborako urterik hoberenak galdurik egon dira, batzuentzat leize beltz batean, xantza gehiago ukan dugunontzat zilo gris batean. Goitik ateratzeko tenorea hor dugu, urte galdu horiek azkenean zerbait onik ekar ahal dezaten.

Musulman eta kristauek elkar gudukatu behar ote dugu kurutzada denboran bezala, ala aitzitik elkar hobeki ezagutu, elkarrekin mundu hobe baten eraikitzeko? Hala nola klimaren berotzeari elkarrekin buru emateko, lurralde beroak baititu lehenik tinkatuko? Ikusten dugu oraidanik, etorkinak burrustan Mediterreaneo itsasoaren iragatera lehiatzen direlarik planta txarrenetan. Ez gara hortik aterako gaizkiaren erroari lotu gabe, eta lehenik elkar kondenatzetik elkarrekin gogoetatzera heldu gabe. Baina zalu ari behar dugu, zeren Chirac presidenteak zioen bezala, etxea sutan dugu, eta besteetara so egiteari uko egin dezagun. Hori ere denen historia dugu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).