Tindaketak eta banderolak Tourraren ibilbidean

Se loger au Pays – Herrian bizi Plataforma

Igandea, uztailaren 2a eta astelehena, uztailaren 3a arteko gauean, Se loger au Pays – Herrian bizi Plataformako hainbat taldek “Résidences secondaires #StopAski” tindaketak egin dituzte eta banderolak pausatu dituzte Frantziako Tourrak Iparraldean egin behar duen ibilbidean. Helburua, Euskal Herrian bigarren etxebizitzen balizko erosleei zuzendua den manifestua Euskal Herritik kanpo ezagutaraztea da.

Manifestu honek bereziki hau dio:

Ezinbestean, deialdi hau luzatzen diogu Ipar Euskal Herrian bigarren etxebizitza bat eskuratu nahi lukeen orori: dagoeneko bigarren etxebzitza gisa erabilia den bizitoki bat izan dadin galdegiten diogu.

Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren krisia ikusirik, onartezina egiten zaigu bigarren etxebizitza gisa bihurtzea honako bizitoki mota hauek:
• gaur egun lehen etxebizitza gisa erabiliak diren bizitokiak,
• bertako biztanleen beharrei erantzuteko eraiki diren bizitoki berriak,
• konpentsazio neurriaren aplikazioa dela eta berriz merkatuan diren bizitokiak, turismo gisa gehiago erabiltzen ahal ez direlako.

2024ko urtarrilaren 1etik goiti, kategoria horietako bizitegi bat bigarren etxebizitza bilakatzea, biztanleen bertan bizitzeko eskubidearen urraketa larri gisa kontsideratuko dugu.

Deialdia hau kontutan hartzeagatik gure esker ona adierazten dizuegu, baita lurralde honen alde egiteagatik, bere edertasuna, nortasuna eta bizitasunak biziraun dezan.

Denek elgarrekin, herrian bizitzeko eskubidea bermatu dezagun!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Tindaketak eta banderolak Tourraren ibilbidean

  1. Euskal Herrian egiten diren pirripita lasterrtak beti izan dira errebendikatzeko aukera bat, eta hori oso baikorra da. Oroitzen naizenez, 1967an “Vuelta a Espana” lasterka Euskal Herritik iragan behar zuelarik, iltze batzuk ezarri zituzten garaiko ETAkideek, garai haietan Euskal Herriaren nortasuna osoki zanpaturik zegoelako. Gaurko egunetan autonomi gehiago dauka Euskal Herriak ,baina autodeterminaziorako eskubiderik ez. Aurten “Le Tour de France” lasterrak Bidasoaren alde bietatik iraganik, aukera on bat izan da euskalzale eta abertzaleentzat geure herria esistitzen dela erakusteko.

Comments are closed.