2025ean, euskararen gosea beti hor

Euskal Konfederazioaren agerraldia uztailaren 7an, Departamenduaern Baionako egoitzaren aitzinean.

Euskal Konfederazioa

2025eko agorrilaren 25ean, IFOP frantses zundaketa egiturak Régions et Peuples Solidaires alderdiak manatutako inkestaren emaitzak plazaratu ditu, eta harridurarik gabe euskararen alde urratsak aitzina emateko nahikeria biziki gora da, bai Frantzian, bai Ipar Euskal Herrian.

Emaitza batzuen azpimarratzeko, Ipar Euskal Herriko biztanleen:

  • %93a “Ikasle bakoitzari aukera emateari, dagokien eskualde eta lurraldeetako eskoletan lurralde hizkuntza bat ikasteren.” alde da (%81 Frantzia mailan)
  •  %91a “Lurralde hizkuntzen ezagupen ofizialaren”alde da (%77 Frantzia mailan)
  • %82a “frantsesaren ondoan, dagokien lurraldeetan, Lurralde hizkuntzen koofizialtasunaren,” alde da (%64 Frantzia mailan)
  • %66a “Euskararen derrigorrezko irakaskuntzaren” alde da, frantsesarekin batera kurtso ordu normaletan, burasoek kontrakoa eskatzen dutenean salbu  (2000 urtean baino %4 gehiago) (%55 Frantzia mailan)

Emaitza horiek baieztatzen dute bai Ipar Euskal Herrian gizarteak euskara gehiago nahi duela, eta Frantzia mailan ez dela gizartearengandik kontrakotasunik gai horietan. Euskara bezalako hizkuntzak eskuratzeko bideak masifikatu eta demokratizatu behar dira.

2025an inoiz baino gehiago, euskararen aldeko hizkuntza politikaren garapenean oztopoak ezartzen dituztenak, euskararen irakaskuntzaren eskaintza eskolen %70era mugatzen dutenak, euskarazko aisialdi edo haurtzaindegiak laguntzen ez dituztenak… Gutxiengo batentzat ari dira.

Testuinguru horretan, Euskal Konfederazioak dei egiten die:

1. Euskararen Erakunde Publikoko kideei (Estatua, Eskualde, Departamendua, Elkargoa) instituzioaren baitan den krisi politiko eta ekonomikoa konpontzea, erronken araberako aurrekontua eta helburuak finkatuz,
2. Datozen herrietako hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaiei hizkuntza politika publiko ausarta defenditzea.

Lurralde kolektibitatez

Ipar Euskal Herria bilduko luken Estatus bereziko lurralde kolektibitate bat sortzeari buruz ere sustengua azkarra da: Ipar Euskal Herriko biztanleen %62a alde agertzen da, kasik 3 biztanleetarik 2, eta Frantzia mailan ere inkestaren erantzuleen %50a alde agertzen da. Ohartzekoa da ere Ipar Euskal Herriko biztanleen %25a lurralde kolektibitate berezi bat sortzearen “Osoki alde” agertzen bazen 2000 urtean, 2025 urtean proportzio hori %34era igo dela.

Bada garaia, arlo horretan ere aitzin urratsak egiteko.

Inkesta osoa :  https://www.ifop.com/publication/decentralisation-identite-territoriale-revendications-le- regionalisme-francais-a-lepreuve-du-temps/ 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “2025ean, euskararen gosea beti hor

  1. Beti hor, edo oraino hor? Nere ustez, 2025 urtea bereziki azpimarratzen duzuela eta, “oraino hor” erran nahi zenuten. “Beti” errateak ez du denbora erreferentziarik behar, hain zuzen “beti” baita atzo, gaur eta bihar, etenik gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude