LURRAMA
Lurramako ekipak, “Laborantza herrikoiaz bizi eta elikatu” lemapean antolatu 19.edizioa ederki iragan dela baieztatu du. 3 egunez 25 000 bisitaritik goiti pasatu dira 1000 laguntzaileren presentzia eta lan sutsuari esker, laborantza herrikoiaren eskubritzera eta sustengatzera.
25 000 bisitari baino gehiago agertu direlarik ostiraletik igandera, Lurramaren 19. edizio honek zinezko arrakasta kausitu du, eta laborantza iraunkorraren defendatzaile guzientzat hitzordu garrantzitsua dela argi utzi.
1000 laguntzaileen presentzia eta lan sutsuari esker 3 egun eta 3 gau antolatu dituak izan dira. Hauek bihotzetik eskertzen dituztelarik Lurramako antolatzaileek.
Ostiralean 1500 haurrek tailer pedagogikoetan eta bisita librean parte hartu dute. 14 elkarte hor ziren animazioak segurtatzeko. 7 laborantza lizeoren bisita izan delarik ere, Garaziko ostaler lizeoarekin aspalditik Lurramak duen partaidetzak segitu du eta aurten lehen aldikotz Chambre des Métiers 64 (CMA64)-rekin afari oso bat proposatua izan da.
LABORANTZA HERRIKOIAZ BIZI ETA ELIKATU gaiak publikoaren interesa piztu du, orotarat 850 bat jende mintzaldi eta mahain inguruak entzutera izan baitira.
Gogoan atxikiko dugu Karine Jacquemarten hitzak, hemen atxeman duen antolaketa kolektibo eta militante modeloak esperantza handia sortarazten du eramaiten duten borrokan segitzeko. Agro industriaren inpunitatearen aurrean eta multinazionalen kontra egiten dituzten auziendako Lurrama bezalako ekitaldiak indarra ematen die.
Osteguneko konferentziaren kari, Jean René Etchegarayk EHLGek aspalditik eskatzen duen Laborantza Erakunde Publikoari erantzuna emateko elkarte bat sortuko dutela jakinarazi du. EHLG erne egonen da segipenarentzat.
Asteburu guzian, giro ona, bazkari eta afari beteak, edizio baikorra izan dela aurtengoa baieztatu dute.
Bestalde gasna eta ogi lehiaketak iragan dira, hona hemen emaitzak :
GASNA LEHIAKETA :
Bortukoan :
Lehen saria : CARRIORBE/BISCAY Véronique & Benat GAEC PARADIS, Barkoxe
Bigarren saria : HOQUI Bettan, GAEC JAUREGIZAHAR, Zalgize
Hirugarren saria : TEILLERIE Johane eta Pantxika ,GAEC ETXEHERRI, Duzunaritze
Etxekoan :
Lehen saria : Daniele Begue, Ferme Urritzelaia – Urepele
Bigarren saria : OYHENARD Pierre, Ferme Etcheverria, Roquiague
Hirugarren saria : Bercaits Hervé, GAEC Ganixteia, Ferme Itzaldia, Lohitzun
Esnetegian :
Lehen saria : Aramits esnetegia
Bigarren saria : Eiheralarreko esnetegia
Hirugarren saria : Onetik, Makea
HERRIKO OGIA : boulangerie Minhondo, Irisarri.
EZTI LEHIAKETA :
Amaturrak eta profesionalak lehiatu dira Euskal Herriko gaztainondoko ezti hoberena izendatzeko.
Profesional sailean, irabazleak dira :
Lehen saria : GAEC Ametzalde
Bigarren saria : HAMELIN Johann
Hirugarren saria : Erletik
Amaturren sailean :
Lehen saria: ARIZAGA Gorka
Bigarren saria : Brunel Didier
Hirugarren saria: Vaisse Patrick