“Euskal kulturaren presentzia handitzea eguneroko bizitzan eta gure baitan”

JurgiEkiza “Eta etorkizuna… hemen balitz?” proiektuaren zabaltzeko 5 000 liburuxka urririk eskuragarri izanen dira Ipar Euskal herriko okindegietan, saltegi ezberdinetan, elkarte eta kirol egoitzetan, eta berriz idekiak izanen diren bezain laster ostatuetan.   Marie Cosnay eta Txetx Etcheverry-k egin testu batez eta Magali Etcheverria-k egin irudietaz osatua den libruxka honen ezagutarazteko “Bihar” kantua ere sortu du Jurgi Ekizak. Enbata.Info-k hainbat galdera luzatu dizkio Jurgi Ekiza euskal kantagintzako kide aktiboari pandemia garai honek kultur munduan sortzen dituen egoera  eta gogoetei buruz. Pandemia garaiak ekarri duen konfinamenduak zer ondorio ekarri ditu artisten edo eta kultur eragileen munduari? Gauza ezkorrak aipatzeko, bistan da, beldurra. Batez ere ezezagunaren aintzinean sentitzen den beldurra, berriz zuzenean jotzea noiz posible izanen zaigun ez jakitearena aldibidez. Beldur ekonomikoa bada ere bistan, bereziki artisten inguruan lan egiten dutenentzat, teknikariak etab, hots edozein arlotan bezala, langileriarentzat. Gauza baikorrak aipatzeko, pausa markatzea arnasa hartzeko eta galdera onak pausatzeko. Euskal Kulturaren eragileen artean hasteko, iduritzen zait gogoeta eta ekimen interesgarriak sortu direla. Eta sorkuntzaren aldetik, sorpresak sortu ditu ere konfinamenduak. Batzuek ustez ala nahi baino guttiago sortu dute, beste batzuek gehiago… Ez da legerik hortan… Ene kasua aipatzeko, erran dezaket gauzak egin dituztala, baina ez pentsatzen nuena! Egoera horri aurre egiteko zer iniziatiba jorratu dira konfinamendu aste luze horietan? Uste nuen ene hurrengo diska landuko nuela baina ez dut batere egin. Aldiz, 2 kanta sortu eta publikatu ditut, kolaborazio batzu egin, kanta bat akustikoan ERABATERArekin, telebistarako kanta bat zuzenean grabatu, beste bat BERRIA aretoarentzat, elkarrizketak ala solasaldiak streamingen bidez,. Gauza gutti eta ainitz momentu berean. Musikaz aparte, ausnarketa batzuetan parte hartu, greba digitalaren inguruan, ala Ipar Euskal Herriko euskarazko musikarien arteko kolektibo bat sortzeko proiektu bati buruz… Azkenean, jokoa izan da oreka bat atxematea ez aspertzeko, baina momentu berean erritmo goxo imposatu hortaz gozatzeko. Oro har kultur munduak indartzen/irudikatzen duen jendeen arteko harremana/elkarretaratze/partekatze parada… Egia erran, proiektu zehatz hortan, kultura -hemen idazkera, ilustrazioa eta musika- ez da helburua baizik eta tresna. Jende eta leku gehioagora iristeko tresna izan dadila liburu ttipi hori… Importantea hortan da mezua, eta mamia… Nola proiektatzen da geroan pandemia garai hauek inposatzen dituzten distantziazio neurriak direla? Egia erranen dizut, ez naiz batere proiektatzen, ez eta saiatzen ere. Astez aste aintzinatzen naiz. Musikalki, momentuz, saiatzen gira gure data guziak urte batez gibelaraztea. Eta gauzak fiteago hobetzen badira, gogo handiz montatuko ditugu birak segituan bistan da. Zer gogoeta / aterabide trukatzen dituzue zuen artean? Bah, justuki BIHAR kantan ala liburuxkan agertzen dena: kulturarentzat ere, bertokiratzea dela bidea. Nola antolatu sortzaileen artean? Nola lortu sortzaile eta entzule/ikusleen arteko harreman zuzena? Nola egin euskararen presentzia handitzeko lurraldean eta gizartean? Eta urrunago joateko, nola sortu ala indartu «background» kulturala amankomun bat, inkonziente kolektibo bat? Horren egiteko, sortzaileak baino haratago joan beharko gira, euskal kulturaren «biotop» guztia inplikatuz… Zer gomendio/molde herritarrak epe labur eta ertainean kultur munduarekin lotura eta elkartasuna erakusteko? Enetako importanteena da euskal kulturaren presentzia handitzea eguneroko bizitzan eta gure baitan. Horren egiteko, bide efikazena sinpleki da maitasuna erakustea eta partekatzea. Liburu bat maite duzu? Beste bati eskaini irakur dezan… Musika bat gustatu zaizu? Ez atxiki zuretako! Lagunei entzunarazi, sareetan zabaldu, deitu Euskal Irratiak kanta pasa dezaten… Gauza bera filma ala bideoekin, antzerkiarekin… Artista bat gustatu bazaizu, joan bere orrialde eta perfilak «atsegin» egitera eta segitzera… Txorakeria irudi du, baina kultura -eta batez ere musika- kontsumitzeko manerak gero eta indibidualisatuak dira, eta hau da Euskal Kulturarentzat lanjer handiena ene ustez. Jurgi Ekiza, euskal kantagintzako kide aktiboa, “Eta etorkizuna… hemen balitz?” proiektuarentzat sortu den eta konfinamendu garaian 4 egunez osoki etxean egin den “Bihar” kantuaren autore-musikagile-jotzaile-kantaria da. Jarraian kantua entzuteko parada duzue, “Eta etorkizuna…” liburua hostokatuz.
Zangoak lurrean, besarkadak oraindik faltan. Ezin da atzera egin, hobe! Erabat galdu ginen han… Ez genuen mirailan mehatsua ikusi nahi. Nola utzi bide bat, beste biderik omen ez denean? Baina kolpe batez, bortxaz den dena gelditu da. Mundrun ta zementuzko egia pitzatu da. Zer eginen dugu orain? Zuloak tapatu? Ala artesi bakoitzean proiektu bat landatu? Sortu, hazi, hezi, ikasi, irakatsi, hautatu, erabaki, berriz bizi arazi, konpondu ta trukatu, jan ta elikatu, ahal den dena birtokiratu… Bihar, hementxe bertan da… Utzazu atzokoa atzean, bihar hementxe bertan da. Bihar, hementxe bertan da… Utzazu atzokoa atzean, bihar hemen egiten da. Energia, kultura, kontsumoa, laborantza ala ekonomia, kudeaketa, osasuna ala hezkuntza gure eskura izan daitezela Bihar, hementxe bertan da… Utzazu atzokoa atzean, bihar hementxe bertan da. Bihar, hementxe bertan da… Utzazu atzokoa atzean, bihar hemen egiten da. Hementxe eta oraintxe… Bihar hementxe bertan da. Bihar hemen egiten da.
Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).