Autorik gabeko mundua

Concentración en la plaza de Colón de Madrid

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Jar gaitezen bide bazter batetik errepidera begira. Bost minutuz. Eguneko edozein tenoretan eta edozein bidetan. Eta zenba dezagun bost minutu horietan zenbat pertsona pasatu diren ibilgailu batetik. Goizeko sei eta erditan, bigarren mailako ardatz batean, 25 pertsona pasa litezke. Egin kontu beste tenore batez eta ardatz garrantzitsuago batean zenbat pertsona pasatzen diren minutuko. Kolorezta dezagun gure errepide mapa trafiko dentsitatearen arabera. Has gaitezen kalkulatzen. Zenbat tren bagoi bete litezke minutuko, bide horietan dabilen jende guztia trenez joan baledi?

Amets egitea doan eta libre baita, irudika dezagun garraio pribatu eta indibidualik gabeko mundu bat. Mundu horretan izanen lirateke garraio publiko eta kolektiboak (trenak, autobusak, tranbiak, hibridoak…) behar adina maiztasunekin, denek jarririk bidaiatu ahal izateko eta lineen arteko konexio onak segurtatzeko.

Irudika dezagun Euskal Herriko mapa (eta Europakoa, mundukoa…) hiri handietako metro edo autobus mapa bezala. Adibidez, linea nagusi batek lotuko lituzke Baiona eta Bilbo, tartean hainbat geltokirekin. Geltoki batzuk izanen lirateke hainbat linearen gurutza-leku, metro sistema batean bezala, nahiz eta, bistan denez, metro sistema bat baino konplexuagoa litzatekeen.

Jadanik suma daiteke norbait eskua altxatzen, erranez, hori ez litzatekeela hain sinple herri ttipietan edo herritik aparte bizi direnentzat. Bego ohar hori geroko.

Lehenik, ohar gaitezen bideko trafiko gehien-gehiena ardatz beretatik pasatzen dela, bide nagusiak autoz emokatuak direla. Teorian ez da zentzugabea ardatz nagusietatik autoak kentzearen ideia. Zentzugabea dena da hainbeste mila pertsonak bide bera egitea beti, eta bakoitza bere autoan ibiltzea. Bigarren mailako errepideetan (herri ttipietara doazen bideetan) ez ote litzateke posible horrelako sistema bat? Herri ttipietara zein maiztasunekin joan litezke lineak? Edo zein malgutasunekin antola liteke garraio publikoa? Nahi izanez gero, aterabideak aurki litezke. Galdera berak egin litezke gauazko zerbitzuaz. Eta azkenik, nola joan bazter batean edo gain batean dagoen etxe isolatura? Horrek ere aterabidea izan lezake. Hasteko, zenbat etxe dira, zinez isolatuak? Eta bestetik, orain ari gara ikusten lurralde antolaketa eredu horren kalteak.

Teknologian aldaketa handiak egiten ari dira urtetik urtera, eta jadanik iragarriak dituzte gidaririk gabeko autoak, epe aski laburrean. Alokatzen diren bizikleten edo Uber sistemaren bidetik, zenbait urteren buruan ez ote litzateke posible izanen gidaririk gabeko autoak erabiltzea herriko plazatik etxeraino joan ahal izateko? Eskaintza hori ere garraio sistema publiko horren parte litzateke. Segi dezagun ametsetan. Autoaren esklabutzatik libratuko garenean, urte batean trantsituan metatzen ditugun oren horiei probetxu handia aterako genieke. Autotik libratzeak, nahi ala ez, bizimodua bera irauliko luke, produkzio eta kontsumo ohituretatik hasita. Halaber, garraio publiko sarearen eta argitaletxeen edota prentsaren arteko hitzarmen komertzialak sustatuz, jendeak anitzez gehiago irakurtzeko astia izanen luke, literaturarentzako eta prentsarentzako hats berri bat litzateke.

Iratzargailuak jo du. Zorigaitzez, garraio publikoa sustatzeko zenbait neurri mugatuz aparte, ez dirudi mundua horretara begira dagoenik. Ez enpresa handiak, ez herritar xeheak. Biribilguneak, ordainlekuak eta jaka horiak ere autoaren sinboloak dira. Bizkitartean, garraio indibiduala, petrolioarekin edo argindarrarekin, ez da bideragarria. Segi dezagun amesten eta ametsa sozializatzen.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Autorik gabeko mundua

  1. Angelun bizi naiz eta BAB deitu hortan ez dut sekulan kotxea erabiltzen: beti oinez edo autobusez. Irailatik aurrera nire etxearen ondotik iraganen den tranbusa erabiliko dut. Nire ustez hiri guneetan garraio publikoa jendeak gero eta maizago erabili beharko du. Esaten denez, hiriko bide hestuetan kotxeen trafikoa eragotziko du tranbusak. Nik uste dut tranbusaren planoak konzebitu zituztenak horixe aurrikusi zutela: kotxeen trafikoari oztopatzea herritarrek kotxea erabiltzeko gogoa gal dezaten; horrela balinbada , politiko horren alde nago. Behin baino gehiagotan halako antolaketa bat egin nuen: tenore desberdinetan hitzorduak banituen egun berean; lehena Baionan , bigarrena Angelun eta hirugarrena Biarritzen; autobusarekin kudeatu dut hori guztia eta nahiko arrakastatsua izan da.

Comments are closed.