Aurtengo Baionako Bestetan ere euskaraz eta euskotan arizaiteko, elkartasun giro herrikoi eta parekidearen gozatzeko… hainbat parada ukanen ditugu. Hara zonbait gune eta xehetasun lagungarri… bai eta sortu berria den, eta ondoko urteetan osatuz eta zabalduz joanen den Baionako bestetan atzeman ditzakezuen gune alternatiboen mapa interaktiboa!
Baionako Besten Karrikaldi
Horra hainbat urte hauetan euskal kulturaren bilekua den lau arratsalde eta gauez Jacques Porte plazan iragaiten den Karrikaldiren programa.Betiko bide beretik dantzarekin hasiko da eta Leinua eta Orai Bat dantza taldek ostegunean eta igandean emanen dute beren erakustaldia arratsaldeko lauak eterditan, gomita berezi batekin larunbatean, Gipuzkoako Ibarra herritik datorren ALURR dantza taldea; ostirailean berriz, iparraldeko makilarien txapelketa igurikatua iraganen da. Kantarien aldetik arratsaldeko bostak eterditarik haste, zinez hautua daike, ostegunean, Elena eta Julie lapurtar bikote gaztearekin, ostirailean GuraShow ikastoletako buraso ezagunek muntatu taldearekin, larunbatean Nafarroako joteroekin eta igandean Baxe Nafarroatik jin Hiruri, hiru kantari eta gitarra jo egile bat daukan taldearekin. Dantzazpi, Leinuako eta Orai Bateko txarangek segurtatuko dute arratsaldeko 7etan eta Baionan Kantuz arratseko 8etan, Tuntunak eta Ibaialdekokorok.Karrikadantzarentzat lau talde aldizkatuko dira arratseko 9ak et’erdietatik goiti: ostegunean Adar bikote landeskualduna, ostirailean Bekatxa Arberuako txaranga, larunbatean Kiki Bordatxo talde ezaguna eta igandean Rita Mutxiko taldea Karrikaldiren bukatzeko. Ahantzi gabe Baionako eta inguruko Ikastolek xerbitxatuko dituzten edari, talo eta janariak, eguerditik gaua arte leku airestatu hortan, nun jartzeko lekuak ere badiren, Gaztelu zaharraren harresi azpian.
Programaren xehetasunak www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan daude. Bestak arte !
Baionako Gazte Asanblada – Gaztetxea ; Biltxoko ; Collecif Mouss’Roll ;
Epaiska ;Laborarien Xokoa – Euskal Herriko Laborarien Batasuna ;
Patxoki ; Patxondo ; Txaaparta- Les Bascos ; Züzülü
Baionan, 2023/07/17
Baionako besta herrikoi, euskaldun eta feministen alde!
Baionako bestetan atzeman ditzakezuen gune alternatiboen mapa hau aurkezten dizuegu. Gure helburua gune euskaldun, herrikoi eta feministei ikusgarritasun bat emaitea da, pestazaleei eta eragileetako kideei.
Zergatik mapa hau ?
Baionako besta ereduak sortu ezinegonetik alternatiben eraikuntzara pauso bat gehiago eman nahi dugulako: Baionako besta herrikoi, euskaldun eta feministen alde! Orokorrean bestak gero eta masifikatu eta bortitzagoak dira, logika kontsumistara lerratuak, bere nortasun herrikoi eta kulturala ahantzirik.
Mapa honetan agertzen giren eragile desberdinek beste besta eredu bat bultzatu nahi dugu. Bakotxak bere gunean proposatzen dizkizuegu ostatua, jan edana, musika zuzenean edo bestelako animazioak.
Gure iniziatiben oinarrian diren printzipio eta balore hauek partekatzen ditugu:
Besta herrikoiak nahi ditugu!
• herritarrek herritarrentzat proposatu bestak; edonor da ongi etorria, baina gure helburu lehena ez da mundu guziaren erakartzea sosez hantzeko
• eredu parte hartzailea eta ez soilik kontsumista
• prezio eskuragarriak eskainiz
Besta euskaldunak nahi ditugu!
• euskara gure hizkuntza da eta euskaraz bizi nahi dugu (bestetan ere!)
• euskal kultura eta musika plazara jalgiko ditugu
Besta feministak nahi ditugu!
• bortizkeria eta eraso mota guziak gaitzetsi eta borrokatuko ditugu
• bestarako gune askeak nahi ditugu guzientzat
Ekimen honen ondorioa mapa bat da. Bestelako mapa bat izan zitekeen. Osatuz eta zabalduz joanen da ondoko urteetan. Agertzen giren eragileek alternatiben monopoliorik ez dugulako, eta ezagutzen ez ditugun ekimen eta eragileak diratezkelako Baionan. Bestalde sinesten dugulako eragile berriak sortuko direla besta eredu alternatiboen ildotik.
Gure esku da baionan beste besta eredu baten eskaintzea !
Gora baionako besta herrikoi, euskaldun eta feministak! Gora Baiona!