Emaitza guziak http://euskalirratiak.eus eta http://berria.eus webguneen bidez#Hauteskundeak2021 : www.berria.eus/bereziak/departamentukobozak
EHBAI
Pandemiak hauteskunde departamental hauek bi aldiz pusatu ondoren, gaur emaitzak ditugu esku artean.
Joan den igandean, 20821 boz lorturik, 7 kantonamendutan bigarren itzulian izaten lortu dugu.Nahiz eta abstentzioa handitu, gure boz kopuruek ere gora egin dute.
Igande honetan, gure bozak gora egin dute presente ginen 7 kantonamenduetan. Kantonamendu hauetan lortutako emaitzek, urte luzeetan kolektiboko eramandako lanaren emaitza dira. Hauteskunde departamentaletako bigarren itzulian, 23.505 izan zizte EHBaien aldeko botoa eman duzuenak 7 kantonamenduetan!
Emaitza hauek, konfirmatzen dute terrenoko lanarekin segitu behar dugula. Alternatiben eta jendarte bidezkoagoaren eraikuntza ez da hautestontzietan soilik lortzen. Gure engaiamenduarekin aitzina segituko dugu: kanpainan egin bezala, etxebizitza eskubidea aldarrikatzen segituko dugu eta gurekin bat egiten duten guziei gurekin batzeko deialdia luzatzen diegu. Egunerokotasunean, karrikan, elkarteetan eta herriko etxeetan eramandako lana bere emaitzak ekartzen ditu baita abstentzioari aurre egiteko ere.
Hauteskunde departamental hauek emaitza onak dira EHBaientzat. Emaitza hauek, ardura maila altu baten aitzinean kokatzen gaituzte.
Egoera berezi honetan iragan bada ere, kanpainan aritu diren militante guziak eskertu nahiko genituzke. Bide beretik, gure alde eta gure gan konfiantza izan diten hauteslego guziak eskertzen ditugu. Departamenduko lehendakariaren hautaketari dagokionez, gure militanteekin batera, erabaki bat hartuko dugu aste hasieran, Biltzar Nagusi baten bidez.
Pena haundia Baionako kantonamenduetan eskuinarentzat bozkatzerat behartuak izaitea 2. itzulian hautagai sozializta anti-abertzale eta jakobinizta fueratzeko. Noiz ulertuko dute Iparraldeko sozializtek ezkerreko gehiengo ainitza eta progrezizta eraikitzeko Etcheto bezalakoak beti traba ezin gainditua izanen direla ? Ala ez dute nahi ezkerreko gehiengo aurrerakoi hori sor dadin ?