Lurrama, baitezpadakoa eta bazterrezina

Lurrama20191Lurrama 2019 edizioak arrakasta handia lortu du 960 laguntzaileen presentzia eta lan sutsuari esker 3 egun eta 3 gauez bisitari ainitz errezebituz. Laborantza herrikoiaren aldeko 14. azoka honek argi utzi du Lurrama baitezpadakoa eta bazterrezina dela, bigarren egunean, bere burua gomitatu duen Frantziako laborantxa ministroak, Didier Guillaumek «Euskal Herriko hitzordua ezinbestekoa» zela adierazi duelarik eta bere hiru oreneko bisitaren karietara antolatzaileek (*) azpimarratu diotelarik Euskal herriko laborantxa herrikoia ez dela salbuespen bat izan behar, bainan transizio agroekologiko emankor baten bidez banalizatu behar den eredu bat.

Urtero berrestuz doan Lurramaren 14. edizoaren arrakastak, larunbatean, Frantziako ministroaren bisita  ezagutu du 3 oren pasatu dituelarik antolatzaileekin azokaren bisitan, Lurrama gertakari ezin hutsegina kalifikatuz. Ministroaren bisitak,  Lurramak aintzinean ematen duen laborantza eredua balioesten du eta antolatzaileek oraindanik plantan ezarriko duen politikan, laborantxa modelo hau bultza dezan nahi lukete. Hots, antolatzaileek argi utzi diote Euskal herriko laborantxa herrikoia ez dela salbuespen bat izan behar, bainan transizio agroekologiko emankor baten bidez banalizatu behar dela.

Aurte ere, lehen aldikotz Lurraman, irrati emankizun gastronomikoa zuzenean emititu du. « On va déguster » France Inter irratiko taldeak, plazer harturik berriz etorriko direla hitz emanez.

“Klima bizia da!” lema zuen aurtengo Lurrama babesteko, Valérie Masson Delmotte, GIECeko kolehendakaria izan da ekitaldiaren gazama eta bere hitza ohoratu du, Lurraman zuzenean parte hartuz nahiz eta egutegi betea izan. Bere erranak oihartzuna ukan du, jendea hunkitua bainan esperantzaz betea utzi du. Maila hortako hizlaria bertan ukaitea azpimarratzekoa da, Lurramari beste dimentsio bat ematen diolako eta. Beste hitzaldietan ere mami ta solasaldi interesgarrriak izan dira (etxaldeen praktiken aurkezpena edo Acclimaterra txostenarena, besteak beste), lasterwww.lurrama.org gunean denak ikusgai izanen dira.

Lurrama2019
Didier Guillaume Laborantza Ministroa Lurrama 2019 bisitatzen, Iñaki Berhocoirigoin Lurrama elkartearen lehendakariaren ondoan.

 

(*) ELB  & EHLG-ren agiria:

Laborantxa ministroa ez da posizione «blokatuan», Laborantxa eta elikaduraren erakunde publikoaren gaian

Frantziako laborantxa ministroak, Didier Guillaumek bere burua gomitatu du Lurramako 14. edizio honetan, « Euskal Herriko hitzordua ezinbestekoa » zela adierazi du.

EHLG ren lana eta Lurramaren antolaketa aurkeztuak izan zaizkio, etxe ekoizleen itzulia egin duelarik ere merkatuan. Hori baino lehen, EHLG eta ELBko ordezkariekin bildu da.

EHLG eta ELBk ministroari galdegin diote ipar Euskal Herriko Laborantxa eta Elikaduraren Erakunde Publikoa martxan emaitea, gobernuak sortzen ari duen esperimentazioa ala desberdintze eskubide berria baliatuz. Euskal Elkargoak bere lurraldearendako laborantxa politiko bat sortu nahi du, aurrekontu batekin hortarako, Laborantxa eta Elikadura Erakundea xede orokor hunekin bat doa. Didier Guillaumek erran digu gai hunekin ez duela posizio blokatua. Euskal Elkargoak abiatuak dituen ikerketa juridikoen emaitzen zain egoiten dela adierazu du eta ere elkargoko eta tokiko hautetsien iritzia kondutan hartuko duela. Adierazpen hauek idekidura gisa eta berri on bat bezala hartzen ditugu.

PACeko erreforma berriaz negoziaketak abiatuak direlarik, galdegin diogu ere zinez jokatzea aldaketa nagusi eta erabakigarriak abiatuak izan daitezen, sozial eta klima mailako erronka inportanteri buru egiteko. Laborantxa herrikoiari buruzko transizioa ukan behar du oinarri ondoko PAC-ak. 2020 ondorengo PACaz egin duen proposamenean, Europako komisioneak proposatzen du laguntza berezia etxalde ttipiendako eta EHLG eta ELBk ministroari galdegin diote laguntza hori Frantziak gauza dezan bere lurraldean, etxalde ttipiek eskura dezaten beste laguntzetaz gain, etxalde ttipiak tresna behrrezkoak baitira herrien husteari eta laborarien desagertzeari buru egiteko. Hauen sustengatzea sekula baino beharrezkoa eta urgentea da. Ministroak gure galdeak entzun ditu eta zer posible den egitea aztertuko duela erran digu.

Etxe ekoizpengintzaren babestea zoin beharrezkoa den aipatua izan zaio ere ministroari. « Fermier » hitz hori gero eta operadore gehiagok erabiltzen dutelarik, etxalde batekin loturarik ez dutenek ere, ministroari erran diogu definizio legala bat sortu behar dela laster, etxe ekoizleak zinez babesteko.

 

 

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).