Murgiltzea ez hunki!

2021-05-29-16etan (4)

Murgiltze sistema eskola publikoan debekatzeko erabakia hartu du Frantziako Konstituzio Kontseiluak, Molac hizkuntza guttituen aldeko legea ez osoki onartuz. Horrez gain, “ñ” bezalako keinuak ez dira estatu zibileko dokumentuetan erabiltzen ahalko. Jarraian, debeku horrek piztu kexa adierazpen zonbaitzu bai eta Baionan, maiatzaren 29an, larunbatez, arratsaldeko 16:00etan eginen den murgiltzearen aldeko manifestaziorako deia.

Murgiltze eredua debekatzeko erabakia hartu du Frantziako Konstituzio Kontseiluak, Molac hizkuntza guttituen aldeko legea ez osoki onartuz. Euskal Irratietan Marie-Andrée OURET, Biga Bai burasoen elkarteko lehendakariaren adierazpena hemen klikatuz :

Murgiltze eredua ez du onartuko Frantziako Hezkuntza Kodeak eta estatu zibileko dokumentuetan, ez dira ñ-a bezalako keinuak erabiltzen ahalko.  Azpimarratzekoa da beste artikulu baten kontra dei egin zutela lehenik, Macronen aldeko 60 diputatuk – hau da hizkuntza guttituen irakaskuntza eskaintzen duten eskolak diruz laguntzearena. Artikulu hori onartu du Konstituzio Kontseiluak. Bainan, beste biren aztertzea erabaki du bere baitarik, Frantziako Konstituzioaren kontrakoak direla trenkatuz. Segitzen du erranez, frantsesa dela Frantziako Errepublikako hizkuntza bakarra. Marie Andrée OURET, Biga Bai burasoen elkarteko lehendakariaren Euskal Irratietako elkarrizketa.

Euskaltzaindiak Frantziako Konstituzio Kontseiluaren hizkuntza gutxiagotuak babesteko eta sustatzeko legearen kontrako erabakia salatzen du :

BAIONA (2021-05-21). 2021eko apirilaren 8an, Frantziako Asanblea Nazionalak Eskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko Legea onartu zuen gehiengo handiz. Euskaltzaindiak aurrepausoa zela adierazi zuen apirilaren 30eko Osoko bilkuran.

Baina kezka ere agerrarazi zuen Frantziako Asanblea Nazionaleko hiruretan hogei diputatuk Frantziako Konstituzio Kontseiluan aurkeztutako helegiteagatik.

Zorigaitzez, gaur, maiatzaren 21ean, Konstituzio Kontseiluak ebatzi du lege berri horren bi artikulu Frantziako Konstituzioaren aurkakoak direla. Kontseiluak dio laugarren artikuluak, murgiltze eredua irakaskuntza publikoan baimentzen duenak, Konstituzioaren 2. artikulua, «Errepublikako hizkuntza frantsesa da», ez duela kontuan hartzen. Hala berean, bederatzigarren artikuluak, eskualdeetako hizkuntzen ikur diakritikoak onartzen dituenak (euskararen kasuan, tileta, ñ).

Betidanik, Konstituzioaren artikulu hori erabili izan da eskualdeetako hizkuntzen aldeko aitzinamenduak oztopatzeko, hizkuntza horiek bigarren mailako hizkuntzatzat harraraziz.

Euskaltzaindiak erabaki horrekiko erabateko desadostasuna agerrarazi nahi du eta lan eginen du hizkuntza gutxiagotuen, kulturen eta aniztasunaren alde arduratzen ari diren guztiekin, hizkuntza horien legezko babesa hobetzeko.

 

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).