
Badu hilabete bat baino gehiago Batera herritar plataformak herriko bozetako eta Elkargorako hautagaiak interpelatzen dituela, 2026-2032ko agintaldia erabakigarria izan dadin ipar Euskal Herriko bilakaera instituzionalerako. Perspektiba horretan, Baterak deklaratu diren hautagaiak galdetegi labur bat erantzutera gomitatzen ditu, lurraldeko erronka instituzionalei buruz horien iritzia biltzeko. Mementoko 162 hautagaik erantzun dute.
Otsailean zehar, plataformak bere ekimena aurkezteko lau bilkura publiko antolatu ditu ere, Angelun, Urruñan, Lartzabalen eta Maulen. Horien bidez hautagai eta herritarrekin zuzenean solastatzeko parada izan du, ipar Euskal Herriko bilakaera instituzionalari buruz eta bilakaera horretan tokiko hautetsiek izan dezaketen rolari buruz.
Baterak oroitarazten du herritarren %62 bilakaera instituzional horren alde posizionatu direla eta ondoko asteetan herriko bozetako hautagaiak gehiengo herritar horren ordezkariak bilakatuko direla. Zentzu horretan, bilakaera instituzionalari buruz duten iritzia jakin nahi du plataformak.
Erantzuteko epea: martxoaren 13a (barne)
Batera satisfos da bildu erantzun kopuruaz eta hauteskunde kanpainan ekimenari egin zaion harreraz. Oraino erantzun ez duten hautagaiak erantzutera gomitatzen ditu martxoaren 13ra arte, hots kanpaina ofizialki bukatzen den egunera arte.
Plataformak zehazten du hautagaien erantzunak nahi dituela, indibidualak, eta ez kolektiboak edota zerrendaburuek bakarrik luza lezaketenak.
Herritar plataformak herritarrak ere dinamika demokratiko honetan parte hartzera gomitatzen ditu, Baterarekin bat eginez, www.plateformebatera.org webgunearen bidez, gaia aipatuz eta hauen herrietako hautagaiak gaiaren inguruan posizionatzera gomitatuz.

by