Idoia Mendiak Salvini eta Le Pen-ekin alderatu ditu Egibar eta Iriarte

www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/5909878/idoia-mendiak-salvini-eta-le-penekin-alderatu-ditu-egibar-eta-iriarte/
www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/5909878/idoia-mendiak-salvini-eta-le-penekin-alderatu-ditu-egibar-eta-iriarte/

Joan den astean Bruselara joan dira Maialen Iriarte EH Bilduko bozeramalea eta Joseba Egibar jeltzalea Euskal Herriko arazoa eta herri eskubideaz mintzatzeko. ‘Irudi txarra ematen du EAJk eta EH Bilduk Europan estatus berria aurkezteak’ dio Idoia Mendiak, Salvini eta Le Pen bezala, nazionalismoak orohar etorkizunaren eta europear proiektuaren aurkakoak direla erranez, arazo zailentzat erantzun errazak planteatzen dituztelako.

Joan den astean Bruselara joan dira Maialen Iriarte EH Bilduko bozeramalea eta Joseba Egibar jeltzalea Euskal Herriko arazoa eta herri eskubideaz mintzatzeko. Baita Kataluniako ordezkariak heldu ziren ere. Gaurko arazo serio bat gaitzat zutela esan behar da, ikusirik Eskozian eta Kaledonia Berrian gertatzen ari dena. Ez gara beraz hemeretzigarren mendeko nazionalismo omen estuez mintzatzen, baizik-eta gaur egunean gertatzen ari direnez. Bruselan geratzen den Carlos Iturgaitz PP kideak egindakoaz gainera, kritika gogor eta zorrotzak jaso ditu Maialen Iriarte eta Joseba Egibar Europako hiri nagusian agertu eta mintzatu izanak.

Hain zuzen ere, EH Bildu eta EAJ han euren politikari buruz mintzatzea Le Pen eta Salvini politikarien izatearekin alderatu ditu PSE-ak Euskadiko Elkarte Autonomian ordezkaritzat duenak . Idoia Mendiari erreparatu zaion lehen jazargoa nazionalismo sentimental eta atzerakoia abertzaletasun askatzailearekin konparatzea izan da. Salvinik eta Le Penek proposatzen duten nazionalismoa, txobinista, arrazista eta baztertzaile izateaz gainera, gaurko estatu nazioen independenteetan gertatzen dira; hauen zapaltzailea Legeak inposatzen dituen Europa da, euren aburuz.

Denbora batean De Gaulle-k aldezten zuen Estatu-nazio kooperatzaileen eta soberanoen Europa nahi dute, hots estatu nazio zaharren Europa, baina barne eta kanpokoarekiko kontraesan eta liskar zaharrei jalgipenik eman gabe.

Eskozian, Cymrun, Okzitanian, Katalunian, Euskal Herrian eta abarretan indartzen ari diren abertzaletasuna herri zanpatu eta ukatuena da, estaturik gabeko nazioena alegia.

Mugimendu haiek orokorrean ikusita, Europazaleak dira. Hala ere, joan den mendeko seigarren hamarkadan François Fontan-ek (1929-1979) eraiki zuen Okzitaniako Alderdi Nazionalista (PNO) ez zen Europazale, baina nazio zanpatu guztien independentzia eta elkarlanaren aldekoa zenez gero, ezin daiteke esan nazionalismo hertsi eta zerratu baten alde zegoenik. Orain Okzitaniako abertzaleak Europazale dira, baina haien herriaren izaera berrezagutzen duten Europa baten alde, beste alderdi abertzale guztiak bezalaxe.

Nazio estatuen nazionalismoa eta herri gutxitu zapaldu eta ukatuena ezin dira beraz gauza berdintzat jo. Bata, Espainiarena edo Frantziarena, erreakzio zaleak dira, kosta ala kosta euren “osotasuna” eta mugak defendatu nahi dituztelako, bertako liskarrak garbiki askatu gabe; besteen abertzaletasuna aldiz, bertako hizkuntza kultura eta ekonomia garatu nahi izateaz gainera, gizartearen aurrerapenen alde daude, eta gaurko etorkinen arazoa bide humanista batez konpondu nahi dute.

Jeltzaleek gomutan daukatena gogoratu beharko litzaioke Idoia Mendi andreari. 1954-garren urtean, Europako Batasunaren hasieran beraz, Maurice Schumann jaunarekin hitzordu bat eskatu zuen Agirre lehendakari erbesteratuak Euskal Herriaren egoera Europa Batuan zer izanen ote zen jakin zezan. Hots Euskal Herriko abertzaletasuna eta Europaren Batasuna helburu antzekorik ba zuten, Europako herrialde askotan, eskuinak indar gutxi zuen garai hauetan bereziki.

Gazteleraz gainera, euskaraz egin zituen Idoia Mendiak bere aurkezpenak; bakarrik gazteleraz egin balitu, Euskal kontzientziarik ez zuela aitortuko genuen, baina euskaraz egitea oportunismo hutsik ez balitzaio, euskalduna sentitzen dela esan genezake; euskaraz hitz eginez, nahigabeko abertzaletasuna egiten du, Moliere-k atzeman zuen Jourdain jaunak jakiteke prosa egiten zuen bezalaxe; ondorioz ez luke bere herriko abertzaleen aurka horrela mintzatu beharko.

EAJ Le Penen alderdiarekin konparatzen badu, zergatik haren alderdiak EAJ-rekiko hainbat itun, pakta eta tratuak egin eta egiten ditu? Frantziako Estatuan Alderdi Sozialistak Le Pene-kiko akordioak egiten ote ditu? Horretan datza Idoia Mendiaren bigarren jazargoa.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).