Izan dira azken denbora hauetan ere gertakari eskandalagarriak gure alderdian. Idikia ez zen zaldikia sakatu da egina prest saltzen diren plat batzuetan. Inkestak agerian eman du janariaren inguruan ahalgingarria den trafikua badela, erosleen errespetu mikorik gabe. Haragiak bide izigarriak egiten ditu munduan, landua izanen den tokirat heldu aitzin; hainbeste itzuli nun arribatzean, lantegietan ez dakiten haragi hori zer den, etiketak histuak izanki, zenbakiak eta kodeak ez untsa ageri…gaixo inoxent batzu enganatuak izaiteraino…
Hara ahalgerik gabe zerbitzatua izan zaikun teoria…
Hara nola ere, ez zen eskapurik, lantegia zailtasunetan izanki, langileek lana galduko zutela baieztatzen zuela ,entzun dugun lantegiko aintzindari bat zinkurinka: «Bo…peningarria da langile gaixo horiek orai lanik gabe ikustea…guk hainbeste lan egin eta haiendako, gobernamenduak hartu deliberoek gaituzte hortaratu…guk eta nik bereziki, zazpi egin ahalak eginen ditugu haien laguntzeko, uzten bagaituzte bederen…»
Hori entzuten delarik gure tokiko irratietan, euskaraz errana, «gutarteko» batek erranik oraino gehiago min egiten du…min, bakotxak duen duintasunean, bakotxak behar lukeen errespetuan…min jendetasunean.
Zonbait denboraren buruan, pertsona horiek berak, «kapable» direlako, aurkeztuko dira hauteskundeetan, gure onerako, gure zerbitzuko. Orduan zer eginen dugu boz emaile gisa? Berriz jarriko ditugu hain maite dituzten ttottoetan?