Biziren urteko Biltzar Nagusia larunbat honetan, maiatzaren 2an iragan da, molde telematikoan, Covid19a dela eta. Beti goiti doan kide kopuruak, eta, ia aho batez baieztatuak izan diren bilan moral eta finantzarioak azkarturik, mugimenduak bozkatu du Koordinaketa berri bat. Urria arte gogoeta estrategiko prozesu bat abiatzen da, Biziren datozen 4 urteentzat bide-orri baten definitzeko.
Biziko 80 militanteren parte hartzearekin iragan den Biltzar Nagusiak iragan den urteko ohiko Bilan Finantzario eta Morala ia aho batez onartu ditu. Azken urte hau bereziki mamitsua izan da ekintza eta kanpaina ezberdinekin, bide propioetan txirrindula eta autobusentzat politika anbiziotsuen aldarrikatzeko; ezohiko manifestaldi kopuruarekin, klimaren aldeko martxak, txirrindiraultzak; Ipar Euskal Herriko Klima Planaren (PCAET-aren) jarraipena; 2014an hartuak izan diren Herriko Etxe mailako engaiamenduen gauzatzeari buruzko bilan txostenaren argitaratzea; Metamorfosi ekologikoaren Ituna, eta horren inguruan egina izan den kanpaina; «Décrochons Macron» kanpaina; Hendaiako Alter-G7-a, Biziren 10.urtemugaren besta, ekainean, eta karia horretara Biziren historia eta estrategia aurkezten dituen liburuaren argitaratzea…
2009ko ekainean sortua, Bizi! 20 kidetik 678ra pasatu da (+48 aurten). Mugimendua egituratu da lan talde eta tokiko taldeetan (Xiberoa, Baxe-Nafarroa, Hego Lapurdi, etab.). Parte hartu du lurraldeko beste hainbat aktoreren ondoan, Ipar Euskal Herriko hainbat alteranatiba zehatz eta iraunkorren sortzean. Konduan hartua den eta garaipen zehatzak lortzen dituen tokiko aktore bat bilakatua da, horren bidez bere ekarpena egiten du trantsizio ekologikoaren arloko tokiko alternatiben ekosistemaren sendotzean.
Eztabaida eta gogoeta estrategikoaren prozesuaren abiatzea
Gaur egun behar du gogoeta kolektiboarentzat denbora bat hartu. Nola segitu ekiten molde oraino eraginkorragoan justizia sozialaren eta metamorfosi ekologikoaren alde Euskal Herrian eta mundu mailan? Biltzar Nagusiak hasiera eman du funtsezko eztabaida honi, talde ttipietako lan batzuri hasiera emanez. Eztabaida eta gogoeta estrategikoaren prozesuaren abiatzea ontzat eman du. Honek 2020ko urria arte iraunen du. Prozesu honek Biziren azken 4 urteetako lanaren bilana eginen du eta gaur egungo egoeraren diagnostikoa eginen du, maila globalean eta tokiko mailan. Horren ondotik, helburua da Biziren ibilmoldearen eta antolakuntzaren hobetzea, eta bereziki bide-orri baten plantan emaiterat datozen 4 urteentzat, bere lehentasunezko lan ildo eta kanpainekin.
Biziren Koordinaketa berriaren bozkatzea
Azkenik, Biltzar Nagusiak Biziren Koordinaketa berria bozkatu du. Instantzia hori, Bizi! mugimendua animatzen eta koordinatzen duten 40 pertsonaz osatua da (20 emaztez eta 20 gizonez): Anaiz Aguirre, Mégane André, Henri Azkue, Nathalie Bacarisse, Iza Bainvel, Nicolas Balerdi, Arnaud Budu, Xelina Bouvet, Mathilde Bréant, Jérémie Bude, Stéphanie Carré, Catherine Chantecaille, Adrien Cherencq, Julien Clapié, Guillaume Del Tedesco, Anne Denoroy, Elise Dilet, Oihana Driollet, Dominika Durruty, Romain Dussault, Magali Etcheverria, Thibaut Godin, Xabier Harlouchet, Olivier Hirigoyen, Iban Grossier, Marie Christine Lagrange, Kriz Latger, Anthony Lubrano, Shawn Lubrano, Francisco Ordas, Nerea Peponnet, Marion Pichery, Christelle Pucheu, Johan Rivière, Cristel Rouma, Jean-Marc Sarthou, Eki Solorzano, Emmanuelle Tosini, Doris Uebel, François Verdet-ez.