Aldaren urteko Biltzar Nagusia azaroaren 25ean iraganen da, larunbatarekin, 14:00etatik 17:00etara Zizpa Gaztetxean (Lesseps kaiaren 7., Baionan). Hara deneri irekia den eta kafe ttipi batekin hasiko den Biltzar Nagusi honetan parte hartzeko zonbait arrazoin.
Zergatik parte hartu Biltzar Nagusian?
- Iazko urtearen bilana egiteko eta etortzekoak diren proiektu berriak ezagutzeko
- Aldaren Administrazio Kontseilu berria hautatzeko
- Elkarteak nola funtzionatzen duen ulertzeko eta bakoitzak nola parte hartzen ahal duen ikusteko!
Denek parte hartzen ahal dute biltzar nagusian baina bozkatzeko (txosten morala eta finantzarioa, erabaki estrategiko nagusiak, funtzionamenduaren hobekuntza, administrazio kontseilu berria, etab.), kide izan behar da: https://www.alda.eus/eu/alda-kide/
Elkarteak herritarrak gomitatzen ditu beren ingurua gertakariaren berri partekatzerat.