“Herri koxkor bat gira bere osotasunean kontsideratzen badugu”

Sancheski Irristailua: Javier eta José Maria Sanchez, Itziar Sanchez oraingo enpresaburuaren ondoan.
Sancheski Irristailua: Javier eta José Maria Sanchez, Itziar Sanchez oraingo enpresaburuaren ondoan.

HEMENDIK elkarteak «Hemendik – Euskal Herriko 50 objektu ikonikoren istorioak» liburua plazaratu berri du. Atzoko eta gaurko industria eta artisautzako objektuen hautaketa honen bidez, Euskal Herri bizi bat erakusten da. Diseinu, komunikazio eta memoria immaterialeko profesional talde batek gauzatu du proiektu hau. Jean-Louis Iratzoki elkarte kideak Enbata.Info-ren galderei erantzun die. 

Nundik dator Hemendik elkartea?
Lan kide batzu bildu gira, diseinua, komunikazioa eta memoria immateriala lantzen dutenak. Elkartea Baionan kokatua da, baina partaideak Euskal Herri osotik datoz. Nahiz eta ideia aspaldian gogoan ginuen, bi urte behar izan ditugu lan hau egiteko. Informazioak bildu, istorioak idatzi, erreportaiak egin, liburua osatu eta azkenean plazaratu. «Hemendik» elkartea da liburu hunen argitaratzailea.

Zerk eraman zaituzte “Hemendik – Euskal Herriko 50 objektu ikonikoren istorioak” liburuaren garatzerat?
Ohartu gira alde batetik: ekoizpenaren mundua (izan industriala edo eskulangintzakoa) eta kulturaren mundua ez direla elkar begiratzen, elkarri bizkarra emanda bizi direla. Beraz zubi lan hori egin nahi izan dugu. Pentsatzen baitugu objektuak elementu kultural garrantzitsuak direla.

Eta bestalde: gure herrian memorio kolektibo eskasa dugula eta partziala. Ez da harritzekoa zeren hainbat erakundetan banatuta gaude, eta gainera gehienetan kanpokoek dute gure historioa kondatzen edo guk kanpokoen begiradapean.

Hemendik1

Objektuen gibelean den sormen-prozesuaren garrantzia azpimarratzen duzue…
Objektuak interesatzen zaizkigu baina sormen prozesuak oraindik gehiago. Objektu baten historian zenbat eta gehiago sakondu, orduan eta gehiago konturatzen gira oso historia luze baten parte direla. Elementu ainitz kurutzatzen dira objektu baten sorkuntzan. Izaiten ahal da material bat, energia iturri bat, presuna baten sorkuntza, talde baten iniziatiba, jakintza baten egokitzapena, eta askotan behar bat, krisi ekonomiko edo gaur egun ekologiko baten aintzinean. Eta hori erakutsi nahi izan dugu, gauzak egin direla Euskal Herrian, egiten direla eta bihar ere eginen ditugula!

Nolaz objektuen bidez lurralderan ezagutza aberasten da… eta lurraldearen nolabaiteko batasunataz kontzientzia hartzen ere?
Objektuen bidez eta gehienbat objektu horien gibelean den memorio immaterialaren bidez gure herriaren istorio franko kontatzen ditugu. Historia ez da bat eta bakarra, konplexua da. Bestela klixetan erortzen gira eta bide hortarik atera behar dugu. Justuki liburu hunekin erakutsi nahi duguna, aniztasuna da. Herri koxkor bat gira bere osotasunean kontsideratzen badugu. Eta seguraski memorio kolektiboak batasuna elikatzen ahal du.

Azkenik, zuen desmartxa geroari buruz itzultzen duzue. “Iragana ezagutu behar da etorkizuna asmatzeko. Etortzekoa dena sumatzeko, ezagutu egin behar da.” Hemendik-en lanak, geroari buruz gure lurraldea burujabe eta jasangarri aurreikusteko zer bide argitzen du?
Alde batetik Iparra eta Hegoa ainitz gehiago lotu behar ditugu. Gauza berri franko sortzen ahal ditugu elkarrekin. Neurri pollita du gure herriak gauzak aktibatzeko, burujabetzari buruz lan egiteko. Hizkuntzatik, ekonomiatik, kulturatik, laborantzatik, politikatik edo sorkuntza mundutik. Hortarako Hemendik egin behar dira gauzak eta ez besteeri so.

Hemendik3

HEMENDIK elkarteak sortutako talde baten lanaren emaitza da liburu hau. Diseinuan, komunikazioan, eta memoria immaterialan adituak elkarlanean aritu dira proiektu honetan. Liburua hiru bertsiotan eskuragarri da: Euskara/Gaztelera, Euskara/Frantsesa, Euskara/Ingelesa. www.hemendik.eu weban salgai da, baita ere Elkar sareko liburu dendetan.

Hainbat ikuspegi izan daitezke herrialde bat ulertzeko: historia, paisaiak, biztanleak, kultura, hizkuntzak, esperientziak… Liburu honetan, objektuen bidez, Euskal Herriko aniztasuna jorratu nahi izan da. Industriako eta eskulangintzako ekoizpena ez da behar bezainbat kontuan hartzen, eta bere balio kulturala gutxietsia da. Objektu baten historiak testuinguru anitz gurutzatzeko aukera ematen du, izan geografikoa, historikoa, politikoa edo soziala. 50 produkturen selekzio honen bidez, hainbat erakundetan banatuta dagoen eta memoria kolektibo eskasa duen herrialde baten alderdi franko azaltzen dira.

Betidanik, objektu bat diseinatzeko, egin, berregin, begiratu, berritu, hobetu, egokitu, asmatu, arriskatu egin behar izan da. Sormen-prozesuaren bide luze hori da hemen bereziki interesatzen zaiguna. Objektu baten historian zenbat eta gehiago sakondu, orduan eta gehiago konturatzen gara lotura ikusezinak daudela sorkuntzen artean, eta oso historia luze baten parte direla. Hari horietatik abiatzen dira ekimen berriak. Bizikleta elektrikorik ez hodi metalikorik gabe, hodi metalikorik ez eskopeta kanoirik gabe, eskopetarik ez arma zuririk gabe, armarik ez forjarik gabe, forjarik ez errekarik eta meategirik gabe. Iragana ezagutu behar da etorkizuna asmatzeko. Etortzekoa dena sumatzeko, ezagutu egin behar da.

Hemendik2

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).