Euskara oinarrian

Euskara1Marxista beren ustez ortodoxoen aburuz, hizkuntza goiegituran dago, gauza beharren eta garrantzitsuenak azpiegituran daudelarik. Baina nor dira denentzat eta denen ordez pentsatzen duten maisu guztiz jakintsu eta hutsezin horiek? Hizkuntza inperial batzuetan mintzo zaizkigu: aleman, frantses, ingeles, gaztelaniaz, hots galtzelo arriskutan ez dauden hizkuntza nagusietan, aitzitik beste guztien irensten ari diren horietan. Beraz hizkuntzagatik buru hausterik ez dute, komunikatzeko tresna soiltzat ikus dezakete.

Frantziarren ikuspegian adibidez, hizkuntzak orokorki ez du iportantziarik, salbu frantsesak.

Sakonean ordea, komunikabide bat baino gehiago da hizkuntza, lehenik pentsatzeko bidea baita, ezen Platonek idatzi zuen bezala, hitzekin pentsatzen dugu, hitzen bitartez asmatzen. Bere aldetik Yves Person bretoi pentsalariak dio teknologia hizkuntzatik pasatzen dela, beraz hizkuntza azpiegituran dagoela. Alta bada Person marxista da. Ni ordea ez naiz marxista, eta ez naiz gehiegi axolatzen marxismoaren ustezko dogmatikaz. Erraten duena zentzuzkoa baldin bazait, onartzen dut, eta bestela ez. Ahal oroz ene baitatik pentsatzera lehiatzen naiz, arrazoiari fidatuz, autore onak ere kontutan hartuz, adibidez Descartes, Spinoza, Darwin, Marx eta Txillardegi barne, baina horien erranak ene zutabean iragaziz, intuizio puska baten laguntzarekin.

Gizakiok zinez oinarrian daukaguna biologia da, eta beste tximino espezietarik gehienik bereizten gaituena hizkuntza dugu, haiena baino askoz ere aberatsagoa baitugu. Hizkuntzak espiritua moldatzen digu, espirituak hizkuntza moldatzen digun bezainbat. Hizkuntza bakoitzak bere plegu bereziak ematen dizkigu, pentsatzeko manera eta bide bereziak eragiten. Pertsonen arteko harreman moldea ere bideratzen ahal du: euskara zinez lotzailea da, bereziki alokutiboaren bitartez.

Beraz hizkuntza batean edo bestean egitea ez da gauza berdina, bakoitzak bere mundu berezia dakarkigu, eta itzulpen egoki baten erdiestea ezinetik hurbil geratzen da. Euskaldunok geure mente berezia baldin badugu, geure ama hizkuntzari zor diogu, eta besteek ez gaituzte beti ulertzen beren hizkuntzan ere. Askotan erran da, baina zoritxarrez errepikatu beharrean gaude: euskaldun egiten gaituena euskara da, eta ez nik debru dakita beste zer, adibidez arraza. Azken berrietan, biologista jakintsuen arabera, euskal arrazarik ez da, soilik odolkidetza handi bat, ahulduz doana, eta hobe seguru, ikusiz mundu zabalean arrazaren aitzakian egiten edo justifikatzen den politika hilgarri andana.

Euskara gabe ez da euskaldunik, ezta Euskal Herririk. Ez badugu hori gogoan hartzen eta horren alde borroka zintzo bat egiten etengabe, zertarako abertzaletasuna, zertarako independentzia? Espainia txiki bat Espainia handitik bereizteko ekonomiaren izenean, hots aberazkiago bizitzeko? Hori ote da gure ideal humanista, askorentzat sozialista, inguruko jendeak baino gehiago aberastea, baina haien hizkuntzan, eta beharbada besteren bizkar? Uste duzue gudariek, gerla zibilekoek eta geroztikoek, Iparraldekoak barne, beren bizitza horretarako eman dutela? Ez dut uste.

Hitz batez ala milaz, euskara euskaldunoi ezinbestekoa zaigu, zinez funtsezkoa, oinarrizkoa. Ekonomia ere naski, eta jende guztiek horren behar gorria dugu bizitzeko. Haatik ekonomiak euskaldunoi ez digu eskubide berezirik ematen, horretan berdintasuna aski zaigu, ez baitezpada eta derrigorrez independentzia, autonomia, forua, kontziertu ekonomikoa, edo nik dakita gisa horretako zein eraikuntza artifizial eta paktatu, nahiz lagungarri izan daitekeen, bereziki gure bizipideen hobeki kudeatzeko, tokiko ahalmenei eta beharrunei egokituz.

Politika hori bai zinez goiegituran dago: horregatik ez zait mespretxagarria, bainan eztabaidagarria.

Euskara ordea errotik geurea dugu, ezin baztertua euskaldun izateko, herri, populu, nazio bezala irauteko. Hori gabe frantziar onak izan gaitezke, gehienak espainiar onak. Baina hara: on ala txar, euskaldunak gara euskarari esker. Hemen toki guztiak euskaraz mintzo zaizkigu. Zu zergatik ez? Ez dakienak ikas dezake, dogma guztietarik at. AEK horretako da, Korrikan ederki erakutsi berri duen bezala.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).