1.000 lagun inguruk osatu dute katea Baionan euskarazko murgiltze ereduaren alde

MurgiltzeEredua

Jone Markuleta (Argia.eus-etik)

Euskaraz ikastea eta irakastea eskubide bat dela aldarrikatuz 1.000 lagun inguru elkartu dira Baionan. Antolakuntzak adierazi du ondorengo egunetan mobilizazio gehiago egongo direla.

Emaitza ezin hobea izan duela adierazi dute Euskal Konfederazioa, Biga Bai, Erakasleak, Euskal Haziak, Euskara Geroan, Ikas-bi eta Seaska elkarteek antolatutako giza katean parte hartzeko eragileek egin zuten deialdiak. 1.000 lagunetik gora elkartu dira Baionan.

Elkarretaratzean Hiriburuko Baste-Quieta eskola publikoaren erabakia babestu nahi izan dute eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarena gaitzetsi. Baste-Quieta eskolan irakaskuntza euskara hutsean ematea debekatu du Jean-Michel Blanquer Hezkuntza ministroak. Erabaki honek haustura bat ekarri duela salatu nahi dute euskararen irakaskuntza sustatzearen alde lan egiten duten eragileek.

Baionako mobilizazioak bat egin du Frantziako Estatuan hizkuntzak gutxituak defendatzeko egin diren  21 mobilizazioekin. “Gure hizkuntzak bizi daitezen” lelopean, derrigorrezko irakaskuntza ez dela zertan frantsesez egin aldarrikatu dute eta hizkuntza gutxituak errespetatu behar direla defendatu.

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia eta Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendaria ere bertan izan dira. Gaubekak honela adierazi du: “Euskarazko murgiltze eredua debekatzeak argi erakusten digu gutxitutako hizkuntzen aitortza eta babesik ez dagoela frantziar estatuan, gure kasuan, euskara babestea eta sustatzea ezinezkoa da frantsesa oinarri eta ardatz ez den eredu guztiak debekatzen dituelako. Frantziar Konstituzioa bera oinarrizko giza eskubideen zapaltzaile bihurtzen da. Beraz, ez du herritarren aniztasuna errespetatzen eta etorkizuneko herritarren hizkuntza eta kultura homogeneizatu nahian jarraitzen dute“.

Jean-Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Elkargoko lehendakariak honela erakutsi du bere atsekabea: “Kexu gara. Ez dut entelegatzen Frantziako Gobernuaren postura: gibelatzea da, Euskal Herriaren aitzinamendu adierazgarriekiko. Politikoki ere, ez dut ikusten zer interes duen gobernuak horrelako erabaki dogmatikoen hartzeko; ez du bat egiten gobernuaren irudiarekin. Eskatzen dut aterabide bat atzeman dezaten lehenbailehen”.

Antolakuntzak adirazi du erantzun ezin hobea izan duela deialdiak eta azaldu du ondorengo egunetan mobilizazioak egongo direla.

Euskal ordezkaritza bat Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin bilduko da asteartean, urriaren 13an.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).