ELEKATU-ELIKATU-ren hitzorduak: MAIATZEAN ZEHAR BANATURIKO GOGOETA ZIKLOA, HIZKUNTZA ETA IDENTITATEAZ.
Ez duda: HURBILDU!
MAIATZAren 9an, “euskal” pilota, dantza, kantu, antzerkiko zenbaiten lekukotasunak. PATXOKI-n maiatzaren 9an 20H30tan.
“Euskal” dantza, pilota, kantua, antzerkia deitzen diren jardun hauek zer heinetaraino dira oraino “euskal”? Ez ote dute zenbait aldi ta aldetan, “basque”-etik gehiago? Zer leku du euskarak gaur egun, euskal kulturako adierazletzat hartuak diren jardun hauetan? Zer ondorio du jardun bakoitza erdaraz edo euskaraz egiteak? Sorkuntza bat, bera ote da euskaraz edo erdaraz egina delarik?
Ellande Alfaro (pilotaria), Gillom Irigoien (kantaria), Kamille Dizabo eta Iban Tikoipe (dantzariak), etorriko zaizkigu, bakoitzak bere arloan, galdera hauek nola bizi dituzten esplikatzera, beren lekukotasunaren ematera. Ondotik denen artean eramanen dugun solasaren hazkurri eta akuilu gisa.
MAIATZAren 23an, KOLDO IZAGIRRE idazlea. IKER zentroan, maiatzaren 23an 20H30etan.
Autopsiarako frogak. Artseniko aztarnak gure hizkuntzan (Susa, 2010) saiakeraren haritik.
Duela hiru urte Autopsiarako frogak saiakera plazaratu zuen Izagirre idazleak, euskararen egoerari so egiterakoan, gauzen haxean ezartzeko asmoz edo. “Euskararen erailketa programatua da, kanpotik bezala barnetik” bota zuen liburuaren aurkezteko mementoan. Luman daukan hats berarekin jinen zaigu Koldo Izagirre, gogoeta hauen partekatzera.
MAIATZAren 30ean, JOXE MANUEL ODRIOZOLA eta ANDONI OLARIAGAren arteko eztabaida. Gunea laster zehaztuko dizuegu, ordua: 20H30.
Independentziarako estrategian, euskararen lekuaz.
Joxe Manuel Odriozola, idazle eta euskara erakaslea da. Soziolinguistikari buruzko liburu andana bat badu idatzirik eta 2008an, Abertzaleak eta euskara. Edo nazio euskaldunaren gainbehera (Elkar) saiakera liburua plazaratu zuen. Abertzale desberdinek euskarari buruz erran, egin dituztenak jorratuz, euskara zer gisan bigarren maila batean utzi eta uzten duten aztertzen du, eta nola nazio politikoa den beti lehentasun, nazio euskaldunaren kaltetan.
Andoni Olariaga, filosofia doktoregai da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Lapiko Kritikoa unibertsitari gazte multzoko partaidea.
Duela zenbait hilabete, Odriozolak eta Olariagak, eztabaida mamitsua izan zuten prentsa artikulu bidez, independentziarako estrategien lehentasunez nolazpait. Bien arteko adostasun eta desadostasunen barnatzeko parada izanne dugu mintzaldia.
ElikatuElekatu