30 herri, Iparraldeko jendartearen %74a ordezkatuko dutenak, Trantsizio Energetikoaren Itunarekin engaiatuak

Bizi! mugimenduak argitaratu du Herriko Etxeetako hauteskundeen 2. itzuliaren karietarat Iparraldean Trantsizio Energetikoaren mapa. Hots, lurraldeko jendartearen %74 ordezkatzen duten 30 herritan Herriko Etxea kudeatuko duten gehiengoak Bizi! mugimenduak proposatutako Trantsizio Energetikoaren Ituna izenpetu dute. Datozen 6 urteetan trantsizio ekologiko eta energetikoaren alde plantan eman beharko diren aldaketen segitzeko mapa lagungarria dugu hor.

Iparraldeko biztanlegoaren %74a bizi den 30 herri kudeatuak izanen dira ondoko  6 urteetan Bizi! elkarteak proposatutako Trantsizio Energetikoa Ituna izenpetu duten gehiengoaz.

Itun horrek neurri zehatzak baditu urbanizazioaren hedatzearen kontra, garraio molde alternatiboen plantan emaiteko eta antolatzeko, kontsumo energetikoari buruz, hurbileko zirkuito laburrei buruz, bio-hondakinei buruz, etab.

Hara datozen  6 urteetan Trantsizio Energetikoaren jarraipena egiteko hurbiletik segitu beharko diren herriko etxeen zerrenda :

Ahurti : Robert Lataillade zerrenda ;  Angelu : Claude Olive zerrenda ; Arrosa : Beñat Arrabit zerrenda, Azkarate : Jean-Michel Galant zerrenda ; Baiona : Jean-René Etchégaray zerrenda ; Biarritze : Michel Veunac zerrenda ;   Bidarte : Emmanuel Alzuri zerrenda, Bokale : Francis Gonzalez zerrenda ; Donibane Lohitzune : Peyuco Duhart zerrenda; Getaria : Albert Larrousset zerrenda; Hazparne : Beñat Inchauspé zerrenda ; Hendaia : Kotte Ecenarro zerrenda ; Hiriburu: Alain Iriart zerrenda; Itsasu : Roger Gamoy zerrenda; Izpura: Claude Barets zerrenda; Izura : Daniel Olçomendy zerrenda; Jatsu : Alain Castaing zerrenda ; Kanbo : Vincent Bru zerrenda, Lehuntze : Pierre Guillemotonia zerrenda;Lekorne : Lucien Betbeder zerrenda ; Makea : Alain Dubois zerrenda;  Maule : Michel Etchebest zerrenda ; Milafranga : Robert Dufourcq zerrenda; Mugerre : Roland Hirigoyen zerrenda; Muskildi : Léonie Agergaray zerrenda ; Sohüta : Christelle Mange zerrenda; Urketa : Barthélémy Bidegaray zerrenda;Urruña : Odile de Coral zerrenda ; Uztaritze : Bruno Carrere zerrenda ; Ziburu : Guy Poulou zerrenda.

Herri bakotxean hartuak izan diren engaiamenduen zerrenda hemen klikatuz ere eskuragarri duzue: www.bizimugi.eu/fr/30-communes-concernant-74-de-la-population-totale-du-pays-basque-nord-engagees-sur-le-pacte-de-transition

Azken finean hautatuak izanen diren herriko etxeko talde bakoitzaren Engaiamenduen Jarraipen Batzorde bat sortua izanen da datozen asteetan.Batzorde horrek plantan emanak izan behar diren engaiamenduen jarraipena eginen du, herriz herri, bai eta herri edo hiri elkargo guneen mailan. Batzordearen lan helburuetarik bat izanen delarik urtero txosten baten ateratzea neurri ezberdinen aintzinamenduari buruz pundua egiteko. Batzordean parte hartu nahi duten pertsonek gaurdanik beren burua ezagutarazten ahal dute helbide honetan: [email protected] .

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).