100en deialdia: Vivre et se loger au pays ! Espekulazioari ez!

Appel100

 Azken urte hauetan Ipar Euskal Herrian etxebizitza  duina  atxematea eta bizi izatea desafio handia bilakatu da  gero  eta  jende  gehiagorentzat,  are  handiagoa  zailtasun   bereziak dituztenentzat.

Arrazoiak aspaldidanik ezagutuak dira: lurraldearen “erakargarritasuna”, goi mailako turismoa  eta  masa  turismoa,  lurraren  inflazioa,  lur  kudeaketa  kolektiboaren  eskasa,  alokairuen  emendatze   izigarria,  espekulazioa, bigarren bizitegien eta Airbnb gisako bizitegi mueblatu iraunkorren biderkatzea,  etengabeko urbanizazioa, etxe hutsak zaharberritzeko politika urriak, bizitegi sozialen eraikitze eskasa,  urgentziazko bizitegien eskasa…

Alta, fatalitaterik ez da: lurralde batzuk frogatzen ari dira arazo hauek partez konpontzen ahal direla,  borondate politikoa izanez gero eta tresna eta dispositibo berritzaileak baliatuz. Horrela arituz, tokiko  biztanleek bizitegia herrian atxemateko eta herrian bizitzeko duten eskubidea hobeki babesten dute.

Ipar  Euskal  Herrian  tokiko  hautetsiei  politika  ausarta  eta  beheralakoa  plantan  ezarri  dezaten    galdegiteko   tenorea dugu, hemen bizi eta lan egin nahi duten guziek horretarako posibilitatea izan dezaten.

Hona hemen etxebizitza politika egoki batek kontuan hartu beharreko hainbat oinarri:

• etxebizitzen eta lurren merkatuaren erregulazioa esku ikusezin famatu horrek ez  dezala  gehiago tokiko jendea kanpora bizitzera behartu. Etxeak eta apartamenduak bizitzeko lekuak izan  behar dira, ez espekulatzeko ontasunak (adibidez, lehentasuna urte osoko alokairuei eman  behar  zaie  urte  osoan  bainan  behin-behinean  Airbnb  bezalako  egituren  bidez  alokatzen  diren  bizitoki   mueblatu turistikoei baino).

• lurraren  eta  etxebizitzaren  kudeaketa  publikoa  edo  kolektiboa  (adibidez  lurrak  erosteko herri edo herriarteko polikak sendotuz, laborantza lurrak babestuz, jendeak erosi   etxebizitza  sozialak  merkatu  espekulatiboan  eror  ez  daitezen  BRS  (Bail  Réel  Solidaire)  bezalako   mekanismoak sistematizatuz).

• “etxebizitza  bat  denentzat”  printzipioari  lehentasuna  (adibidez  bigarren  bizitokien   kopurua mugatuz, fenomeno horren ttipitzeko neurri fiskalak hartuz).

• etxebizitza  duina  eta  eskuragarria  izateko  eskubidea  errealki  gauzatuz  (adibidez   alokairuen prezioak erregulatuz, bizitoki sozialen kopurua azkarki emendatuz -eta bereziki bizitoki  arras sozialena- eta urgentziazko aterpetze toki gehiago sortuz).

• urgentzia  ekologiko  eta  klimatikoekiko  uztargarritasuna,  artifizialiazioa  gelditzeko  neurriak  eta  janari  burujabetasuna  (adibidez  bizilekuen  dentsitatea,  herria  herriaren  gainean   garatu, bigarren bizitokiak eta bizitegi hutsak urte osoan zehar bizigarri bilakarazi…).

Herrian bizitzen segi ahal izateko denak mobilizatu behar gira, hemen eta orain!
Hitzordua manifa haundian
etxebizitza eskubidea denetzat
azaroaren 20an, 15:00etan, Baionan !

 100 izenpetzaileak  (ikus beherean)

afitxa_hd

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “100en deialdia: Vivre et se loger au pays ! Espekulazioari ez!

  1. Pingback-a: Espekulazioari ez!

Comments are closed.