Larunbatean, otsailaren 6an, Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko 216 kide elkarretaratu dira Biltzar Nagusian, zuzenean edo telematikoki, Garapen Kontseiluko bizian ziklo berri bati hasiera emaiteko. %50ean arraberritua, Garapen Kontseiluak 2021-2023 tartearentzat, 157 erakunde ordezkatuak ukanen ditu (antolakunde sozioprofesionalak, elkarteak…) eta 114 herritar, hots 430 pertsona! Garapen Kontseiluko Biltzar Nagusiak Buruzagitza Batzordeko ordezkaritza parekidea bozkatu du. Azken hau datorren martxoaren 4an bilduko da datozen 3 urteentzat lehendakariaren bozkatzeko.
Zuzendaritza batzordeak biltzen ditu 90 aktore eta Garapen Kontseiluko kide guzien ekarpen eta abisuen onartzearen ardura badu. Euskal Hirigune Elkargoarekin elkarlana daraman instantzia ofiziala da.
Garapen Kontseiluko kide berriek eztabaidatu dute 2021-2023 norabide handien inguruan, lurraldearen garapen eta antolaketaren erronka handiei buruz (hots, ekonomia, orientazioa, etxebizitza, mugikortasuna, SCOT edo Lurraldeko Kohesio Eskema, berdintasuna, trantsizio ekologiko eta energetikoa, etab.-ei buruz). Altxatzekoak diren desafio handi batzu lan programa berezi baten bidez (lantalde, osoko bilkura eta eztabaida publikoak lagun) udaberrtik goiti jorratuak izanen dira.
Urrunago joaiteko, kide berriak gomitatuak dira parte hartzerat “formakuntza lasterretan” martxoan zehar (talde ttipitan topaketak, formakuntza telematikoak…)
Zein dira Garapen Kontseiluaren misioak? Nola ibiltzen da? Nola parte hartu laguntzaile gisa? Zein dira martxan diren lan sailak, etortzekoak direnak? Nola antolatu lan kolektiboa, gai ezberdinen arteko eta transbertsalitatearenarteko giltzadura? 2021-2023 proiektuaren lerro handiak?… Klika hemen!